PP ere, 3Lren alde

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Euskarari egurra eman eta eman ari da Espainiako Justizia azken aspaldian. Azken aizkorakada (artikulu hau uztail erdialdean idatzitakoa baita) Auzitegi Konstituzionalak eman dio. Susmatzekoa da aurrerantzean beste batzuek ere indar berriz ekingo diotela gure hizkuntza honi egurra emateari. PPk, esaterako.

Eta egur-emate horretan, irakurri zer dioen PPren hezkuntza programak: "151. Bermatuko dugu hizkuntza ofizial bat baino gehiagoko autonomia erkidegoetan, hizkuntza orekaren patroiarekin bat, biak hartuko direla irakaskuntza-hizkuntzatzat, ikasle guztiek gaztelaniaz eta dagokion hizkuntza koofizialean behar bezala jardun dezaten".

Jaurlaritzak eta EH Bilduk legez (hezkuntzako lege-proiektuaren 67.1 artikulua), PPk ere edukiak gaztelaniaz irakatsi gura ditu. Ingelesez ere bai, jakina: garrantzitsuagoa zaionez, programako 150. puntua da. Ez nau harritzen. Alegia, ez nau harritzen PPk hori gura izateak.

Are okerrago, hezkuntza legeak kendu egingo ditu orain arteko hizkuntza ereduak (xedapen indargabetzaile bakarraren 1. eta 2. puntuak). Horrek zer ekarriko du? Bada, orain arte ez bezala, Espainiako lege batek gaztelaniazko gutxieneko irakaskuntza ezartzen duenean, eskola publikoak nahitaez gehitu  beharko dituela irakastorduak espainolez. Eta PPren 145. puntuak hauxe agintzen du: "LOMLOE erreformatuko dugu".

Ez utzi Konstituzionalari erabakitzen gurean zenbat gaztelania eman beharko den. Ez hipotekatu eskola publikoak ikasleak euskalduntzeko duen ahalmena

Orain arte, eskola publikoan desagertze bidean dagoen A ereduak balio zuen gaztelaniazko irakaskuntza bermatzeko, hor ikasgai guztiak ematen baitira erdaraz. Baina hezkuntza legea onartutakoan eredu bakarra izango dugunez, eredu horretantxe jaso beharko dira PPk, gobernura ailegatzen denean, nahitaez gaztelaniaz irakasteko ezarriko dituen gutxieneko ikastorduak.

Ez egin zalantzarik: lehenago-geroago, gobernura ailegatuko dira. Ez egin zalantzarik: ailegatutakoan, gaztelaniazko ordu kopuru minimoa ezarriko dute. Gaur egun, Kataluniako hezkuntza sistema dela eta, gaztelaniazko gutxieneko orduen auzia… Konstituzionalean da: zalantza egiten duzue?

ARGIAko azken artikuluan, Ruben Sánchezek EH Bildu eta meloiak aipatu zituen. Planoa irekita, Jaurlaritzako eta Legebiltzarreko euskaltzaleak hartuko ditut begi-bistan: ez zabaldu meloi hau.

Ez ipini, hezkuntza sisteman ere, euskara eztabaida politikoaren erdigunean. Ez ahuldu euskara hezkuntza-sisteman. Ez utzi Konstituzionalari erabakitzen gurean zenbat gaztelania eman beharko den. Ez hipotekatu eskola publikoak ikasleak euskalduntzeko duen ahalmena, bera baita mende honetan euskaldun gehien hezi duen sarea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
Pluribertsitatea

Irailaren hasieran La rebelión de las flores dokumentalaren aurkezpenaz gozatzeko aukera izan nuen Bartzelonan. Bertan, herri maputxeko emakumeak euren eskubideen alde egiten ari diren borroka azaldu zuen Moira Millán aktibista eta liderrak. Hamaika ekimenen... [+]


2023-10-01 | Sonia González
Turismofobia eta ardura pertsonala

Uda eta jai sasoia pasaturik, hasiak gara herria berreskuratzen. Amaitu dira hondartzarako traste artean manifestazioan antzera doazen uholdeak. Amaitu dira jatetxeak gainezka, tragoa eskatzeko komeriak eta erosketak ordaintzeko ilarak. Amaitu dira “barkatu, baina amaitu... [+]


Mirarien zain?

Duela gutxi, larrialdi klimatikoa sortzen duten isurien azken datu ofizialak atera ditu Jaurlaritzak, 2021ekoak. Isuriek %8 egin dute gora berriro. Are gehiago, dagoeneko badakigu 2022. urtean berriro gora egin dutela, Europar Batasunak araututako sektoreen isuriek %15 egin... [+]


2023-10-01 | Itxaro Borda
Tropikal

Bero handien ondotik, euriak etorri dira. Euri mantso, lodi eta beroak. Besoak zabalik hartu ditugu Aturri hegi hauetan. Bat-batean, horituak ziren bazterrak berdetu zaizkigu, adinekoak eta haurrak berriz ikusi ditugu arratsaldeetan paseatzen, ulu burrunbariak eta mustika... [+]


Eguneraketa berriak daude