Sukalderik gabeko etxeak proposatzea probokazioa eta iraultza bat izan daiteke. Horrela dio Anna Puigjaner arkitekto katalanak bere ikerketa lanean. Sukaldea etxe garaikideen hausnarketa leku garrantzitsua da; genero berrikuspenetik begiratuta, sukaldea etxearen kokapenak eguneroko janaria egiten duenaren adierazpena espazioratzen du, izan emaztea edo neskamearen leku. Sukaldea, egongela eta jantokia elkarrekin bat egitea, baina, ez da sukaldearen baloratze garaikidearen soluzioa, baizik eta etxeen azalera txikiagotzearen ondorio, produktu errentagarriagoa izate aldera. Hori bai, sukalde irekiak etxearen erlazio-gunearen berdefinizio bat dakar, janaria prestatzea ekintza sozialagoa eta ikusgarriagoa bilakatuz.

Sukalderik gabeko etxeak bagenitu, akaso sukalde komunitarioen bidez elikatuko ginateke, zerbitzu publiko baten gisara etxeko zereginetatik aterata. Horrela antolatu zen New York hiria 1929ko krisian etxebizitza beharrari aurre egiteko. Planetako hainbat lurraldetan joera omen dira egun; Quebec, Mexiko, Lima, Singapur. Gobernuek antolatuta edo herrigintzatik sortuak, sukalde komunitarioek auzo baten elikatzea bere gain har dezakete, tokiko produktuekin prezio baxuko bazkalorduak emanaz, etxeko sukaldea auzoko sukaldeak ordezkatuz.

Azaroak 30eko grebaren hausnarketari ekarpentxo bat. Japonian kodomo sukalde komunitarioen boom bat dago, elikatzea ez ezik zaintza komunitarioko funtzioa betetzen dutenak. Sukalde komunitarioen ekimena erretiratutako emakume eta sukaldaritzan aritzen zen talde baten partetik suertatu zen. Elkarteak sukalde eta mahai handi bat eraiki zituen auzoan eta auzoko haur askok arratsaldea bakarrik eta gaizki elikatuta igarotzen zutela oharturik, mahai inguruan arratsaldean elkartzera gonbidatu zituzten, jakintza zabaltzen, elikatzen eta elkarri konpainia ematen. Zaintza komunitarioko ekimen honek auzoko bizitza iraultzen du, etxearen sukalde funtzioaz galdegiten du eta bide bat irekitzen dio zaintzaren erpin askotariko gatazkari.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Lan mundua euskalduntzeko ere Herri Akordioa

Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu... [+]


Transhumanismoa: arazo guztien konponbide ote?

Mondragon Unibertsitateko Humanitate Digital Globalak (HDG) graduan, etorkizunari buruzko hausnarketa eguneroko zerbait da, eta gogoeta horretan transhumanismoa saihestu ezin den gaia da.


Eguneraketa berriak daude