1995ean argitaratu zen Xolaren lehen obra euskaraz, Xolak badu lehoien berri. Harrez gero Erein etxeak beste lau liburu argitaratu ditu (bada beste bat 2000. urtean Gara egunkariak plazaratu zuena) guztiak Atxagak idatziak eta Mikel Valverderen ilustrazioekin.
Ziur nago, alde horretatik, gure irakurle askoren ezaguna dela txakur bizkor eta berezi hau. Baina norbaitek ez badaki nor den Xola, zera esango genuke, Xola txakur abenturazalea dela, baina baita filosofoa, ausarta, pragmatikoa, kultua, beldurtia, ameslaria… ere. Alegia, edonoren sentimenduak eta sentsazioak mugiarazten dituen txakurra dela.
Hogei urte daude lehen Xolatik, lehoi zela uste zuen hartatik azkenengora, Xola eta lapurra obran aurki dezakegun txakur guztiz pragmatiko eta beldurtia baina egoeraz ederki aprobetxatzen dakiena.
Izan ere horixe da Xolaren ezaugarri bat, norberaren baitako eztabaidetatik haratago bere alde praktikoa ateratzen dakiela beti, umore puntu batekin. Horretan guztiz garrantzitsuak dira Xola eta Grogo jaunaren arteko elkarrizketak, edo Valverderen irudiak testuaz gaindiko informazioa emanez eta irakurleari hainbat mezu helaraziz.
Atxagak haurrentzat idazten du baina literaturari uko egin gabe, bihotza eta burua mintzo zaizkio Xolari, Angelitok ekintzez eta hizkeraren bidez adierazten digu bere nortasuna, dominak jasotzen ditu Xolak lapurra harrapatzean baina txokolatezkoak, horiexek baitira txakurrari interesatzen zaizkionak… Atxagak ironia darabil, hizkuntzarekin jolasten du, bizitzaz filosofatzen, baina horren guztien gainetik irakurlea harrapatzen du istorio entretenigarri eta umoretsuen bidez.
Xolaren abenturek hainbat sari eskuratu dituzte, bigarren obrak, Xola eta basurdeak, Euskadi saria merezi izan zuen; itzulpenak, bestalde, Erresuma Batuko Marsh Award for Children’s Literature in Translation saria, eta Japonen ere munduko haur obra onenen artean kokatu dute. Sari eta arrakasta horren erakusgarri dira liburuaren kontrazalean ageri diren kanpoko komunikabide eta adituen laudorioak (hemengo bat ere ez, ordea). Esku artean dugun edizioak (ingelesez edo japonieraz egin direnen parekoa) balioko al du berriro irakurtzeko Xolaren abenturak, berriro Xolarekin gozatzeko!
Eresia. Hil-kanta aitari
Goiatz Labandibar
Elkar, 2025
------------------------------------------------------------------
Goiatz Labandibarrek azken urteotan Amez (2022), Bekatua (2023) eta Zoo (2024) idatzi ondoren, Eresia. Hil-kanta aitari (2025) argitaratu berri du... [+]
Anatomia bertikalak
Lierni Azkargorta
Balea Zuria, 2025
------------------------------------------------------------------
Lierni Azkargortak Anatomia Bertikalak liburuaren aurkezpen saioan esan eta Berria egunkariak jaso moduan irakurri ditut poema gehienak: ozen, ahoz... [+]
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]
Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022
-----------------------------------------------------
Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]
Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025
------------------------------------------------------------------------
Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]
Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025
SIMULAKRO BAT
Leire Ugadi
Elkar, 2025
---------------------------------------------------------------------
Hitzak hautsi egin dezake, kolpatu, arrakalatu eta apurtu. Simulakro bat (Elkar, 2025) izendatu du Leire Ugadik (Urduña, 1996) simulakro hutsetik harago... [+]
Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena
Elkar, 2024
------------------------------------------------------------------
Helduentzat bigarren liburua du Karmele Mitxelenak. Lehenengoa ipuin liburua izan zen, eta honetan ere nabari zaio ipuingile eskua; izan ere,... [+]
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Igela, 2025
George Orwell Abereen etxaldea (Animal farm, 1945) eta 1984 (1949) eleberriengatik ezagutzen dugu, euskarara itzuliak biak. Baina horien aurretik Down... [+]
Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022
-----------------------------------------------------------------
This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.
Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]
Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala- Sa
Testu zaharrak, 2022
Zitkala-Sa hegoaldeko Dakoten erreserban (AEB) jaio zen 1876an. Eskolan asimilazioan oinarritutako hezkuntza jaso zuen, eta horren... [+]
TARTARO
Testuak: Xantal Barnetxe
Ilustrazioak: Leire Perret
Ikas, 2025
--------------------------------------------------------------------
Tartaro infernuaren antzeko tokia dugu antzinako Grezian, baita pertsonaia mitologikoa ere, Virgiliok aipatua aspaldian eta... [+]
Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma
Naia Torrealdai Mandaluniz
Txalaparta, 2025
-----------------------------------------------------------
Naia Torrealdai Mandalunizek Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma saiakera argitaratu... [+]
hezur berriak
Ane Labaka Mayoz
Susa, 2025
Tapakia
Maite gurrutxaga
Erein, 2025
-----------------------------------------------------------
Tapakia liburu honen azala ikusten badugu, bertan sagu pipertu bat ikus dezakegu lehortzen ari den tapaki zuri-zuri baten ondoan. Gero, normalean kasu gutxi egiten diegun... [+]