Historizismoa eta dotorezia

Argazkia: Scherzo
Argazkia: Scherzo
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Taldeak: XVIII. Mendeko Orkestra (zuzendaria: Daniel Reuss). Iruñeko Orfeoia (zuzendaria: Igor Ijurra).

Bakarlariak: Berit Norbakken (sopranoa), Esther Kuiper (kontraltoa), Kieran Carell (tenorea), Henk Neven (baxua).

Egitaraua: Haydn-en obrak.

Lekua eta eguna: Iruñeko Baluarte Auditorioan, martxoaren 19an.

 

XVIII. Mendeko Orkestra harribitxi bat da Europako talde onenen artean, bai bere kalitate eztabaidaezinagatik, bai bere konposizioaren berezitasunagatik. Hain zuzen ere, 1981ean Frans Brüggenek, flauta jole holandar handiak, talde hau sortu zuen, eta handik aurrera bere bizitza profesionala aldatu egin zen. Bakarlari karrera utzi eta musikaren zuzendaritza eta ikerketa historizistan jardun zuen.

Orkestra, berez, lagun talde bat zen, denak musikari handiak, hogei herrialdetakoak, urtean bost aldiz biltzen zirenak (eta segitzen dute metodo horrekin), irizpide historizisten arabera eta garaiko instrumentu originalekin interpretazioak egiteko.
Aurrekari hauekin, ez da harritzekoa joan den martxoaren 19an Baluartek egindako proposamena benetako arrakasta izatea, eta musika dotore eta estridentziarik gabe egiteko moduaren adibide izatea.

Haydn-en bi obra interpretatu zituzten. Lehenengoa, 26. sinfonia, re minorrean, Lamentatione izenekoa. Sturm und Drang estiloari jarraituz egindako lehen lanetako bat da hau. Estilo edo mugimendu horrek espresio-askatasuna ematen zien artistei, Ilustrazioaren arrazionalismoak ezarritako mugei kontrajarrita. Berezitasun hau jadanik ikusten da obra honen lehen mugimendutik, modu minorra erabiltzeagatik (modu maiorra baino asaldagarriagotzat hartzen da), eta hautematen den tentsio erritmikoagatik. Orkestrak, obra honetan Alexander Janiczek kontzertinoak zuzenduta, soinu distiratsua eta ñabardura egokia erakutsi zituen, dotoreziaz betea.

Bigarren lana, berez saioan protagonista izan zena, Sorkuntzaren Meza zoragarria izan zen, Joseph Haydnek konposatu zituen hamalau mezetako azkenaurrekoa. Haydnen estilo liturgiko guztia gandiosoa, distiratsua eta alaia da, baina esan daiteke meza hau, Schöpfungsmesse delakoa, guztien artean ederrena dela, adierazkorra eta bizitzaz betea, benetako alaitasunaren ospakizuna.

Hau interpretatzeko, XVIII. Mendeko Orkestrarekin batera, Iruñeko Orfeoiaz gozatu ahal izan genuen, Igor Ijurrak zuzendua, une oro egoki aritu zena, orkestrarekin primeran enpastatutako dinamika eta agogikarekin.

Laukote bakarlariak ere lagundu zuen taldearen soinu-oreka lortzen. Berit Norbakken sopranoak, Esther Kuiper kontraltoak, Kieran Carell tenoreak (tinbre ederrarekin) eta Henk Neven baxuak beren ahots dohainak taldearen zerbitzura jartzen jakin zuten, atmosfera benetan orekatua eta liturgikoa sortuz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Hiri bat eta estimuluen karrusela

Rodeo eta Dena

Non: Bilboko Kafe Antzokian

Noiz: irailaren 18an

--------------------------------------------

Bilbo, sargoria, udako azken ostegunez. Bihotz Sakratuaren plaza bete dute Palestinaren aldeko oihuek, enegarrenez. Kilometro pare bat harago, Mariaren... [+]


2025-09-27 | Leire Ikaran
Makineria pisutsu baten oihartzunak

EMPTY FILES + MOXAL & MIREN NARBAIZA

Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 12an.

-------------------------------------------------------

Aitortu behar dut nahi baino gutxiagotan joaten naizela Bilbora. Beti sortzen dit horrelako tristura moduko bat, orduko... [+]


Zergatik?

'GUREA KULTURA' JAIALDIA 
Taldea: Sal del Coche
Non: Zestoan
Noiz: Irailaren 7an

--------------------------------------------------------

Kronika hau egitera Donostiara joan behar nuen, baina sarrerak garestiegiak iruditu zitzaizkidan behinola zezenketak... [+]


Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


2025-08-29 | Eider Iturriaga
Musika zuzenean Eider Iturriagaren begietan

Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Handinahikeria vs txikitasuna

Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]


"Herriak erabaki du Hatortxu Rock 30 aldiz egitea"

26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]


Kneecap, Last Tour eta protestaren merkatua

Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.


2025-07-01 | Uriola.eus
BBK Live jaialdiak langileak esplotatzen dituela salatu du LASek

Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.


Nola biziraun etorkizun ezari

Ezta Ilen + High Vis
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Noiz: ekainaren 7an.

---------------------------------------------------------------

"Etorkizunik Ez" (No Future) punk lelo klasikoak duen gaurkotasuna azpimarratu du Enrique Zamoranok Hijos del Brexit... [+]


Eguneraketa berriak daude