Petrolioari eta nuklearrari esker energia gure bazterretan "ikusezina" zen XX. mendeko parentesia dagoeneko itxia da, baina gizarte mailan ez gara horretaz ongi ohartu. Presazko egoera horretan goldea idien aurretik jartzen dute erabakitzaileek, eta egitura handien egitasmoek bazterrak astintzen dituzte, batzutan literalki: ingurune batzuk sakonki alda ditzakete megaproiektuek edota mineral meategiek. Arazoaz ongi jabetzeko oso garrantzitsua da gaiak ezberdintzea: zenbat ekoitzi behar den, zertarako, nola, eta hori dena nork erabaki. Honen arabera ahalbidetuko baita benetako energia burujabetza.
IPCCaren arabera (Klima Aldaketari buruzko Adituen Gobernuarteko Taldea), trantsizio justua ezinbestekoa da klima hondamendia saihesteko. Hots, aldaketaren ahalegina ez zaie txiroenei nagusiki inposatu behar: trantsizioaren justizia sozial mailak trantsizioaren eraginkortasun materiala bera baldintzatzen duelako. Horrek berarekin dakar kontsumo desorekak zuzentzea: Frantziako Estatuan 2030erako berotegi efektuko gasen (BEG) isurketen murriztapen xedea lortzeko, %50 pobreenek beraien isurketak %3 jaitsi beharko dituzte, eta %10 aberatsenek, aldiz, %61.
Desoreka hori zuzentzeaz gain, egiturazko kontsumo maila aztertzea ezinbestekoa da: lehentasuna eraikinen isolamendu termikoa dugu, eta Ipar Euskal Herria bezalako eremuetan gutxiegi garatuak diren garraio publikoak. Arlo horietan berant gabiltza: isolamenduari dagokionez, 2008ko Grenelleko helburuak bete balira, 2022ko otsaila baino lehen Errusiatik Frantziak inportatzen zuen gasaren baliokidea aurreztuko litzateke. Gutxien kutsatzen duen energia erabiltzen ez dena da. Behar gabeko kontsumoak identifikatu eta murriztu ondoren soilik pentsa daiteke zenbat ekoitzi eta nola, jasangarritasun ekologiko eta soziala ardatz izanik.
Ipar Euskal Herrian potentzial handia dago energia fotovoltaikoan, gune artifizializatu edo andeatuetatik hasiz: teilatuak, aparkalekuak, harrobiak, Baionako portualdea, autobidearen eremua. Argi izan behar da gune horiek guztiak erabiliz eta gure beharrak doituz ere, azalera gutxiegi izanen dela, eta laborantzaren kontribuzioa beharrezkoa dela. Horretarako badira janari ekoizpena eta elektrizitate ekoizpena ahalbidetzen dituzten sistemak, lurrik artifizializatu gabe (kiwietan, adibidez, eta beste ekoizpenetara molda daitezke). Eguzkiaren energiarekin batera haizearena egon behar da, bakoitzak duen aldizkakotasuna konpentsatzeko. Horretarako, eredu ez-brutalistak daude, hots, bazterrak suntsitzen ez dituztenak. Hala ere ez dira ikusezinak izanen, eta horrek neurritasunera bultzatu behar gaitu: megaproiektuen aurkako borroka ez da berriztagarrien aurkakoa izan behar, baizik eta neurritasunaren alde.
Hiri eremuen ur beltzak baliatu daitezke metanoa ekoizteko, landa eremuan egurraren biomasa modu neurritsuan erabili, itsasoan bero-ponpak etxebizitzen berotzeko... Eredu sendo bat eraiki nahian, anizkoitza izan behar da, eta biztanleekiko elkarlanean egina. Berant gabiltza, baina abantaila izan daiteke ere akats ezagun batzuk saihesteko, eta oligopolioen megaproiektuen eredua zabaltzen utzi baino, herritarren parte-hartzearekin gure eredu propioa sortzeko.
Orain da unea eta ez dugu denbora askorik. Baina, zer egin? Nondik hasi? Nora jo? Badugu gaitasun teknikoa, bide-orri argi bat falta zaigu, adostasun zabal bat. Oinak lurrean eta lokatzari aurre egiteko prest, berandu baino lehen ekin beharreko bideaz aritu gara Marta... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Erdialdeko Amerikan izan da ARGIA uztailean, meatzaritza metalikoko megaproiektuek sortzen dituzten kaltean bertatik bertara ezagutzen. Guatemala eta Honduraseko meatzeak bisitatu ditu, eta El Salvadorren ere izan da, bertako egoera politikoaren berri jasotzen: herrialdean... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Araba eta Nafarroa zeharkatu behar zituzten goi-tentsioko bi linea elektrikoren proiektuak ez dira gauzatuko. Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Aragoiko Tueste herrian Forestaliak egin behar zituen lau poligono eolikoen proiektuak artxibatu ditu.
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
7/2025 Errege Lege-Dekretua ekainaren 24an onartu zuen Espainiako Ministroen Kontseiluak baina atzera bota du Diputatuen Kongresuak, uztailaren 22an.
1994an altxatu zituzten lehen haize errotak Nafarroan, Erreniegako parke eolikoan, Iruñetik gertu. Segidan etorri ziren beste asko: Arizko parkea Leitzan eta Berueten, Izkokoa Irunberri inguruan, Oibarkoa, Cabanillasko Serralta parkea... ‘Haizearen aitzindari’... [+]
Manuel Casal Lodeiro (Barakaldo, 1970) informatikaria eta gai energetiko eta ekosozialen inguruko aktibista eta dibulgatzailea da. Besteak beste, 15/15/15 aldizkari eleanitza eta Galiziako Instituto Resiliencia koordinatzen ditu, eta Véspera de Nada por unha Galiza sen... [+]
Halabeharrez, ugariak eta askotarikoak dira Euskal Herrian energia berriztagarrien neurrigabeko zabalpenaren aurka antolatutako mugimendu, plataforma eta elkarteak, gehien-gehienak lurraren defentsan diharduten kolektibo sozial eta politikoetatik sortuak. Urriagoak izanagatik,... [+]
Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]
Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.
Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01). Hemen... [+]
Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]