Opera komikorik serioena

Emanaldia: OLBE-k antolatutako Mozarten Così fan tutte opera. | Euskadiko Orkestra. Zuzendaria: Óliver Díaz. | Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin. | Bakarlariak: Vanessa Goikoetxea (sopranoa), Xabier Anduaga (tenorea), Serena Malfi (mezzo
Emanaldia: OLBE-k antolatutako Mozarten Così fan tutte opera. | Euskadiko Orkestra. Zuzendaria: Óliver Díaz. | Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin. | Bakarlariak: Vanessa Goikoetxea (sopranoa), Xabier Anduaga (tenorea), Serena Malfi (mezzoa), Itziar de Unda (sopranoa), David Menéndez (baritonoa), Pietro Spagnoli (baritonoa). | Eszena Zuzendaria: Marta Eguilior.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Mozarten ekoizpen operistiko guztia zoragarria da, baina ez dut uste oker nabilenik esaten badut Cosí fan tutte Salzburgoko musikariaren ekoizpenaren une garrantzitsuenetako bat dela. Argumentu arin eta itxuraz garrantzirik gabekoa erabiliz, giza ahulezietan murgiltzen da, gizon eta emakumeen berezko ahulezietan, eta nolabait tolerantziaren errebindikazio bat da.
OLBEk ekarri zigun ekoizpena bitxia izan zitekeen zenbait alderditan. Baina nik, zalantzarik gabe, haren asmamen musikalak nabarmenduko nituzke, batez ere, antzezpen bikaina izan zela ondorioztatzeko.

Egia da aukeratutako eszenografiak ez ziola ekarpen handirik egiten libretoari eta garatzen ari zen ekintzari. Egia da, halaber, ekintza, gutxi gorabehera belle époque delakoan kokatzeak eta zerikusirik ez duten pertsonaiak sartzeak, hala nola zeregin zehatzik gabe gora eta behera doan neurri txikiko aktore batek, ez digula antzezpenari osagai interesgarririk ematen. Baina, gutxienez, xelebrekeria txiki horiek guztiak ez ziren opera bikain honen kalitate musikala desitxuratzeko bezain larriak izan.

Nakarlariek une bikainak izan zituzten. Xabier Anduagak, beste behin ere, sekulako ahots erakustaldia egin zuen. Baina, bere emari ikaragarriaz eta proiekzio handiaz gain, legato bikaina duela erakutsi zuen, eta Mozarten partiturak eskatzen dituen pianissimi eta fintasunak maisuki menderatzen dituela.

Bestalde, gaueko beste izarretako bat Vanessa Goikoetxea izan zen, Fiordiligi rolean. Soprano honek tinbre pertsonala eta ñabarduraz betetako kantua erakutsi zituen. Bereziki distiratsua egon zen Come scoglio arian, baina kalitate mailari eutsi zion antzezpen osoan zehar.

Serena Malfi mezzoak ere jardun nabarmena izan zuen Dorabellaren paperean, baina Goikoetxearen distira hori falta izan zitzaion.
Itziar de Undaren aktuazioa ere nabarmendu behar dugu, Despinaren paperean, ahots-dohain zein interpretazio-dohain handiak erakutsi baitzituen.

Oliver Díaz, Euskadiko Orkestraren zuzendaria, ikuspegi pertsonal batekin aritu zen; tempi motel samarrekin agian, baina ez zen inbaditzailea izan abeslarientzat, eta ez zuen osotasunaren kalitatea oztopatu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Hiri bat eta estimuluen karrusela

Rodeo eta Dena

Non: Bilboko Kafe Antzokian

Noiz: irailaren 18an

--------------------------------------------

Bilbo, sargoria, udako azken ostegunez. Bihotz Sakratuaren plaza bete dute Palestinaren aldeko oihuek, enegarrenez. Kilometro pare bat harago, Mariaren... [+]


2025-09-27 | Leire Ikaran
Makineria pisutsu baten oihartzunak

EMPTY FILES + MOXAL & MIREN NARBAIZA

Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 12an.

-------------------------------------------------------

Aitortu behar dut nahi baino gutxiagotan joaten naizela Bilbora. Beti sortzen dit horrelako tristura moduko bat, orduko... [+]


Zergatik?

'GUREA KULTURA' JAIALDIA 
Taldea: Sal del Coche
Non: Zestoan
Noiz: Irailaren 7an

--------------------------------------------------------

Kronika hau egitera Donostiara joan behar nuen, baina sarrerak garestiegiak iruditu zitzaizkidan behinola zezenketak... [+]


Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


2025-08-29 | Eider Iturriaga
Musika zuzenean Eider Iturriagaren begietan

Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Handinahikeria vs txikitasuna

Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]


"Herriak erabaki du Hatortxu Rock 30 aldiz egitea"

26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]


Kneecap, Last Tour eta protestaren merkatua

Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.


2025-07-01 | Uriola.eus
BBK Live jaialdiak langileak esplotatzen dituela salatu du LASek

Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.


Nola biziraun etorkizun ezari

Ezta Ilen + High Vis
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Noiz: ekainaren 7an.

---------------------------------------------------------------

"Etorkizunik Ez" (No Future) punk lelo klasikoak duen gaurkotasuna azpimarratu du Enrique Zamoranok Hijos del Brexit... [+]


Eguneraketa berriak daude