Txosnen geroa

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bertako osagai ekologikoekin egindako pizzak izan dira aurten hemengo txosnetako afarietako berrikuntza arrakastatsuena. Bi txosnek elkarrekin antolatu dituzte elikagaien prestakuntza lanak eta gauean batzuk pizzak egiten ari ziren bitartean besteek bokatak eskaini dituzte. Sukaldeko irabaziak bion artean partekatu dituzte.

Txosnak gauez ez ezik egunez ere ireki dituzte, gosariak eman eta familientzako kultur eskaintza antolatzeko. Adinekoetatik, familia, gazte eta haurretara, zabalagoa da txosnagunean dabilen jende multzoa.

Euskararen presentzia mezu guztietan bermatzeko adostasuna lortu da partaide guztien artean, eta hizkuntzari erabilera emateko euskaraz antolatu dira familia eta gazteentzako ekimenak. Berdintasun lantalde bat ere sortu da, txosnagunea denontzat espazio seguru izateko eta espazio publikoan, kirol zein kultur ekimenetan, genero berdintasunerako urratsak emateko.

Energia kontratua Goienerrekin egin dute zenbaitek eta gunearen energia kontsumoa murriztu eta autonomia irabazteko ideiak lantzen ari da udala, arlo horretan ikasketak egiten ari diren gazte batzuekin.

Herrira iritsi diren emigrante berriei gunea nola eskaini ere pentsatzen ari dira, guztion gozagarri den espazioa sortzeko.

Pepsiren mostradorez osatutako Gazte Mugimenduko karpan gure erakunde iraultzaileak finantzatzeko beste modurik ez ote zegoen galdetu zidan Baxe Nafarroako laborari gazte batek

Izan zitekeen, baina oraindik gure txosnagunea ez da halakoa. Hiriburuetako konpartsa, peña eta elkarte askotan belaunaldi aldaketa gertatu den arren, besteetan badira errelebo faltaz ardura postuetan hamarkadak dirauten pertsonak eta txanda bolondresak lortzeko zailtasunak dituztenak. Horrek kolokan jartzen du espazioaren geroa, eta aldaketak eskatu.

80ko hamarkadako euskal rockaren giroan erakunde ezberdinek herriko bazterrean txosnak ezartzea erabaki zutenetik, periferiatik jaietako espazio nagusi bihurtzera, bidea egin dute txosnaguneek. Baina nola eraiki alternatiba gaurko zentralitatean?

Red Bulla saldu ala ez, edo txartelarekin ordaintzeko ezbaian, zaila zaigu eredu berriak imajinatzea. Toki askotan, ordea, txosnaguneak dira erakunde eraldatzaileen eragingune nagusia. Gainera, errepresioari erantzuteko baliabide ekonomikoen beharra murriztu da. Horrek berrasmatzeko aukera ematen die txosna sozial eta politikoei.

Orain urteak, Pepsiren mostradorez osatutako Gazte Mugimenduko karpan gure erakunde iraultzaileak finantzatzeko beste modurik ez ote zegoen galdetu zidan Baxe Nafarroako laborari gazte batek. Iparraldean badira ereduak. Agian bide berritan hasteak ekarriko du behar den errelebo, berritze eta ilusioa.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Portugaleten ardiak lorezain

Portugaletera bazoazte, autobidea utzi eta hiriko sarrerako bi erreiko bide bazterrean 40 ardiko artaldea ikusiko duzue agian. Makilarekin zaindari dute alboan artzaina, iluntzetan itxituran sartu eta egunez pisu-lantegi arteko zelaietan bazkatzen du artaldea. Bere izena izan... [+]


“Ez dakit”

“Ez dakit” esaldi itzela da, baina zenbat kostatzen den esaten ikastea! Irakasleoi, batez ere, ikasleek eta gizarteak orojakileak garela sinistarazi digutelako. Beraz, eskola-emaileoi ezjakintasuna aitortzeak lotsa eta larria eragiten digu, gure ahultasun hori... [+]


2025-07-03 | Maialen Arteaga
Ameslari handien kondena

Ikasturte hau, zalantzarik gabe, ekitaldi handien ikasturtea izan da. Horrek hainbat hausnarketa eragin ditu kalean, eragile sozialetan zein sareetan. Eragin baino gehiago, azaleratu; egon bazeudelako lehenago ere. Esan beharrik ez dago: aisialdia ez da erantzukizun politikotik... [+]


2025-07-03 | Tere Maldonado
Adiskidetasuna, hausnarketa egiteke

Lagunen arteko erlazioak fluidoen fisikaren pean daude, amodio erlazioak baino gehiago, Zygmunt Bauman gorabehera. Ez du gura esan amodio harremanak, egun, solidoak direnik. Likuadora-ren soziologoak saiakera gomendagarria idatzi zuen horretaz, Maitasun likidoa, azpitituluz Giza... [+]


2025-07-03 | Ximun Fuchs
Etorkizuna gibelean da

Maiatzean Korsikan egon nintzen topaketa batean, hezkuntza artistikoa eta hizkuntzen irakaskuntza aipagai, gure antzerki taldean hezkuntza eta antzerkia anai-arreba bikiak baitira ekinean. Ikastaroan, luzaz mintzatu ginen linguista batekin, etorkinei frantsesa eta ingelesa... [+]


Teknologia
Isileko itzultzaileak

Pasa den astean kontabilitatea egiteko software libreko programa instalatu nuen ordenagailuan. Ez dakit lurralde guztietan berdin izango den, baina Bizkaian jarduera ekonomiko bat garatzen dugunok Batuz atarian egin behar ditugu fakturak. Batuz ataria ondo dago, baina... [+]


2025-07-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Kooperatibak

Kooperatiben mugimenduak euskal nortasunaren sakoneko afektu bat esnatzen du gehienetan. Kontzeptuarekiko gertutasun, harrotasun, lurraldetasun bat. Eta bizirik dabil, kooperatibek gaurkotasun handia irabazi dutelako, ez da iraganeko historiako ekimen euskaldun bat... [+]


2025-07-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Senar puteroak

Zezenketaren kontrakoa naiz, baina debekua heltzen den bitartean, jarraituko dut zezen-plazetan gozatzen”. Lagun baten iruzkin zinikoa gogorarazi dit Jose Luis Ábalos PSOEko ministro ohiaren azken polemikak. 

Izan ere, Koldo ustelkeria kasuaren testuinguruan... [+]


Oporrik ez elkartasunari

Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]


Ea hurrengorako ikasten duzun...

“Ea hurrengorako ikasten duzun…”. Horrela agurtzen zuen amak onkologoa, kariñoz eta lotsarik gabe, kontsultatik ateratzen ginen bakoitzean. Hamar bat kontsulta egingo genituen bospasei urteren bueltan, eta agurra beti bera izaten zen. Emakume atsegina... [+]


Israelek gerra hasi eta Mendebaldeak babestu

Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.

Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]


Teknologia
OSHW

2016. urtean Ping elkarteak urtero Nantesen antolatzen duen Summer Lab-ean izan nintzen. Gurean ere halakorik badugu, adibidez uztaileko lehen astean Tabakalerako Medialabean ematen dena.

Nanteseko Summer Lab-ean OSHW (Open Source Hardware / Kode Irekiko Hardwarea) inguruan,... [+]


2025-06-25 | June Fernández
Meloi saltzailea
Persepolis

Irango hiru gune nuklearrei eraso diete AEBek pasa den asteburuan. Donald Trump eta aiatolaren arteko pultsuan eta Netanyahuren rolean zentratu dira hedabideak albistea ematerakoan, ez ordea bertoko zein diasporako herritarren larritasunean: Teheranetik ihes egiteko bultzakada,... [+]


Eguneraketa berriak daude