Aire Jauntxoen morroi

PAULA ESTÉVEZ
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bankuek eta enpresa handiek beren eraginaren itzala zabaldu dute giza jarduera ezagun eta imajinagarri orotan. Parlamentuak eta ordezkarien ganberak alboratuta, botere korporatiboak mundua gobernatzen du, bere aldeko legeak egin eta gatazkak ebatziko dituzten auzitegiak ezartzen ditu, beren neurrira egindako araudia aplikatuta. Lex mercatoria berria, Juan Hernández Zubizarretak eta beste batzuk ikertu dutena.

Hezkuntza-sistemetan, esaterako, muineraino sartu dira. Teorian, hezkuntza hobetuko luketen metodologia eta sistema ustez berritzaileak sartu nahi zituzten. Egia esan, beren merkatu-interesen arabera hezkuntza eraldatzea lortu nahi dute eta lortzen ari dira; ez dute horrela esaten, jakina, emozioen eta zoriontasunaren hizkuntza atsegina erabiltzen dute.

Ikasle orok ordenagailu bana dauka eta ikasgela guztietan Internetera konektatutako pantaila gisa funtzionatzen duen arbel digitala dago. Konexioa eta abar baldin badabiltza, oso erraza da ikustea, demagun, K.a. V. mendeko kolonia feniziarren mapa; zerbait txalogarria, ehunka gizaldiek amestu ere ezin zutena, guk eskura dugu. Baina ez dohainik.

Komunikazio teknologiak egituratu dira multinazional handien boterearen eta euren publizitatearen inguruan. Babestu behar gintuzten erakunde publikoek ez dute halakorik egin; aitzitik, gure datuak eta gure bizitzak korporazioen eskuetan jarri dituzte. Gelako pantailan feniziar kolonien mapa ikustearen prezioa publizitate tonak irenstea da. Normaltasun osoz, ikasgela barruan, irakaslea bertan dela. Kotxeak, kirol-zapatilak, bankuak, aseguruak, jogurtak, edozer.

Ikasgelako pantailan feniziar kolonien mapa ikustearen prezioa publizitate tonak irenstea da. Kotxeak, kirol-zapatilak, bankuak, aseguruak, jogurtak, edozer

Irakasle izan nuen Javier Echeverríak duela asko ohartarazi zuen zer nolako mundua iristen ari zitzaigun. Argi ikusi zuen "hirugarren ingurunea" deitu zuena ezartzen ari zela, alegia, giza habitat digital eta telematikoa, ordura arte ezagutzen genituenen oso bestelakoa. Lehen giza ingurunea natura izan zen; bigarrena, polisa, hiri-espazioa. Orain (orduan) terra ignota baten ateetan aurkitzen ginen, esploratu behar zena, baina eraiki eta antolatu ere bai. Ohartu zen gauzak neofeudal dei zitekeen era batean ari zirela egituratzen: aire-jaun boteretsuak (sortzen ari ziren teknologia eta komunikazioen sektoreko enpresa handietako jabeak) dagoeneko hasiak ziren gainerakoei basailutza eta morrontza eskatzen. Filosofo nafarrak honako galdera hau planteatu zuen: posible al da hirugarren ingurunea hiri demokratiko bihurtzea? Posible, desiragarri eta beharrezkoa zen. Telepolis demokratizatzeko proposamen batzuk egin zituen eta gogoratu zuen hiri global digitalaz gain, tokiko esparruak ere ezar zitezkeela hirugarren ingurune horretan.

Argitaletxe pribatuek eta erakunde publikoek bere lana aitortu, txalotu eta saritu zuten. Baina inork ez zuen ezer egin prozesu antidemokratiko horiek gelditzeko. Echeverríak gai honi buruzko lehen gogoetak argitaratu zituenetik hiru hamarkada igaro dira, denbora nahikoa finantza-kapitalismoak eta berarekin batera doan ideologia ultraliberalak hiru inguruneak (natura, hiria eta hodeia) erabat suntsitzeko. Hirugarren ingurunean lortu dugun guztia Wikipedian zertzen den lankidetza da, gutxi gehiago. Gainerakoa oihan latza eta etsigarria da. Eta hobe dugu ez jakitea zer onartzen dugun "onartzen dut" klikatzen dugunean (hamaika aldiz egunean).

Orain, Echeverría eta garaiko beste irakasle aparten ikerketek bestelako norabideak hartu dituzte, berrikuntzaz eta ezagutzaren ekonomiaz hitz egiten dute, banku- eta enpresa-fundazioetako hitzaldi eta elkarrizketa bikainetan, online eskuragarri, klasean pantaila digitaletan ikusteko aproposak.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2024ko urtarrilaren 21
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Maddi Ane Txoperena Iribarren  |  Pikara Magazine
#2
Melisa Perez Garcia  |  Pilar Revilla Martinez  |  Yolanda Payueta Lopez de Robles
#3
Eneko Atxa Landa
#5
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Israelen zuritzea eta ezkutatzea Gasteizko txakur txapelketan

Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]


2025-09-20 | Iraitz Amor Pla
Dutxa hotz bat denontzat

Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]


2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


Irun ez da Iran

Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]


2025-09-17 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Beste western bat

The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]


Analisia
Trenez, posible bada

Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]


2025-09-17 | Itxaro Borda
Larrazkena

Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]


2025-09-17 | Iñaki Murua
'Azalapain'

Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]


2025-09-17 | Mikel Zurbano
Berdintasuna

Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]


2025-09-17 | Cira Crespo
Modernoak gara?

Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]


Teknologia
Tescreal

Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


Eguneraketa berriak daude