Espainol Herria

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Sarritan gertatu zait Iparraldean euskaraz egin eta parekoak gaztelaniaz erantzutea. Iparraldekoei ere gertatu izan zaie. Beraz, espainieraz egiten digutenen buruan, besteak beste, ideia hau dago: euskara = Espainia.

Espainiako Vuelta txirrindularitza lasterketan Televisión Españolako esatariak jaurti zuen espainol batuan: Ehüjarreko arroila, Zuberoan, espainiar eragina duen Frantziako hiru probintzietako bat. Espainiar esan aurretik geldialdi bat egin zuen, provincia vasca esango zuela ematen zuen, baina hobeto pentsatu, eta vasca izanez gero nola liteke frantziarra izan hausnartu, eta Espainiarako bereganatu zuen. Euskal = espainiarra.

Espainiar batzuek defendatu dute Espainiako Parlamentuan euskara erabili ahal izatea: euskara ere estatuko hizkuntza da; beraz, espainiarra ere bada. Asmo onez, baina integrazioa helburu. Euskara = Espainiakoa.

Geuk ere ez dakit ez ote dugun ideia hori indartzen jarrera batzuk kontuan hartuta: gaztelaniaz jardunda gure artean, euskañola erabilita, edota Espainiako Estatuko zenbait ohitura gure eginda.

Espainol Herria bihurtu ote dugu Euskal Herria? Arrazoia ote du DNIak?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude