ARGIA.eus

Bultza kazetaritza independentea

Hezkuntza-lege berririk ez, eskerrik asko

Oraingoz, argi dugu Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza-lege berria, indarrean jarriko balitz, euskararentzat kaltegarria izango dela. Argi dagoen bezala EAEko legea ez dela autonomia erkidegotik Euskal Herri osora esportatuko eta hezkuntza-eredu propiorik ez dela izango Espainiak eta Frantziak gure hezkuntza-sistemaz (publikoaz zein pribatuaz) erabakitzen duten bitartean.

Argi dugu hezkuntza bidegurutzean dagoela, aldaketa premian, emaitza hobeak lortu beharrean. Askotariko hobekuntzak behar badira ere, nik euskarari begiratuko diot. Honela:

1. Hezkuntza lege honi ez! Berritu 1/1993 Legea, Euskal Eskola Publikoarena. Zergatik? Euskal eskola publikoak ez duelako 3L eredua ezarriko dion legerik behar –murgiltze-eredu unibertsalaren bidean baitago–, baizik eta garai berrietara egokitzeko aukera emango dion lege berritua. Legea egokituz, ikastetxeen autonomia benetan sustatu, boteretzeko; sare publikoa bihurtu diru publikoz egindako esperimentazioen erdigune; ziurtatu euskara-eskolak emateko bitarteko berriak (pedagokikoak, metodologikoak, langileak...).

2. Deskontzertatu! Eskerrak publikoari, ezkerrak publikoa. Aurreko puntuan aipaturiko lege berriak ikastetxeen autonomia bermatu beharko luke. Zertarako? Bada, besteak beste, ikastolei publikora pasatzeko aukera emateko (Katalunian, dekretu bidez dago araututa): irakasleak egonkortuta, jarraituko lukete irakaskuntzaren nondik norakoak berek gelaratzen. Alegia: gaurko (ustezko) eredu propioa mantenduko litzateke. Horrela, euskarazko irakaskuntza oraindino gehiago orokortuko litzateke, baina, garrantzitsuagoa, eskola kontzertatuari ez litzaioke babes ideologikorik emango… klasismotik/fedetik kanpora.

3. Eskolak, bakarrik ezin. Datu ofizialetan oinarritutako diagnosia eta aurrera begirako proposamena egin behar dira. Horietan, datu ofizialen irakurketa ofiziala ñabartzeaz eta, zenbaitetan, ukatzeaz gainera, planteamendu orohartzailea egin beharko da. Murgiltze-eredua mantendu, bai, eta metodologia berriak proposatu, ingurune soziolinguistikoaren araberakoak eta erabilera sustatzeko pentsatuak beti. Hori guztia nahikoa ez denez, eskolaz kanpoko aisialdirako planteamendu orokorra egin behar da, udalerriz udalerri, hizkuntza eskolatik kanpora ere zabal dadin. Eta, batez ere, ikuspegia aldatu: ezin dugu euskalduntzea soilik hezkuntza-sistemaren bizkar utzi.

Bidegurutzean hartuko den erabakia ez dakigula gurutze-bidea izan.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
ASTEKARIA
2022ko abenduaren 31
Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
2023-03-26 | Ana Mendia
IRITZIA
Hurren arte

Dagoeneko bost urte pasatxo igaro dira ARGIAn kolaboratzeko proposamena jaso nuenetik. Akordatzen naiz, artean nirea ere bazen gurasoen etxean nintzela e-maila irakurri nuenean. Urduri jarri nintzen. Segundo erdia behar izan nuen erantzuna pentsatzeko, baina denbora hartu nuen... [+]


2023-03-26 | Sonia González
IRITZIA
Kolektiboa

Autobusean, denak andrak, nirekin batera etorri diren guztiak, andrak eta etorkinak”. Ondo daki nire lagunak, nik bezala, halaxe mugitzen garelako, emakumeok, migranteek eta jende nagusiak erabiltzen dugula, nagusiki, garraio kolektiboa. Orain arte,... [+]


IRITZIA
Ibiltzen, ibiltzen

"¡Moreno, baje a notificaciones!". Beherantza noa, azkar ibiltzen, urdaila korapilatuta. Paper mordoa luzatzen didate: "Firme aquí". "Zer da?", mesfidati. "Se decreta libertad inmediata" ("Berehalako askatasuna... [+]


IRITZIA
Grebara!

Martxoaren 8an Euskal Herriko Mugimendu Feministak zaintza sistema publikoaren aldeko greba bat iragarri zuen udazkenerako, zaintzak ezin baitu negozioa izaten jarraitu. Orain, kalez kale, auzoetan, herrietan, artikulatu behar da greba horretan burutuko den mugimendua... [+]


Eguneraketa berriak daude