“Barraka” bideo-jokoak irabazi du Durangoko Azokaren sormen beka

  • “Barraka” abentura bideo-joko umoretsua garatzeko urtebete izango du Ibai Aizpurua diseinatzaile eta programatzaile irundarrak. Horretarako 15.000 euroko laguntza irabazi du Durangoko Azokaren laugarren sormen bekan.


2021eko abenduaren 7an - 15:25
Azken eguneraketa: 16:28
Argazkia: Durangoko Azoka
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Sorkuntza digitala izan da bekaren aurtengo gaia. Irudi errealak, stop-motiona eta animazio tradizionala nahastuko ditu jokoak, eta “haurrentzako fantasiazko mundu estetikoki eder eta gozagarria" sortzen duela baloratu du epaimahaiak.

“Barraka jokalari batentzako esplorazio eta abenturazko bideo-joko umoretsua da. Abentura hau Ainhoa izeneko neskaren azalean biziko dugu, Euskal Herriko herri txiki bateko festetan girotuta. Ainhoa barraka sorgindu batean sartu eta fantasiazko mundu bitxi batean murgilduko da”, azaldu du Aizpuruak. Proiektuaren helburua “edonor erraz murgildu daitekeen euskarazko abentura bideo-joko umoretsua" sortzea da.

Ibai Aizpurua bera izango da diseinua, irudiak, animazioak, soinuak eta programazioak sortzeko arduraduna. Musikarako, Gonzalo Sardón "Amenaza"-ren laguntza izango du.

Aurreko edizioetan, honakoek irabazi dute sortzaile berriei zuzendutako beka: AtopiaRPG euskarazko lehenengo rol jokoak, Kai Nakai reggatoi abeslariak eta Bañolet websailak


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...