1616an Artemisia Gentileschik biluzik margotu zuen Inklinazioaren alegoria. 65 urte geroago koadroa Florentziako Buonarroti Etxeko sabaian zegoen, eta Michelangeloren biloba Leonardo Buonarrotik Inklinazioa estaltzea erabaki zuen, lizuna omen zelako; oihal batzuk margotu zizkioten.
Egun, teknologiek oihalak kendu eta originala berreskuratzeko aukera ematen dute, eta horrek eragiten duen dilemari irtenbide bikoitza ematea erabaki dute errestauratzaileek: jauregiko sabaian bertsio estalia jarri dute berriro, "itxura horrekin lortu duen balio historikoari eusteko"; baina digitalki oihalak kenduko dizkiote eta bertsio biluztu birtual bat ere egingo dute, Inklinazioa Gentileschik margotu bezala ere ikusgai egon dadin.