“Emakumeen historia aldarrikatuz borrokatzen dugu indarkeriaren kontra”

  • Mabel Rodríguez (Sabadell, 1989) hamaika borrokatako militantea da. Soziologia ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta aditua da feminismoan eta generoan. Puntes Rebels elkartearen eta horrek argitaratu duen bortzgarren egutegiaren harira elkarrizketatu dugu.

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Noiz eta nola sortu zen Puntes Rebels?

2016an Judit Carcolse eta Laia Ramirok, La Monda Lironda laborategi sortzailearen bitartez, 2016ko Emakumearen Egutegia sortu zuten, Sabadell-eko Udalak eskatuta. Hurrengo urtean, jende anitzek galdetzen zuen errepikatuko ote zuten eta beren kabuz egitea erabaki zuten. Aurreneko edizioa 2019koa izan zen, deialdi bat egin zuten premisa batekin: “Historikoki gizonezkoentzat izan den eremu batean parte hartzeagatik geure bizitzetan influentzia izan duten emakumeak aldarrikatzea”.

Zuk 2019ko udaberrian parte hartu zenuen, lehen aldiz.

Bai, bigarren egutegian. Garai hartan uste nuen alderdi politikoak feminismoan militatzeko espazio seguruak zirela. Eta Clara Campoamor irudikatu nuen. Espainiako Diputatuen Kongresurako aurkeztu zen Front Republicà koalizioko bigarrena nintzen. Pentsatzen nuen sufragio femeninoaren erronka ase zuen emakumea izanik, miresgarria zela eta aldarrikapena merezi zuela. Puntes Rebels egitasmoan parte hartzea, hain zuzen ere, erakunde politikarekin desengainua bizitu nuen une hartan, salbatzailea izan zitzaidan. Ordura arte, ez nuen ezagutzen egitura bera ere feminista zenik. Puntes Rebels sare feminista bat da, emakumeak buruzagi dira, baina gizonezkoek ere laguntzen dute. Bertan lokarri bereziak sortzen ditugu, eta sentimenduak, zaintzak eta kontziliazioak tokia dute.

Egutegian irudikapen bat egiten duzuela erran duzu. Zertan datza?

Partaideetako bakoitzak ikerketa bibliografikoa egiten du erreferente baten gainean. Historiaren bidaia horrek laguntzen dio partaideari irudikatzen duen emakumearen azalean jarri, eta bere inguruan gogoeta bat egiten. Prozesu polita da. Modu honetan, egutegiaren argazkia egiten dugun unean partaideak berregiten du une estatiko hori baino harago. Hagitz hunkigarria da. Gaur egun 90 lagunek baino gehiagok lan egiten dugu boluntario moduan.

"Emakumeak ikusezin bilakatzea emakumeen kontrako indarkeria bat ere bada, estrukturala, eta oharkabean gertatzen denez, indarkeria gisa antzematea zaila da"

Podcast bat ere sortu zenuten iaz.

Bai, egutegia aurkezteko ekimen desberdin bat pentsatzen ari ginela, aukera suertatu zen zuzenean grabatutako podcast bat egiteko, Ràdio Sabadell hiriko irratiaren eskutik. Esperientzia arrakastatsua izan zen eta hilabetean saio bat grabatzen hasi ginen, hilabete horretako egutegiaren errepasoa eginez. 2022an hilean hileko emakumearen biografia luzatu dugu podcastaren horretan.

Eta 2023an ere jarraituko du?

Bai, baina aldaketaren bat izango du. Izan ere, konturatu ginen interes gehien tertuliak sortzen zuela. Beraz, hemendik aurrera, podcasta hasiko da nortasun propioa izaten eta, egutegiaren hilabeteez eta irudikatutako emakumeez harago, gizarte gaiak eta gaurkotasuna jorratuko ditugu sakonean, hileko emakumearekin harreman zuzena izan edo ez.

Egutegia salgai dago 80 toki desberdinetan Espainiako Estatuan. Nolakoa izan da hazkunde hori?

Oraindik ez dugu sinesten! Bigarren edizioan erabaki genuen egutegia Espainiako hizkuntza minorizatu guztietan publikatzea, gaztelerarekin batera. Horrek ahalbidetu zuen salmenta puntuak toki gehiagotara zabaltzea. Era berean, edizio bakoitzeko partaideek ikaragarrizko lana egiten dute euren lurraldeetan salmenta guneak aurkitzeko.

Aurten, lehen aldiz, Pikara Magazinerekin kolaboratu duzue. Nola suertatu zen?

Gure egutegia solidarioa da: onura guztiak zuzenean doaz

proiektu feminista batera. Urtero, deialdi bat egiten dugu taldekideek proposamenak egiteko eta bozketa egiten da, irabazlea aukeratzeko. Aurreneko aldiz jarri zen hautagaien artean Pikara Magazine eta irabazi egin zuen. Guk, dena den, ezagutzen genuen aurrez, gure Euskal Herriko salmenta puntua ere bazelako.

2023ko edizioan bistaratu nahi izan duzue isilarazita dauden emakumeen memoria. Zergatik?

Emakumeak ikusezin bilakatzea emakumeen kontrako indarkeria bat ere bada, estrukturala, eta oharkabean gertatzen denez, indarkeria gisa antzematea zaila da oraindik. Hor jarri nahi izan dugu fokua: ez ikustarazteak eta emakumeak ez izendatzeak erran nahi du ez direla existitzen, eta beraz, emakumeen izenak eta historia aldarrikatuz borrokatzen dugu indarkeria horren kontra.

Abenduaren bukaeran Euskal Herrian izanen zarete egutegia aurkezten. Zer daukazue pentsatuta?

Abenduaren 29an, arratsaldean, Pikara Magazinerekin batera aurkeztuko dugu egutegia, Bilbon. Ekitaldi horren bitartez gure proiektua azaldu ahal izango dugu. Ilusio handia egiten digu Euskal Herrian txoko bat izateak. 2020az geroztik egutegia katalanez, gazteleraz, galegoz eta euskaraz argitaratzen dugu. Hizkuntza guttituak aldarrikatzeko apustua eginez. Eta aurten keinu bat egin nahi izan diogu euskarari, egutegi guztietan hilabeteen izenak euskaraz ere jarriz. 

Profesionala auzoaren zerbitzura

“Feminismoa unibertsitate garaian ezagutu nuen; gero, feminismoan eta generoan formazio ugari egin nituen jardunaldien eta kongresuen bitartez. Ondorioz, nire aldarrikapenak leunak ziren, partidistak. Feminismo erabat zuzena praktikatzen nuen, zaratarik gabea, bigarren olatuko feminismotik edaten zuena eta  borroka nagusia emakumeen burujabetza lan-merkatuan zuten presentziarekin neurtzen zuena. Gerora, amatasunak balore guztiak aldatu zizkidan. Urte gehiegitan amatasuna emakumeentzat atzerakada zela aldarrikatzen zuten diskurtsoak aditu ondotik, konturatu nintzen haur bat artatzea, eta bere ongizatean eta heziketan babesa ematea sekula bizi izan nuen gauzarik iraultzaile eta feministena zela. Sistema da atzerakada antinaturala bizi duena, lan hori erdigunean ez jartzeagatik.”

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


2025-07-23 | June Fernández
Meloi saltzailea
Duintasuna

Langabezian geratu nintzen 24 urterekin, eta ezagun batek lan xelebrea eskaini zidan: ezkondu aurreko despedidak antolatzea. Logroñoko bere enpresa hedatu nahi zuen beste hiriburuetara, tartean Bilbora. Ezkongaien lagunen deiak jasotzen nituen, eta askotariko jarduerak... [+]


Gorputz hotsak
“Angustia handia sortzen dit ezer ez ikustera iritsi ahal izateak”

Euskal dantzak, pilates, bilobekin egon, gurutzegramak egin eta beste zaletasun asko ditu Grego Idiakez Kortak (Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa, 1950). 62 urterekin iktus bat izan zuen, eta ordutik, ezin ditu nahi beste gauza egin. Iktusaren ondorioz, begi baten ikusmena galdu du, eta... [+]


Musikaren analisi feministak
Orbain bizien oinordeko, lerroarteak zabaltzeko

Bizi-biziak dira oraindik musikan dabiltzan emakume eta genero disidenteen azalean bizi izandako indarkeriaren orbainak. Ugaritu dira, halaber, orbain horiei buruzko ahotsak komunikabideetan, ikerketetan zein hainbat ekimenetan. “Asko dago egiteko oraindik”, diote... [+]


Laura Macaya
“Indarkerian esku hartzeko marko hegemonikoek ez diete onik egiten emakumeak suspertzeko prozesuei”

Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]


Iñaki Mujika ('Handbike' txirrindularia)
“Uste dena baino askoz hobeto bizi zaitezke gurpildun aulkian”

Motorrez gainezka dago Iñaki Mujikak Altsasun duen tailerra. Ilaran daude denak, baina bada barreneko gelaxka batean aparte gordetako bat. Mujikak beretzat egokitu nahi duen motorra da. 2021ean igo zen azkenekoz motor gainera; istripu larria izan zuen moto-kros zirkuitu... [+]


Emakume sexualizatuak oholtzan eta Arrigorriagako polemika: askatasunaren eta eredu patriarkalaren artean

Norbere gorputzaren gaineko erabakiez, estetika heteropatriarkalaren morrontzaz, kontraesanez eta musikaren industriaz solastatzeko baliatu dugu Arrigorriagako polemika: herri horretako jai batzordeak Vulkano orkestra festa-egitarautik kentzea erabaki du, ikuskizuneko... [+]


ZERO CHOU
“Pertsona homosexualak eta tradizioa adiskidetzea nahi dut”

30 urte baino gehiago daramatza Zero Chou zinemagile taiwandarrak istorioak kameraren atzetik kontatzen, bai zinemarako, bai telebistarako. Aurten, Zinegoak jaialdiaren 22. edizioko ohorezko saria jaso du.


Kriminalizazioaren gainetik Lurrezko herria

Euskal Herrian zein munduan, gero eta ugariagoak dira lurraren defentsan sortzen diren mugimenduak, bizitzari eusteko ezinbestekoa den lurraren balioa aldarrikatzen dutenak. Borroka hauek ez dira soilik erresistentzia; itxaropenaren eta konplizitatearen oinarri ere bihurtu dira... [+]


Gorputz hotsak
“Drag-ari esker deskubritu nuen pertsona trans bat nintzela”

“Bohemioa”, “poeta”, “mozkorra” eta “amodioaz maiteminduta” dagoen drag bat da Travis Tea (2024, Travistonia planetakoa). Autopertzepzio bat dela dio, eta kanpotik “talenturik gabeko eta antigoaleko poetatzat” dutela... [+]


2025-07-09 | June Fernández
Meloi saltzailea
Jimenez Escudero

1925. urtea izango balitz, akaso emakume erraketistak izango lirateke Zeruko Argiako aktualitate orrialdeetako protagonistak. Agian haien kirolari merituak goraipatzeko, agian feminitate arauak desobeditzeagatik seinalatzeko. Nire buruari agindu diot haien izenak memorizatzeko... [+]


Hizkuntza inklusiboak “ikuspegi berdinzaleagoa” garatzen laguntzen du, ikerketa baten arabera

Emakundek babestutako Hizkuntza aldaketa sozialerako tresna: hizkuntza inklusiboaren erabileraren ondorio batzuen azterketa teorikoa eta enpirikoa ikerketak ondorioztatu du hizkuntza inklusiboa erabiltzea garrantzitsua dela genero ezberdintasunak ez areagotzeko.


2025-07-07 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Jaiak ere, gizonenak?

Uda giroan barneratuta, heldu dira herriko festak, baita sexu erasoen salaketen gorakada ere. Gozamenerako guneak sortzeko hilabeteetako lana egiten dute jai eta txosna batzordeetako kideek, eta goraipatzekoa da espazio horiek bermatzeko herritar boluntarioek egiten duten... [+]


Eguneraketa berriak daude