Humanitarioak


2024ko martxoaren 11n
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hain hipokrita, tragikoa, umiliagarria eta zinikoa ez balitz, komikoa litzateke Europako presidente batek bideo bat zabaltzea “laguntza humanitarioko” sei paraxutedun palet jaurti dituztela harro erakusteko, azkena Frantziako bandera batekin apaindua. Errefuxiatu palestinarrei laguntza ematen dien NBEko erakunde bakarrari finantzaketa guztia eten dion herrialde bereko presidentea da. Airetik janaria botatzeak, eraginkorra ez izateaz gain, gordin erakusten du Mendebaldeak onartu duela Israelek gosea gerra-arma gisa erabiltzea. AEBek bakarrik 4.000 milioi dolar oparitzen dizkiote urtero Israeli egiten duena egiten jarrai dezan, eta egunotan 16.000 milioitako laguntza berezia onartzeko prozesuan dago. Palestinarrei ogia botatzen diete, kaiolan diren animaliei lez, hamster-gurpila biratzen jarrai dezaten, genozidak atseden hartu eta barre egiten duen bitartean. Areago. Martxoaren 8an bost palestinar hil “dira” “huts” egin zuen AEBetako “laguntza humanitario” horietako bat gainean erorita. Tragikomedia inperialistaren albo-kalteak, omen.

Argazkia: Gazan malnutrizioak jotako 335.000 umeetatik bi, Rafah-ko osasun-zentro batean. M. Salem / Reuters
Testua: Axier Lopez


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.