Gero eta ezinbertzekoagoak zaizkigu erdieroale txipak, eta dagoeneko erronka geopolitiko bihurtu dira. Haien ekoizpena azkarki emendatuko dela iragartzen dute Txinan, AEBetan eta Europan, ezohiko finantzamendu publikoen bermearekin. Baina estatuen borondatea ez da industria horiek behar duten gauza bakarra: kopuru mugatutan dauden mineralez gain, ur behar oso handiak dituzte, eta etorkizuneko baldintza meteorologikoekerabaki garrantzitsuak hartzera behartuko gaituzte.
Gailu elektroniko guzietan daude, eta elektrizitate berriztagarriaren gorakadak horien ekoizpenaren igotzea ekarriko du hainbat sektore garrantzitsutan: energia ekoizpenean, industrian, garraioetan eta pantailadun gailu zibil eta militar guzietan. Txip erdieroaleak erronka geopolitiko handia bihurtu dira, eta Urko Apaolazak Hasi da txipen gerra hotza: AEBen eta Txinaren arteko banaketa teknologikoa erreportajean azaldu bezala, txipen gerra hotza martxan da AEBen eta Txinaren artean. Gerra honen azken mugimendua egin du Txinak: iazko uztailean lur arraroen esportazioak murriztea erabaki ondoren, abenduaren 21ean mineral horien erauzketa, tratamendu eta fusiorako teknologien esportazioa erabat geldituko duela iragarri zuen Txinako Merkataritza ministerioak. Testuinguru honetan, Europan burujabetza hitza modan jarri da, Txinaren menpekotasun ekonomikoa murrizteko ahaleginen esanahiarekin. Globalizazioaren garaian ez bezala, orain prezioa ez da ekoizpena non garatu erabakitzeko irizpide bakarra: osagai estrategikoen ekoizpena birtokiratu nahi dute estatuek, prozesua horrela garestiagoa izanik ere.
Txina eta AEB arlo estrategiko honetan lehiatzen badira ere, Taiwango TSMC enpresa da munduko lehen erdieroale ekoizlea. 2019an mundu mailako merkatuaren erdia menperatzen zuen, bere negoziokide nagusiak AEB, Japonia eta Herbehereetako enpresak izanik. Txip nanometrikoetan da bereziki aurreratua, horien %90 ekoizten baitu –horretarako ur aski dagoen bitartean, bederen–. TSMCk egunean 286 milioi litro ur kontsumitu zituen 2022an. Irudikatu 66 metroko aldea duen kubo bat, urez betea, egunero. Kantitate izugarri horiek ekoizpen prozesu konplexuari lotuak zaizkio: gasaren bidezko erauzketa, fotolitografia, akuafortea, olata elektronikoen leuntzea, garbitzea eta leuntze kimiko-mekanikoa. Etapa guzi horiek ur asko behar dute, batez ere leuntze eta garbitze etapek: prozesuan zehar, txip bakoitza ehun bat aldiz ikuzten da. Gainera, prozesu honetan "ur ultra garbia" (ultra pure water) erabiltzen da, eta litro bat "ur ultra garbi" lortzeko litro eta erdi ur arrunt behar da –ur behar orokorra %50 emendatuz beraz–.
2021eko apirilean, astean bi egunez iturriko urik ez zegoen etxeetan, eta arroz soroen %25 urik gabe gelditu zen... txipen ekoizpena ahalik eta gutien oztopatzeko.
2020an egoera ezohikoa zen Taiwanen: azken 56 urteetan ez bezala, tifoirik ez zen pasa uhartean. Horren ondorioz, 2021eko lehen hilabeteetan lehorte gogorra pairatu zuten taiwandarrek, eta ur erabilera murrizketak egon ziren. 2021eko apirilean astean bi egunez iturriko urik ez zegoen etxeetan, eta arroz soroen %25 urik gabe gelditu zen... txipen ekoizpena ahalik eta gutien oztopatzeko. Hain zuzen, gobernuak erdieroaleen industria lehenetsi zuen, txipak elikadura eta edateko ura baino garrantzitsuagoak zirelakoan. Argi gelditu zen industria horri Taiwanek eman garrantzia. Horrelako egoerak ugarituko dira heldu diren hamarkadetan, klima modelo gehienen arabera Ozeano Barearen eskualde horretan tifoiak bortitzagoak baina urriagoak izanen baitira.
2021ko Taiwango ekoizpen murrizketen ondorioz, baita 2022tik aurrerako aldaketa geopolitikoen ondorioz ere, etorkizun hurbilean txip gehiago Taiwanetik kanpo ekoizteko asmoa dago. Ekoizpenaren birbanaketa horrek ur baliabidearen arazoa saihestuko duela pentsa genezake (mundu osoko hornidura ez baita herrialde bakar baten egoeraren menpe egonen), baina bi parametrok egoera zailduko dute: erdieroaleen eskaeraren igotzeak, eta ur baliabidearen aldakortasun handiagoak zein urritze globalak. Hain zuzen, azken urteotan TSMC eta AEBetako Intel enpresa fabrika berriak Arizonan plantatzen ari dira, Kolorado arroko ura erabiliz –noiz eta lehorte historikoa pairatzen ari diren bitartean–. CAP Arizonako ur agentziak argi ditu lehentasunak: lehortearen ondorioz erabilera domestiko eta industriala %3 murrizten da, laborantzarako ur erabilera aldiz %100, hau da, ureztatu ohi ziren soro guziak (nagusiki barazkiak, kotoia eta artoa ekoizteko) urik gabe daude. Ohio estatuan ere plantatuko da Intel enpresa, Columbus hiriko hiru ur hornidura estazioei laugarren bat gehituz 2028rako, hots, munduko txip fabrika handiena izanen denerako. Gugandik hurbilago, Grenoble inguruko Crolles hirian, STMicroelectronics enpresak duen fabrikaren kapazitatea bikoiztu nahi dute, 2030erako Europar Batasunak bere ekoizpen gaitasuna mundukoaren %20ra igo nahi duelarik. 2021ean, fabrika honek egunean 11.6 milioi litro ur kontsumitzen zituen, hamar urtetan kopuru hori %57 igo delarik. 2020an jadanik, Grenobleko ur hornitze agentziak azaltzen zuen azpiegituren gehienezko erabilera mailara iristen zirela, eta egoera honek hornitze etete arriskuak zekartzala. Gainera, handitze honen aurkako Stop Micro kolektiboko laborari batek zioen bezala, txipak ez dira jaten. Alpetako glaziar guziak urtuz gero, zertarako erabiliko da geldituko den ura?
TSMC eta Intel fabrika berriak plantatzen ari dira Arizonan, Kolorado arroko ura erabiliz, bertan lehorte historikoa pairatzen ari diren bitartean
Enpresa horiek ur beharraren arazoaz jabetu dira, eta urak birziklatzen saiatzen dira. Intel enpresak 2030erako erabiltzen duen ur kopurua baino gehiago garbi itzuliko duela iragarri du. TSMCk dioenez, Taiwanen erabiltzen duen uraren %86 birziklatua zuen 2020an, baina datu esanguratsua izanik ere, ez zen nahikoa izan 2021ko arazoak saihesteko. Gainera, azken urteotan birziklatze tasa pixka bat apaldu du –eta bitartean, 2016tik 2022ra ur erabilera %150 igo du–. Goranzko joera hori aldatuko denik ez da aurreikusten, ez Taiwanen ez bertze herrialdeetan, eta birziklatzeko ahaleginak indargabetu ditzake.
Elektrifikazio kontsumoa murriztu ezean, talkak ugarituko dira baliabideen erabileran. Burujabetza hitzaren bi esanahien arteko talka ere gertatuko da: militarki estrategikoak diren arloetan estatuen arteko lehia ala planetako guzien bizi baldintzak bermatzeko ahalmena, hain zuzen, gerrak saihesteko?
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.
Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.
Txinako Qinghai enpresak atzera egin eta ez ditu 257 milioi euro inbertituko potasa meategi proiektuan. Finantzaketarik gabe ez ezik, Muga meategia ustiatzeko lizentzia ere ez du proiektuak, 2024ko urrian Nafarroako Justizia Auzitegiak bertan behera utzi... [+]
Bero boladek, haizeak eta lehorteek suteak pizteko aukerak bikoiztu dituzte Europan. Portugal, Espainia, Grezia eta Turkia pairatzen ari dira suterik handienak. Milaka suhiltzaile eta herritar ari dira suaren kontra borrokan Europa hegoaldeko herrialdeetan.
Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]
Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]
Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko.
Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]
Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]
Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.
338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.