‘Inklinazioa’ berriro biluztuko dute

  • 1616an Artemisia Gentileschik biluzik margotu zuen Inklinazioaren alegoria. 65 urte geroago koadroa Florentziako Buonarroti Etxeko sabaian zegoen, eta Michelangeloren biloba Leonardo Buonarrotik Inklinazioa estaltzea erabaki zuen, lizuna omen zelako; oihal batzuk margotu zizkioten.

(argazkia: Andrew Medichini)
(argazkia: Andrew Medichini)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Egun, teknologiek oihalak kendu eta originala berreskuratzeko aukera ematen dute, eta horrek eragiten duen dilemari irtenbide bikoitza ematea erabaki dute errestauratzaileek: jauregiko sabaian bertsio estalia jarri dute berriro, "itxura horrekin lortu duen balio historikoari eusteko"; baina digitalki oihalak kenduko dizkiote eta bertsio biluztu birtual bat ere egingo dute, Inklinazioa Gentileschik margotu bezala ere ikusgai egon dadin.


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.