1960-70eko hamarkadako Nafarroara eraman gaitu Imanol Satrustegi historialariak (1993, Iruñea) argitaratu berri duen Beste mundu bat nahi genuen liburuak. Ezkerreko mugimendu iraultzaileen (ORT, LKI, EMK, PT…) bilakaera aztertu du eta beste lekuetan izan ez zuten erreferentzialtasuna Nafarroan zergatik eman zen arakatu.
Donostiako Alde Zaharrean elkartu gara Josu Txueka historialariaren laguntzarekin egin behar duen liburu aurkezpenaren aurretik. Hiru urtez jardun du Nafarroako Unibertsitate Publikoan Nafarroako ezkerreko mugimendu iraultzailea aztergai duen doktorego tesia burutzen. 1960-70eko hamarkadetan gertatu zen eferbeszentzia gorriaren zergatietan murgiltzeko, asko izan dira elkarrizketatu dituen militanteak, bisitatu dituen egoitzak eta arakatu dituen aldizkariak. Momentu hartan txapel gorria baino bandera gorria hartu zuten nafar haien historiari buruz mintzatu gara berarekin.
Zure ikerketa tesia du oinarri liburuak. Nafarroa gorri bat ere izan zela aldarrikatzeko nahia sumatzen zaio lanari.
Garai batean oso tesi luzeak egiten ziren eta urte asko behar zenituen tesi bat amaitzeko. Nik argi nuen tesi motza egin nahi nuela eta 200-300 orrialdeko lana burutu dut. Liburua tesia da bere gordinean. Nik askotan esaten dut liburu honek garenaren parte bat esplikatzen duela. Zergatik den Nafarroa horren kontserbadorea eta horren gorria edo errebeldea aldi berean, hain euskaltzalea eta erdalduna. Honen zergatietan arakatzen du lanak.
Gipuzkoan eta Bizkaian badago Nafarroaren irudi kontserbadore bat. UPN, Opus Dei... Bai, baina horren atzean askoz ere gehiago dago. Nik uste Trantsizioan gertatu ziren gertakariak ulertu gabe ezin dela esplikatzen ahal NATOri zergatik eman zioten ezezkoa nafarrek edo zergatik Nafarroa izan zen Espainiar Estatuko intsumiso tasarik altuena izan zuen lurraldea. Bazen oinarri sozial errebelde bat bor-borka eta berau aztertzea ezinbestekoa da.
Existitzen diren zenbait topiko ezbaian jarri dituzu.
Trantsizio garaiari dagokionean izan liteke. Baina Nafarroaren irudi kontserbadore hori deseraikitzeko haratago joan behar dugula uste dut. Nafarroa Gerra Zibilean irudikatzen dugunean beti datozkigu burura Iruñeko Gazteluko Plazan formatu ziren errekete taldeak. Sinbolismo handiko gertakaria izan zen hura, baina agian are sinbolikoagoa da 3.500 (errepublikano, abertzale, komunista…) hil zituztela jakitea. Izan ere karlistek Nafarroa menperatu zuten existitzen zen Nafarroa ezkertiar hori erail ostean. Beraz, Nafarroa historikoki kontserbadorea da? Bai, baina ez uste duguna bezain beste.
Zu, baina, konkretuki 1960-70eko hamarkadetako ezkerreko mugimendu iraultzaileen azterketan zentratu zara, ez da paradoxikoa ETAren gisan mugimendu hauek ere espazio kristauetan ernaldu izana?
Hori giltzarria izan zen. Nazioarteko fenomeno bat izan zela esan genezake. Elizaren sektore batzuk hurbildu ziren langile klasearengana, hasiera batean intentzioa zen jainkoaren hitza langileengana eramatea, baino errealitatearekin talka egiterakoan mugimendu katoliko horietan zebilen zenbait jendek kontzientzia hartu zuen eta hortik sortuko ziren konpromiso eraldatzaileak, politikoak, eta abar.
Frankismo garaian ez zegoen antolatzeko espaziorik, dena zegoen debekatuta. Elizak bazituen baina pribilegio batzuk eta pribilegio horiek zirrikituak izan ziren bertatik oposizio antifrankista berria sortzeko. Horren adibide dira sektore ugariren alboan politikoki inplikatu ziren apezak, Periko Solabarria Bizkaian edo Nafarroan Lino Otano, Patxi Erdozain, Jesus Lezaun, Patxi Larrainzar eta beste hainbat.
Txantrearra zara, egun Eunate institutua dena Canosianen komentua zen orduan. Fedea bai baina auzoaren eta munduaren eraldaketarako espazio ere bilakatu zen.
Auzo mugimendua zen langile mugimenduaren beste adar bat. Auzoak modu espekulatiboan gaizki eraikiak zeuden, pilatuta. Kaleak asfaltatu gabe, argiteria, estolderia… Denetik falta zen. Auzo langileetan beharrak handiak ziren. Langileek, baina, bizitza auzo horietan egiten zuten heinean, lantegietan bezala borrokatzen zuten auzoan, eta prozesu haiek guztiak aurrera eramateko auzoetako parrokia eta espazio kristauek zeresan handia izan zuten. Honek Eliza eta eraldaketa are gehiago elkartuko zituen.
"Nafarroan euskaltzaletasuna transbertsala zen ia sektore antifrankista eta aurrerakoi guztietan"
Egoera hori erradikalizatu egingo zuen mundu mailako 1968ko oldarraldiak.
Gerra Hotz betean, kapitalismoa eta sozialismoa gatazkan ziren ea nor gailenduko. Nahiz eta SESBaren irudia txartzen hasita zegoen, baziren Kuba, Aljeria, Vietnam eta, batez ere, Txina. Posible zen oraindik mundu desberdinak irudikatzea. Testuinguru horretan gertatu zen 1968ko Maiatza, Frantziaren historiako greba orokor handienak 10 milioi langile atera zituen kalera. Bazirudien iraultza egitea posible zela Frantziako eta Espainiako Estatuetan, edota Euskal Herrian.
Nazioartean olatu iraultzailea eman zen jarraian, baita hemen ere, eta hori da nik ikertu dudana. Olatu horren aldaera lokala edo nafarra nahiago baduzu.
Horrela hauspotu ziren ezkerreko mugimendu iraultzaileak Nafarroan. Beste lurraldeetan ez bezala, ETAri edo PCEri aurre hartuz gainera.
Nafarroako oposizio antifrankistaren berezitasuna justu horixe da. Espainiako Estatuko lurralde gehienetan oposizio antifrankista [Santiago] Carrilloren PCEk gidatzen zuen batez ere, CCOO sindikatuaren bidez. Langile mugimendua oposizio frankistaren bizkar-hezurra zen Hego Euskal Herrian eta Nafarroan bereziki alderdi komunistak indar ahula zuen bere ezkerrera kokatuta zeuden mugimenduekin (ORT, EMK, LKI, PT...) alderatuta. Azken horiek hartu zuten langile mugimenduaren gidaritza. Gipuzkoan ere antzekoa zen egoera. Agian Bizkaian parekatuagoa zegoen, PCEk gerra garaitik mantentzen zuen tradizio inportante horregatik, eta nahiz eta etena egon, bazeudelako haren korronte batzuk. Bere berezitasunak tarteko, Araban giroa Nafarroaren antzekoagoa zen.
ETAren kasuan, momentu horretan zailtasunak zituen Nafarroan langileen mugimenduan sartzeko eta beraz, masa mobilizazioetan eragiteko. Honen zergati nagusietakoa errepresioa zen, berau ETAn zentratua zegoela ezinezkoa zen lantegietan edo auzoetan eragina izatea. Beste aspektua denborarena litzateke, modu batera ETA berandu heldu zelako, mugimendu kristauak eta osteko iraultzaileak lehenago hasi zirelako. Azkenik, zatiketen arazoa legoke.
Frankismoaren esentzia zentralizatzaile horrek zuzenean eragin zuen mugimendu iraultzaile hauetan?
Antifrankismoa hein batean ez zen identifikatzen Espainiaren ideiarekin, hori erregimenari hertsiki lotua baitzen. Antifrankismoa, oro har, gertuago zegoen nazionalismo periferikoekiko. Horrek eragin zuzena zuen Euskal herriko mugimendu antifrankistan, diskurtso euskaltzalea eta antifrankinsta momentu jakinetan elkartu egin zirelako. Batetik hori ahalbideratzerako ETAren eragin nazionalizatzailea zegoen, eta bestetik ,euskal kulturan gertatzen ari zen berpizkundearen eragina.
Burgosko epaiketa inflexio puntua izan zen euskaltzaletasun antifrankista horren egituraketan?
Ziur asko momentu giltzarria Burgos da baina erritmoak ezberdinak izan ziren. Burgosko gertakarien ostean Gipuzkoan eta Bizkaian abertzaleak eta iraultzaileak elkarri gerturatu zitzaizkion, imaginario bat elkarbanatzen hasi ziren. Nafarroan hori beranduago eman zen, 1975-76. urteetan batez ere. Militante ugariri eginiko elkarrizketetan nabaritzen da hainbatetan ezker iraultze hori erdibidean zegoela, Tuteran ziren “los vascos” ikurrinak jartzen zituztelako, baina aldiz, militante berberek, Donostiara etortzean behin baino gehiagotan entzun behar izan zuten espainolistak zirela.
Erdibidean egonik ere, orain ez bezala, Tuteratik Berara kontsentsu euskaltzale bat sortzea posible izan zen.
Frankismo bitartean, azken urteean, trantsizio garaia bitarte, bazegoen kontsentsu bat: Nafarroan euskaltzaletasuna transbertsala zen ia sektore antifrankista eta aurrerakoi guztietan. Graduazio desberdinak zeuden, batzuk ziren independentistak, besteak federalistak, beste batzuk autonomistak, baina Nafarroa Euskal Herriaren parte zen. “Nafarroa Euskadi da” leloa asko zabaldu zen. Euskal sinboloak orokor bilakatu ziren. Horren adibide da garaiko PSOEren jarrera. Berriki Mikel Buenok argitaratu duen Nos llamarán chaqueteros [Kamaleoi deituko gaituzte] liburuan ongi azaltzen du nola PSOE autodeterminazio eskubidearen aldekoa zen, euskal sinboloen aldekoa, eta Hegoaldeko lurraldeen lauko autonomia babesten zuen. Agian salbuespen bakarra PCE izan zen. Eskuinak nolabaiteko kontsensu honi guzti ari beldur handia zion.
"Nafarroa EAEren
parte izatea errotik mozteko makinaria eraginkorra
izan zen"
Bazirudien Nafarroa EAEren parte izatea ekidin ezina zela. Hori errotik mozteko martxan jarritako makinaria eraginkorra izan zen, Nafarroako sektore batekin konektatzea lortu baitzuen. Testuinguru horretan sortuko zen UPN eta jokaldi haren eraginkortasunaren adibide da beranduago PSOEek ere bere egingo zituela tesi horiek.
Ezker iraultzailera itzulita, 1968ak hauspotu zuena azkar makurtu zuen 1973ko krisi ekonomikoak.
Hemen beranduago eman bazen ere, nazioarteko fenomenoa izan zen. Josep Fontana historialariak burgesiaren kontrairaultza prebentibo bezala definituko zituen 1973 osteko gertakariak. Oraindik aukera guztiak mahai gainean zeudela, burgesiak 1973ko krisi ekonomikoa erabili zuen langile mugimendua ahultzeko, ezker erreformista sisteman integratzeko, erakunde burgesak birlegitimatzeko eta pixkanaka politika ekonomiko neoliberalak sustatzeko. Horrela etorriko ziren gero Margaret Thatcher edo Ronald Reaganen garaipenak, bizi eredu berriak eta langile mugimenduaren atzeraldia. SESBaren erorketarekin erabateko porrota baieztatuko zen. Gauetik egunera 1968ko esperientzia guztiak desagertu ziren Europa guztian. Izaera abertzale indartsua zuten gatazkek bakarrik iraungo zuten, baita Euskal Herrian ere.
Ez dirudi gainbeherari buelta eman zaionik.
Berealdiko krisian da ezkerra, egoerari ezin buelta emanda. Hemen historialariok abantaila dugu: iraganari begiratzen diogu. Oso pozik nintzateke liburu hau ez balitz geratuko soilik akademiaren esparruan, eta inspirazio iturri izango balitz hainbat mugimendurentzat. Ez dut esan nahi garai hartakoa kopiatu behar denik, baina eztabaidak pizteko behintzat balioko balu, pozik nintzateke. Izan dadila ezkerra berrasmatzeko beste tresna bat.
Nafarroako Gobernuan ondare historikoaz arduratzen den erakundea da Vianako Printzea, eta Iruñeko Udala haren zain zegoen birgaitze prozesuarekin aurrera jarraitzeko. Datozen asteetan, beraz, obrarako lehiaketa irekiko da.
Nafarroako Gobernuak azken urteotako esleipen publikoen gaineko txostenak eskatu dizkio ustelkeriaren kontrako bulegoari Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordeak aginduta. Belateko txostenean, esleipena erabakitzerako orduan arau haustea ikusi du bulegoak.
Joxe Lacalle Huarte da horietako bat, 1978an Guerrilleros de Cristo Rey taldeak bere tabernan egindako eraso baten biktima izan zen; 1979an lehergailu bat jarri zioten tabernan eta 1981ean Guardia Zibilak torturatu egin zuen. Gainerako bostak Espainiako Poliziak torturatu... [+]
Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zor elkarteak ostegunean jakinarazi dutenez, Nafarroako Gobernuak “giza eskubideen urraketaren biktima” modura aitortu ditu sei herritar, 16/2019 Foru Legearen babesean.
Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.
Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]
338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.
Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari.
María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]
Palestinaren askatasunaren aldeko eta genozidio eta okupazioaren kontrako Nafarroako plataforma izan da hautagai bozkatuena.
Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]
BSHk Ezkirotzeko lantokia itxiko duela berretsi du, 655 langile kaleratuko ditu eta Nafarroako Gobernua eta langileak "denbora" eskatzen ari dira, "berrindustrializatzeko".
Dagoeneko Guardia Zibilek eta zenbait herritako udaltzaingoek badute taser pistolak erabiltzeko eskumena Nafarroan, eta badirudi bide horretan hurrengoa Foruzaingoa izango dela: Nafarroako Kontseiluak Foruzaingoak taser pistolak eman ahal izatea "indarrean dagoen... [+]
Hamaika familiak egin dute ikastetxe publikoan D eredura pasatzeko eskaera. Zentroak baiezkoa eman du, baita Udalak ere, baina errefusatu egin du Nafarroako Gobernuak "espazio falta" argudiatuta.
Telefonicak intzidentzia bat izan du eta horrek sare finkoan eragin du. Ondorioz, EAEko Larrialdiei Kudeatzeko Zentroa kaltetu da. Hala ere, arazoa konpondu dela ezagutarazi dute eta 112 larrialdietako telefonoa martxan dago berriro. Nafarroan ere eragina izan du, baina... [+]