Hasi da txipen gerra hotza: AEBen eta Txinaren arteko banaketa teknologikoa

  • Applek Txinako bere lantoki erraldoian izan dituen konfinamendu eta protestak ez dira testuinguru geopolitikotik isolatutako kasuak. Eremu teknologikoan gerra hotza dator AEBen eta Txinaren artean, eta mikroprozesagailuak non diseinatu eta ekoizten diren badago aldea, Bigarren Mundu Gerran altzairuak eta aluminioak izan zuten garrantzia bera baitute orain gailu nano horiek.

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Txinako Henan eskualdean bada Zhengzhou izeneko hiri bat, egun 7 milioi  biztanle dituena –Euskal Herriko biztanleriaren bikoitza–. Milaka urtetako kultura duen arren, gaur egun ezagunagoa da  iPhone City izenez. Apple konpainia estatubatuarrak bere mugikor arrakastatsuak muntatzen ditu handik 30 kilometrora duen fabrika erraldoian, eta horretarako 300.000 behargin aritzen dira gau eta egun lanean. Asteotan albiste izan da megafaktoria hori, COVID-19 kutsatzeak saihesteko Txinako Gobernuaren politiken kontra piztu den protesta oldea tarteko. Langileek jasaten dituzten esklabotza baldintzak agerrarazi ditu gatazkak.

Zhengzhouen ekoizten da Applen iPhone telefono mugikorren %85 inguru. Lantegia berez Foxconn izeneko Taiwango konpainiarena da eta honek hornitzen du sagartxoaren enpresa. Irailean, koronabirus kasuak ugaltzearekin, "zirkuitu itxia" ezarri zuen, hau da, langileek ezin zuten eraikinetatik atera etxera joateko. Sare sozialetan zabaldu bideoetan ikus zitekeen haien egoera kaskarra, lotarako tokirik eta elikagai nahiz botikarik gabe. Milaka lagunek fabrikatik ospa egitea erabakitzean liskar handiak sortu ziren hesiaren bestaldeko buzo zuridun poliziekin. Abenduaren 11n, 56 eguneko konfinamenduaren ondoren, bertan behera utzi zuten neurria.

"Zirkuitu itxiaren" sistema Tesla multinazionalak estreinatu zuen Txinan, baina Zhengzhouko plantako istiluengatik iritsi zaigu mendebaldarroi pantailetara. Foxconnek kutsatze kasuak eragozteko argudioarekin ezarri arren, egiaz arriskuan zegoena zen iPhone 14-a ez iristea garaiz Gabonetako kanpainarako. Zenbait analisten arabera Applek sasoi horretako diru-sarreren %40 galduko du: "Proportzio epikoak dituen gainbehera da Applentzat", azaldu dio The Guardian-eko Martin Farrer kazetariari Dan Ives datu ikerketetan adituak: "Txinako hornidura katea Eguberriak lapurtu dizkigun Grinch bat da".

Txinako Gobernuak azkenean COVID politika zertxobait malgutu du industriagune nagusietan, baina atzerriko konpainia teknologikoak herrialdetik joatea denbora kontua besterik ez dela izango dio Farrerrek. Applek berak jada erakutsi du asmoa alde egin eta India bezalako herrialdeetan ezartzeko. Aitzitik, atzean multinazionalen  diru gosea besterik ez al dago? Auzia askoz potoloagoa dela iradokitzen digute AEBetako administrazioak azkenaldian harturiko hainbat erabakik.

"Urriaren 7an mundu gerra deklaratu zen. Ez da horretaz hitz egin duen albistegirik izan, nahiz eta denok jasan beharko ditugun ondorioak". Halaxe idatzi du Marco D'Eramo kazetariak New Left Review aldizkariko blogean, "Circuits of War" ("Gerra zirkuitoak") izenburua daraman artikuluan. Egun horretan Joe Bidenen gobernuak debeku zorrotza ezarri zien AEBetako enpresei zirkuitu integratuak –txip izenez ezagunak– Txinara esportatzeko. Eta ez hori bakarrik, haien diseinuak eta txipak 'integratzeko' erabiltzen diren makinak esportatzeko debekua ere ezarri zuen.

Badaki zertaz ari den kazetari italiar beteranoa "gerra" aipatzean. Il manifesto egunkari komunistaren sortzaileetakoa eta La Repubblica-ren korrespontsal izandakoa, begirada epe luzera jartzeko abilezia du D'Eramok. Bere esanetan, Washingtonen helburua da Txinaren garapen ekonomikoari balazta jartzea: "Gerra ekonomikoko ekintza da", dio.

Txinari hegoak moztu

Txinako lantegietatik ateratzen den ia edozerk dauka txip erdieroaleren bat, telefono mugikor, automobil zein mikrouhin-labe izan. Baina datu esanguratsuena da munduko txipen %70 erraldoi asiarrak kontsumitzen badu ere, soilik txipen %15 ekoizten duela, eta gainera, ekoizten dituen txip horietatik bat bera ere ez dela azken belaunaldikoa.

1960an lehen prozesagailuak egiten hasi zirenetik haien tamaina txikituz joan da esponentzialki, eta egun 3nm-ko tamaina duten txipak egiteko gai gara –birus bat baino txikiagoak, ARGIAren 2.758 zenbakian kontatu genizuen bezala–, baina horrek bere mugak eta erronkak ditu, besteak beste, azpiegitura izugarri garestiak behar direla: "Produkzioa erabat intentsiboa da kapitalari dagokionez", dio D'Eramok.

Txipen industriaren finantza kontzentrazio eta dispertsio geografikoak ekar dezake Bidenen gobernuak Txinara gailu horiek eta diseinua esportatzeko debekuak arrakasta izatea

Munduan halako txip sofistikatuak sortzen dituzten bi enpresa baino ez daude: Hego Koreako Samsung eta Taiwango TSMC. Horrez gain, Herbehereetako ASMk txip horiek "inprimitzen" dituzten makinak egiten ditu. AEBek berriz, txipak diseinatzeko monopolioa dute. Kazetariaren esanetan finantza kontzentrazio eta dispertsio geografiko horrek ekar dezake Bidenen gobernuaren debekuak arrakasta izatea. Izan ere, AEBen "basailu" diren herrialdeetan dago merkatuaren kate ia osoa: D'Eramoren arabera "sektore honetan autarkia teknologikoa ezinezkoa da".

Ondorio horiek guztiak ez ditu bere kabuz atera, baizik eta Chris Miller historia irakasle estatubatuarraren Chip War (Txipen gerra) liburutik. Bigarren Mundu Gerran altzairua edo aluminioa izan ziren moduan, eta Gerra Hotzean arma atomikoak, AEBen eta Txinaren arteko egungo lehian txipak dira gakoa, Millerren aburuz.

1990eko Golkoko Gerran jadanik ikusi zen misilak gidatzeko mikrotxipek zuten gaitasuna, eta orain, Ukrainakoan, ikusten ari gara Errusiak txip aurreratu horiek "sistemetan integratzeko duen gaitasun falta", dio historialariak Protocol.com atari digitalarekin egindako elkarrizketan. Bere esanetan arlo militarrean "integrazioa" da inporta duena, hau da, mikrotxipen artean informazioa transmititzeko ahalmena: "Eta hori soilik txip erdieroale aurreratuenek egin dezakete".

Txinatar langileak txipak muntatzen (argazkia: Getty)

Milaka milioi euroko inbertsioa eskatzen duen teknologia militar hori garatzeko giharra –eta asmoa– Txinak soilik duela ikusita, Washingtonek hegoak moztu nahi dizkio, urriaren 7koa bezalako debekuekin. Aldi berean, mikrotxipen merkatua desglobalizatu eta ekoizpena AEBetara –Texasera kasu– eraman nahian dabil, horretarako diru publiko erreserba handiak erabiliz (280.000 milioi dolar), onartu berri duen Txipen Legearen bidez.

Millerri elkarrizketan galdetu diote AEBei eta Txinari komeni ote zaien "banaketa" teknologiko hori, gerra irekia pizteko aukera handitzen baitu –gerra horren kostu ekonomikoa txikiagoa litzatekeelako–. Tesi horrekin "eszeptikoa" dela erantzun die: "Hain justu, 2022 urteak ekarri digun irakasgaia hori da: ekonomikoki oso loturik dauden potentziak azkar deslotu daitezkeela; Errusiaren eta Europaren artean ikusi dugu modu txundigarrian". Hortaz, agian 2023ak esango digu artikulu honek daraman izenburuari "hotz" adjektiboa ere kendu beharko ote diogun.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Teknologia berriak
2025-09-26 | Sustatu
Euskal Herritik haratago, Pirinioak eta gehiago Mendiak aplikazioan

Pirinioetako eta Iberiar Penintsulako mendien katalogoa gehitu dugu Mendiak aplikaziora. Abuztuan hazi zen mendi katalogoa, eta dagoeneko igoera mordoxka bat erregistratu dituzte erabiltzaileek. Webgune gisa kontsulta daiteke Mendiak.eus, baina erabilpen aproposerako, app bidez... [+]


Irakurketa

TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]


2025-09-19 | Sustatu
Signal: mezularitza eta argazkigintza seguru eta pribatua, euskaraz

Mezularitza zerbitzuetan erraldoien atzaparrek eta pribazitateak kezkatzen bazaitu, Whatsapp (Meta enpresaren jabetza) eta Telegram-ekin gehiegi fidatzen ez bazara, adibidez, Signal alternatiba bat dela entzungo zenuen. Egia esanda, itxura guztien arabera, erabilpen txikia du... [+]


Bideo-jokoak lapurtzen dituen artista kolektiboa, klase kontzientzia sortzeko

Total Refusal izena du bere buruari “gerrilla mediatiko” deitzen dion talde austriarrak: bideo-joko ezagunen irudiak lapurtzen ditu, eta akats minimoak egiten ditu irudien diseinuan, legearen aurrean eskuak ez harrapatzeko. Zinea egiten dute irudiekin. Filmin... [+]


Teknologia
Tescreal

Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]


Whatsapp mezuak enkriptatzeak ez luke zentzurik Europak kontrolerako lege hau onartzen badu

Helburua, berez, "adingabeak babestea" da, batik bat pedofiliatik. Europako Batzordea eta Legebiltzarra udazken honetan hasiko dira araudia lantzen. Kezkak eta kexak areagotu dira zaintzaren, kontrolaren eta zentsuraren ikuspegitik.


Teknologia
Teknologia bizigarriak?

Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.

Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Teknologia
Turistak eta aktibistak

Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Sustatu
Tea app: emakumezkoen online segurtasunerako behar zuen tresna desastre bilakatu da

Tea App edom Tea Dating Advice delakoa ustez emakumeak online sortutako zitetan babesteko sortutako app bat da (edo izan da). Bere funtsa zen emakumezkoek online ligatzeko plataformetan ageri diren gizonezkoak etiketatzea hitzordu edo topaketa txar, susmagarri edo ez... [+]


Teknologia
Lehen mugikor adimentsua

Egungo bizimoduan “pertsona bat gailu bat” mantra bete dela argi dago. Gailu barik ere bizi daiteke, eta oso ondo bizi, baina aukera hori gutxi batzuen luxua eta/edo hautua bilakatu da.

Ezagun batek semeari lehen mugikor adimentsua eman behar ziola-eta, zenbait... [+]


Sare sozialetatik ihes egin duten gazteak: "Saturatuta bukatu nuen"

Gazteak dira, jaiotzetik aro digitala baino ez dute ezagutu, eta hiperkonexioaz eta estimulu jarioaz nekatuta/nazkatuta amaitu dute. Gutxiengoa dira, baina garbi dute sare sozialen zurrunbilotik ihes egitea hoberako izan dela: "Ez da alarmismo kontua, baina jakin behar dugu... [+]


Teknologia
Whatsappa utzi

Ez naiz buruan ideia hau darabilen bakarra, asko gara munduan Whatsapp eta Telegram mezularitza aplikazioak hartzen ari diren botereaz kontziente bide hori jorratu nahi dugunak.

Familia, lagunak, komunitateak, lana, komunikabideak... Mezularitza aplikazioekin dena dugu... [+]


Pediatra, neurologo, psikologo eta psikiatra elkarteak batu dira, deseskalatze digitala eskatzeko

Adituen irizpideei jarraituko dien pantailekiko deseskalatzea premiazkoa da eskolan eta etxean. Osasunaren bueltako Espainiako Estatuko erakunde garrantzitsuenek sortu berri duten plataformak hala dio. Internet eta sare sozialekiko “hiperkonexioa da pandemia berria”... [+]


Eguneraketa berriak daude