Hilabeteak daramatzagu ARGIA.eus berritzeko lanean, eta azken ukituak ematen ari gara, ahalik eta txukunen aurkezteko.
ARGIAren webguneak 25 urte dauzka –hemen gaiari buruzko erreportajea–, eta ikusten ez bada ere, barrualdeko administrazio gunea adabakiak bata bestearen gainean jarriz eraikita dago. Hasieran, digitalizatuta zeuden elkarrizketak, gero astekariko erreportajeak, ondoren albisteak, hemeroteka, multimedia kanala, blogak, etiketak, online azoka… Atal bakoitza egin zen unearen erradiografiak dira ARGIAren webgunearen tripak –gaur gaurkoz 120.000 artikulu ditugu indexatuta, eta etorkizun hurbileko proiektua da 1919 urtera arteko guztia berdin eskaintzea–, eta lanerako moldatzen baginen ere, honetan ere, garai berrietara egokitzeko beharra ikusten genuen.
Kalean mugikorrarekin albiste bat eguneratu edo argazki bat atera eta bertatik albiste bat sortzeko gai izatea. Hori izan zen berrikuntza honen abiapuntua duela urtebete inguru; beraz, erabiltzaileentzat ikusezina izango den arren, lanerako darabilgun tresnaren administrazio gunean aldaketa oso garrantzitsua da. Zenbat eta tresna modernoagoak, lanaren emaitza hobea izango delakoan gaude.
Hala ere, 25. urteurrena baliatu nahi izan dugu webgunearen alde publikoa ere eraberritzeko. Nagusiki, informazioa hobeto antolatu, hierarkizatu eta aurkeztea izango da helburua. Argia.eus-eko bi zutabe bertikal nagusien eskema alde batera utzi eta, hemendik aurrera, mundu mailan nagusitu den joerarekin bat egingo dugu: bloke horizontalagoen bidez sailkatuko dugu informazioa. Besteren artean, gailu mugikorretarako askoz egokiagoa da.
Multimediak ere bultzada jasoko du, eta podcastez gain, ikus-entzunezkoen produkzioak ere leku nabarmena izango du, esparru horretan informazioa eskaintzen eta eragiten jarraitzeko asmoa baitugu.
Diseinua ere finduko dugu, horrenbeste artikuluren artean nabigazioa atseginagoa izan dadin. Eta ikusita mugikorren bidez sartzen direla milaka lagun egunero ARGIAra, gure webgunearen mugikorren bertsioa ere berrituko dugu. Aurkezpena urtarrilaren 10ean izango da, eta behin hau amaituta, baditugu datorren urtean egin nahi ditugun proiektu indartsu gehiago.
Azken hilabeteetan Argia.eus-era interneteko erabiltzaileek egiten duten bisita kopurua bikoiztu egin da, eta uste dugu azala berritzeak lagunduko duela gure webgunera etortzen direnei ongietorri elegante bat ematen.
WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.
Europako Batzordeak, Batasunaren barne-segurtasuna indartzeko promesarekin, aspaldi lantzen ari den bide-orri bat aurkeztu du segurtasun-indarrek herritarron datuetarako sarbide eraginkor eta zilegia izan dezaten. Krimen antolatua, terrorismoa, haurren abusua eta antzeko... [+]
Hainbat irregulartasun egitea egotzi dio Eusko Jaurlaritzaren Lan Ikuskaritzak: batetik, istripuei buruzko dokumentuak ezin direla bateratu, eta bestetik, istripuaren izaera lanekoa den ala ez erabakitzea ez dagokiola Amazoni.
Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.
Animalia askok biziraupen estrategia gisa darabil taldearekin bat etortzea. Izaera hori mespretxatu da sarri, kolektibo asko artaldeekin parekatuz, gidatua izan behar duen izaera propiorik gabeko masa bailitzan. Baina kolektibitateak, mehatxua susmatzen duenean, badaki bere... [+]
ARGIAren efemerideen kanalean topatu dut berri zaharra: 1918ko apirilaren 23an, Irlandako langileek greba orokorra egin zuten I. Mundu Gerrarako derrigorrezko erreklutamenduaren aurka. Langileen eta independentziazaleen erantzunari esker, Britainia Handiak atzera egin behar izan... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]
PuntuEus-ek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. Webtest.eus izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.
Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.
Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]
Hainbat enpresak aniztasun eta inklusio politikak aldatu dituzte Donald Trumpen gobernu berriari ongietorria egiteko.
Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]
Adimen artifiziala gizakion eremu asko ordezkatzen ari dela badakigu: erosotasuna, abiadura, efizientzia... Mundu kapitalista honen abiadura beharretan, gizakion ahalegina oztopo dela sinetsarazi digute. Gure, klase xumeen, egiteko eta sortzeko aukerak murrizteko erasoak leku... [+]