Energia berriztagarrien garatzeko baliabide eskasiak desazkundera behartzen gaitu

  • Bukatzen zaigun 2022an trantsizio energetikoaren gaiak oldar berri bat hartu du, hornitze arazoek eta etorkizuneko klimaren zaporea zuen udak bultzaturik. Trantsizioa ezinbertzekoa bada ere, behar dituen baliabide mineralek asko mugatu dezakete, batez ere gaurko kontsumo maila aldaezintzat jotzen baldin bada. Energia iturrien ordezkatze hutsetik haratago, desazkundea jasangarria izan dadin, gure eredu industrialean erabaki sistemikoak hartu beharko ditugu.
     


2022ko abenduaren 22an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bukatzen ari zaigun urtean bi joera sakon gogortu zaizkigu Europan: energia kontuetan dugun burujabetza eza eta klima aldaketaren eraginen gogortzea, batez ere bero uhin eta lehorteei dagokienez. Bi joera horiek norabide bera argi erakusten digute: erregai fosilak erabiltzeari utzi behar diogu, bihar baino herenegun izan balitz hobe. Era berean eta logikoki, energia berriztagarrietan inbertitzeko deiak gero eta ugari eta ozenagoak dira. Petrolioa gure atzean utzi behar dugula berriztaezina delako (klima kaltetzeaz gain) begibistakoa bada ere, gutiago ezagutzen dira energia berriztagarrietara trantsizioa masiboki egitearen erronka materialak. Zehatzago, haize eiherak, eguzki panelak eta bateriak ekoizteko mineralak dira mugatuko gaituztenak.

Zein metal eta zertarako?

Goi-teknologiei buruzko ikuspegi kritikoa garatu du Phillipe Bihouix ingeniaria eta mineral baliabideetan adituak, "desmaterializazio" eta "deskarbonizazio" hitzen atzean dagoen materialtasuna eta berriztagaiztasuna ahaztuegiak direla azalduz. Ohartarazten digu duela 40 urtetik gaur arte, 30 metal gehiago erabiltzen direla ohizko ekoizpen industrialetan: kobaltoa, tantaloa, germanioa, titanioa, galioa, indioa... Batez ere gai elektronikoak ekoizteko erabiltzen dira, baita plastiko eta tinta berezietan ere. Birziklatzeko oso zailak dira, gehienetan aleaziotan eta kopuru ttikitan daudelako, edota kimikoki barreiaturik (beraz erauzteko energia asko behar dute). Birziklatze arazoez aparte, metalak, erregai fosilak bezala, kopuru mugatuan aurkitzen dira: erauzketa maximoa pasa ondoren, gero eta energia gehiago behar da gero eta kopuru ttikiagoak – eta kalitate txarragokoak – meategietatik ateratzeko.

Simon Michaux geometalurgia irakaslea da Finlandiako Geologia Ikerketa Zentroan. Joan den abuztuan emandako energia berriztagarrientzako metalei buruzko mintzaldian azaldu zuen azken 60 urteetan hiru fase ikusten dituela mineralen eta erregai fosilen prezioan, eta haustura esanguratsuena 2005ean kokatzen duela: ordutik goiti, petrolio konbentzionalaren ekoizpena –ordurarte beti emendatzen zena– maila berean gelditzen hasi zen, baina eskaerak gora jarraituz prezioak igo ziren, eta horiekin batera mineral guzien ustiatzeko kostuak, eta hortik haien prezioak ere. Hori 2008ko finantza krisiak ez zuen “zuzendu”, arazoa egiturazkoa dela erakutsiz, eta ez espekulazioarena. Trantsizio energetiko osoa egin nahiz gero (hots, gaurko erregai fosilak energia berriztagarriez ordezkatu), ondoko metalak eskasa larrian lirateke: kobrea (frogatutako erreserbak behar dugun kopuruaren %20 baizik ez dira), nikela eta litioa (beharraren %10 baizik ez), kobaltoa, grafitoa eta banadioa (%3.5 inguru bakarrik).

Konklusio horretara ere heldu da Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlaria, eta “zero isurtze” edo “karbono neutraltasun” ekimenaren egingarritasun fisikoa zalantzan jartzen du. The oil crash webgunean iaz idatzitako Algunas preguntas incomodas (“Galdera deseroso zenbait”) artikuluan ohartarazten zuen ekimen horren helburuak betetzeko 2040rako aurreikusten dela litio ekoizpenak bider 42 egitea, grafitoarenak bider 25, kobaltoarenak 21, nikelarenak bider 19 eta lur arraroenak bider 7. Zehatzago, ekoizpena maila horietara igo behar dela dio Nazioarteko Energia Erakundeak –ez baitezpada igoko denik, ordea–.
Era berean birziklapena maila handian martxan jarri (Bihouixek zehaztu bezala, hori ez da kontu erraza), edota “erreserba estrategikoak” osatu behar direla dio, gertatuko liratekeen hornitze etendurei aurre egiteko. Turielen iritziz, horrek atea zabaltzen dio baliabideen akaparatzeari. Hilabete hasieran emandako “Energiaren eta materialen krisia” mintzaldian azaltzen zuen uranioaren ekoizpen gailurra 2016an jo zela, eta ordutik ekoizpena %24 jeitsi dela. Erregai fosilekin batera, 2018 eta 2020 urteen artean gure energiaren %89 ematen duten iturrien erauzketa gailurra gainditu dugu. Oraindik goiti, gero eta gutiago izanen dugu eskura 2020ko udaberrian aipatzen zen “biharko mundua” eraikitzeko.

Birziklatu bai, sinplifikatu, aurreztu eta beharrak berrikusi ere bai

Nolazpait erran genezake trantsizio energetikoari esker petrolioa eskuratzeko gatazka gutiago izanen direla, eta horien ordez litio, grafito, kobalto edota kobre meategiak jabetzeko gatazkak ikusi ditzakegula, baldin eta energia berriztagarria ekoiztearekin batera ez bada baliabideak aurrezteko neurririk hartzen maila globalean.

George Covek 1910an sortu zuen eguzki panela. Gaurkoak baino efizientzia apalagoa izanik ere, konpongarria zen eta ekoizteko ez zen metal urririk behar. Iturria: Low Tech Magazine

Michauxren arabera, erregai fosilek elikatutako ekoizpen sistema hamarkada gutitan eta guztiontzako energia berriztagarrien bidez ordezkatzea ezinezkoa dugu, ez baitago denborarik ezta baliabide fisiko aski ere. Erregai fosilak erabiltzeari uzteko, ekosistema industrial osoa birdiseinatu, horri tresna berriak eman eta berreraiki beharko da. Gerta litekeena da baliabide guzien eskaera globala azkarki jaistea. Bere hitzetan, “honek gizarte hitzarmen –social contract– eta gobernatze sistema oso ezberdinak eskatzen ditu, gaurkoari alderatuz”, gizarte mailako galderak irekita utziz.

Low tech ekimenaren ardatz dira energia beharrak minimizatzea, baliabide urriak ahalik eta gutien erabiltzea, inguruneari edo belaunaldi berriei kalte izkuturik ez egitea

Turielek modu esplizituagoan erraten du desazkundea ezinbertzekoa dela, eta gizarte mailan hautatzea dagokigula: edo prestatu gabe jarraitu eta desazkundeak modu kaotikoan eraman gaitzala itxaron; edo aitzindu eta beharrak eta ekoizpen sistemak sakonki birpentsatu modu demokratikoan.

Goi-teknologien narratibaren aurka, Bihouixek behe-teknologien –low-tech– aldeko apustua egin behar dugula dio. Iraganeko teknikak berreskuratzetik haratago, behe-teknologien helburua ahalik eta “teknologizazio” gutien duten berrikuntzak garatzea da, ekoizteko eta erabiltzeko energia minimizatuz, baliabide urriak ahalik eta gutien erabiliz, eta inguruneari edo belaunaldi berriei kalte izkuturik egin gabe. Nola? Gai iraunkorrak eta konpongarriak ekoitziz, benetako ekonomia zirkularra garatuz, berrerabilpena eta birziklatzea erraztuz, eta lan duinean oinarrituz. Teknologiatik haratago, behe-teknologien ekimena sistemikoa da. Aitzindu gabeko desazkundea baino etorkizun erakargarriagoa, dudarik gabe.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
2025-09-30 | Jon Torner Zabala
Europa, azkarren berotzen ari den kontinentea

Berotegi gasen emisioak eta atmosferaren kutsadura murriztu egin diren arren, ingurumenaren egoera ez da ona Europan, kontuan harturik naturaren degradazioak, gehiegizko ustiapenak eta biodibertsitatearen galerak dakartzaten ondorioak, Europako Ingurumen Agentziak bost... [+]


2025-09-25 | Basilika
Kairos #05: Trantsizioaren mapa, Marta Victoriarekin
MULTIMEDIA - Basilika

Orain da unea eta ez dugu denbora askorik. Baina, zer egin? Nondik hasi? Nora jo? Badugu gaitasun teknikoa, bide-orri argi bat falta zaigu, adostasun zabal bat. Oinak lurrean eta lokatzari aurre egiteko prest, berandu baino lehen ekin beharreko bideaz aritu gara Marta... [+]


Muturreko arriskuak hobeki ulertu

Azken urteotako uda bukaera guzietan bezala, Ipar hemisferioko suteen kalteak zenbatzen ari gara, eta zenbakiak ikusi arren, oraino zaila zaigu arazoaren munta eta horri loturiko arriskuaren ezaugarriak ulertzea. Halere premiazkoa da, horren arabera lurraldeak prestatu beharko... [+]


2025-09-11 | Nicolas Goñi
Munduko auzitegi gorenak klimari buruzko estatuen ardurak argitu izanak ze aldaketa dakar?

Garaipen historikotzat jo dute hainbatek: duela sei urte Ozeano Bareko estatu zaurgarrietako ikasle talde batek bultzaturiko ekimen baten ondorioz, Nazio Batuen auzitegi gorenak iritzia plazaratu du uztailaren 23an, zeinak munduko estatuek klima aldaketari begira dituzten... [+]


2025-09-09 | Jon Torner Zabala
Itsasoaren berotzeak euskal kostaldeko espezie batzuen portaera aldatu du, Aztiren arabera

"Berdela iparralderantz ari da mugitzen, itsasoa berotzeak sardinari ez dio on egiten eta geroz eta gutxiagoa dago, antxoarentzat ona da eta geroz eta gehiago dago, baina txikiagoa da...", dio Aztiko ikerlari Xabier Irigoienek, EITB Datak tenperaturaren gorakadaz egin... [+]


2025-09-03 | Jesús Rodríguez
Zarata egiteari utzi, gora begiratu

Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]


2025-09-03 | Kanaldude
Itsas korronteak eta klima aldaketa
MULTIMEDIA - solasaldia

Paul Moal-Darrigade ozeanografoak "Itsas korronteak eta klima aldaketa" bere tesia aurkezten du Donapaleun Otsail Ostegunak hitzaldi zikloaren baitan, eta Kanaldudek jaso du solasaldia bideoz. 

 


Atlantikoko korronte baten kolapsoa adituek uste baino gertagarriagoa da

Ikerketa batek ondorioztatu du adituek uste baino AMOC korrontearen kolapsoa egoteko aukera handiagoak daudela. Korrontean aldaketa handiek eta azkenengo kolapso batek euri tropikaletan eraldaketa handiak eragingo lituzke, Europan negu oso hotzak eta uda lehorrak izango... [+]


Bizkaiko Golkoa ia bi aldiz azkarrago ari da berotzen munduko batez bestekoa baino

Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


2025-07-09 | Itxaro Borda
"Azpian lur hotza"

Azken asteko sapa lehergarri egunetan gure zereginen egitarauak aldatu beharrean aurkitu gara. Freskura erlatibo batek seietan atera gaitu ohetik, gosaldu eta lan gehienak bederatzietarako plegatu ditugu eta hamarretan jalgi gara oinezko ibilaldia egitera. Eta ez ginen bakarrak... [+]


2025-07-03 | Nicolas Goñi
Pakistan energia trantsizioan zegoen, erregai fosilen eta kriptotxanponen interesak tartean sartu arte

Prekaritate global hirukoitza pairatzen dute Pakistanen, klimak, energia gabeziak eta finantza publiko arazoak elkarrekin eragindakoak, bakoitzak bertze bien kalteak areagotzen dituela. Halere, arazoaz jabetu dira bertako agintariak eta bideratu dituzte aldaketak, nahiz eta... [+]


Erregistratutako ekainik beroena izan da aurtengoa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

2003ko udarekin batera, 1970etik beroena izan da aurtengoa. Europar Batasuneko "Copernicus" behategiak larrialdi klimatikoa dela-eta bero boladak "maizago" egongo direla dio, eta aurtengo ekainean bere ondorioak izan ditu: ehunka pertsona hil dira Europan.


2025-06-22 | Basilika
Kairos #04: Bizi mugimendua, Nicolas Goñirekin
MULTIMEDIA - Basilika

Bizi mugimendua, Nicolas Goñirekin. Bizi mugimendua 2009az geroztik ari da klima larrialdiaren aurka borrokan Ipar Euskal Herrian. Erradikal eta pragmatiko, herrikoi eta anbiziodun, garaiek eskatzen duten mugimendua izan nahi du Bizik. Nicolas Goñirekin aritu gara,... [+]


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Eguneraketa berriak daude