Gustatzen zait bakarrik egotea. Gustatzen zait bakarrik egotea nik aukeratzen dudanean. Gauza bat edo beste dela eta, gutxitan izaten dut fisikoki bakarrik eta lasai egoteko aukera. Gainezka egiten dudanean, nire gelan sartzen naiz jendearen aurrean lortu ezin daitekeen intimitate horren bila. Etenaldi behartu horiek gehiegi luzatu ditudanean nire buruaz gogaitzera heldu izan naiz. Norberarentzako denbora bilatzetik bukle infernaletan amaitzea, ohiko bat. Halakoetan, barrurantz nagoela esaten diet ingurukoei. Bakarrik nagoelako sentsazioa ere oso errekurrentea da nigan; egun guztia jendez inguratuta egon eta inoren ezinbestekoa naizela sentitu.
Maitasun erromantikoak harreman guztiak zipriztintzen ditu, argi dago. Eta ez da bidezkoa, besteak egon badaudelako. Egon badaude uzten ditudan neurrian eta ahal duten moduan. Askotan, besteekiko dugun espektatiben emaitza baino ez da bakardade sentsazioa. Eta zenbat eta prekarioagoa eta indibidualistagoa den gizarte batean, geroz eta zailagoa da harremanak zaintzea, eta gure errealitateak umetatik saldu diguten harreman eredu idealekin konparatzeko dinamika automatikoa da.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gizakion historiako eraldaketa nagusiak memoria kanporatzeko eta transmititzeko teknologiekin suertatu dira. Lengoaia eta bere espresio idatziaren teknologiaren garapenak gure gizarteen garapenerako funtsezkoak izan dira. Noizbait, gainera, gure gorputzaren memoria ere... [+]
Hasi al zarete udako oporraldia prestatzen? Hegaldia hartu al duzue dagoeneko? Goi-denboraldia izanda, modako tokietan erreserbak berehala agortzen dira, beraz, azti ibili! Kontuan hartu denbora urrea dela, eta aisialdiko parada ongi antolatzea ezinbestekoa dela probetxuzkoa... [+]
Badaude bizitza primeran antolatzen dutenak eta beste batzuk hain onak ez direnak egutegia atontzerakoan. Badira biziera eta pentsamolde karratuak dituztenak eta askeagoak (edo kaotikoagoak) direnak. Izaera desberdinak errespetatu behar direla onartuta (puntu bateraino,... [+]
Sua eta mina piztu dizkigu PSNren hauteskunde kartel eleaniztunak. "Barrenak behar dira Nafarroan 2023. urtean botoa zortzi hizkuntzatan eskatzeko, euskara baztertuta. Putakumeak. Urdeak. Ezta itxura egiteko ere".
Halako purrustadak irakurri dira egun hauetan Euskal... [+]