Meloniri ez zaio ondo atera. Zer ezustekoa. Migranteek ez diote iristeari utzi. Agian, ez zegoen dei efekturik; agian, kanporatze efektu bat baino ez dago, beti. Ez da gure lorategia gustatzen zaiela (Borrellek esan zion moduan), da beraiei infernuko sua baino ez diegula utzi. Irudiak, berriro irudiak: Lampedusa inbaditua, azal beltzez, irudietan pilaketek pilaketago baitirudite pilatuak beltzak badira.

Europa mugitzen hasten denean lorategi erritmoan egiten du. Brusela hain larrituta dago, ezen bilera bat egin baitu, telefonoz. Frantziak irmo adierazi du elkartasuna, Italiarekin, eta Van der Leyenek Italiako uhartea bisitatuko du. 

Albistegi berean hitz egin dute Mahsa Aminiri buruz, Iranen buruko oihala gaizki eramateagatik atxilotu, eta bizirik atera ez zenari buruz. Heroi bat da, han: hemen terrorista potentzial bat litzateke batzuentzat, beste listo usteagoentzako gure kultura ordezkatzera datorren borondaterik gabeko fitxa bat, nahi gabe patronalaren estrategia neoliberalaren mesedetan ari dena. Sajarov Saria emango omen dio Europak (agian, muga pasa gabe hiltzeagatik, Lampedusan arazorik sortu gabe).

Melonik esan du ez duela Europaren keinua elkartasun keinutzat hartzen, erantzukizun keinutzat baizik, muga hori Italiarena ez ezik, Europarena ere badenez. Eta ultraeskuindarrei ez zaie inoiz arrazoirik eman behar, baina eman egin beharko diogu. Noizean behin gogoratu behar genuke zein muga gotortzen dituzten gure lorategian lasai pasea gaitezen. Gure mugak Tunisian, Marokon, Libian, Turkian... daude. Gure mugek ez dute inor konbentzitzen. Irakurri, ikus, entzun, noizean behin, zer egiten dugun han, eta segi, lorategian paseatzen, basatiak besteak balira bezala.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2023ko irailaren 24a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


Eguneraketa berriak daude