ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Susa, 2023
------------------------------------------------------------
Aldran ibiltzen dira otsoak eta ulua dute, tartean, taldea deitzeko manera. Harkaitz Canok (Lasarte-Oria, 1975) berriki argitaratu duen ulu egiteko bolondres bila (Susa, 2023) ere ulu da bere horretan, irakurlea eta lerrook biltzen dituzten nolabaiteko gu guztiak deitzen dituena, eta inor gutxi utziko duena bere horretan epel.
“Eskerrak / inork / ez dien / poetei / kasurik / egiten”. Liburuaren kontrazala asmo-adierazpen argia da, egotzi dakizkiokeen ardurez nolabait libratzeko neurria edo hartutako lizentzien aitortza. Pozaren erdia (Susa, 2022) soneto bilduma argitaratu eta urtebetera, orduan idazketari ezarritako forma eta neurriei itzuri egin eta, Canok berak aitortu legez, poesiaren mugak arakatu ditu poesia zer den auzitan jartzeko edo, bederen, galdegiteko. Zerrenda eta errepikak, berariazko akatsak, behetik gorako olerkiak, hitzik erabili gabe ondutakoak, baztertutako asmoak betetzen dituztenak, hutsunedunak eta enter botoiari sakatu gabe idatzitakoak kausi genitzake bertan, besteak beste.
Lau ataletan banatuta daude liburua osatzen duten 43 poemak. Erretratuak dira National Portrait Gallery atalean nagusi, plano ugaritara egokitutakoak. Jendartea eta egungo bizimodua aztertzeko balio dutenez gain, deigarri dira idazletza eta egiletza hizpide dituztenak: umorea eta ironia kutsu zorrotza hausnarketarako gonbita dira. Otoitzen Liburua atalean atentzioa ematen du, aipatu aniztasun formalari jarraiki, testu batzuen eta bestetzuen arteko elkarrizketak: nabarmentzekoak dira gurean ereserki bilakaturiko txoria hizpide dutenak. Izenburuak berak iragarri legez, Zerrenden Liburua atalak zerrendak dakartza oro har, Ecori keinuka dioskun legez “gure ustezko zentzuak ontzat / ematen duen oro / kinkan / jartzeko gosez” ondutakoak. Azkenik, Klarion Laborategia (1) poema luze bakarrak osatzen duen atala da, zeinak hainbat autoreren esanak eta “bigarren eskuko hausnarketak” bilbatuz lehen mailakoak ere badakarzkigun.
Enbido dira orriok norbaitek eduki zain: erronka edo proposamen; ulua, finean, uluaren zain. Aski ezagun dugu metaliteratura, baina poesiaz hausnartzeko poesia egitea baino modu hoberik ba ote?
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Igela, 2025
George Orwell Abereen etxaldea (Animal farm, 1945) eta 1984 (1949) eleberriengatik ezagutzen dugu, euskarara itzuliak biak. Baina horien aurretik Down... [+]
Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022
-----------------------------------------------------------------
This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.
Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]
Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala- Sa
Testu zaharrak, 2022
Zitkala-Sa hegoaldeko Dakoten erreserban (AEB) jaio zen 1876an. Eskolan asimilazioan oinarritutako hezkuntza jaso zuen, eta horren... [+]
TARTARO
Testuak: Xantal Barnetxe
Ilustrazioak: Leire Perret
Ikas, 2025
--------------------------------------------------------------------
Tartaro infernuaren antzeko tokia dugu antzinako Grezian, baita pertsonaia mitologikoa ere, Virgiliok aipatua aspaldian eta... [+]
Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma
Naia Torrealdai Mandaluniz
Txalaparta, 2025
-----------------------------------------------------------
Naia Torrealdai Mandalunizek Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma saiakera argitaratu... [+]
hezur berriak
Ane Labaka Mayoz
Susa, 2025
Tapakia
Maite gurrutxaga
Erein, 2025
-----------------------------------------------------------
Tapakia liburu honen azala ikusten badugu, bertan sagu pipertu bat ikus dezakegu lehortzen ari den tapaki zuri-zuri baten ondoan. Gero, normalean kasu gutxi egiten diegun... [+]
Zuzi iraxegia. euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa
Amaia Alvarez Uria
Testu zaharrak, 2024
----------------------------------------------------------------
Liburua esku artean izan aurretik ere arnas luze bat atera zitzaidan barru- barrutik: “ze... [+]
Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa
Amancay Gaztañaga
Elkar, 2024
-----------------------------------------------------
Amancay Gaztañagak Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa kaleratu du Alain Martinezen ilustrazioek lagunduta... [+]
Guardasol gorria
Lutxo Egia
Susa, 2024
Asfaltoaren azpian, lorea
Testua: Mónica Rodríguez
Ilustrazioak: Rocío Araya
Itzulpena: Itziar Ultzurrun
A fin de cuentos, 2025
Odolaren matxinadak. Gorputza, politika eta afektuak
Miren Guilló
EHU, 2024
Miren Guilló antropologoaren saiakera berria argitaratu du EHUk. Odolaren matxinada da izenburu... [+]
Zero. Transhumanismoa ate-joka erdi aro berrian
Aitor Zuberogoitia
Jakin, 2024
-----------------------------------------------------------
Hasieran saiakera filosofiko-soziologikoa espero nuen, baina ez da hori liburu honetan aurkitu dudan bakarra. Izan ere, biografia... [+]
Ihes plana
Agustín Ferrer Casas
Itzulpena: Miel A. Elustondo
Harriet, 2024
---------------------------------------------------------
1936ko azaroaren 16an Kondor legioko hegazkinek Madrilgo zenbait museori egin zieten eraso. Eta horixe bera da liburu honetara... [+]
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Alberdania, 2024
Gogotsu heldu diot irakurketari. Yolanda Arrietaren obra aski ezaguna zait eta iragan maiatzean argitaratu zuen proposamen honetan murgiltzeko tartea izan dut,... [+]