Urtero bezala, mugimendu feministak mobilizazioak iragarri ditu Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunerako. Autodefentsaren aldarrian eta gizonen interpelazioan jarri dute fokua aurten. Itaia emakumeen antolakunde sozialistak bere deialdi propioak egin ditu.
Astelehenean, Euskal Herriko Mugimendu Feministak agerraldia egin zuen Bilbon, azaroaren 25era begirako deialdiak iragarriz. Beldurra eta kontrolaren aurrean, justizia feminista! Antolatuta gaude! leloa aukeratu dute aurtengo Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunerako, eta lelo horren pean indarkeria matxistaren "hamaika formak" salatuko dituzte. Emakumeen aurkako indarkeriak har ditzakeen forma askotarikoen adibide gisa aipatu dituzte "indarkeria instituzionala, lan esparruan jasaten duguna, etxean jasaten duguna" edota "heteroarautik ateratzearren jasaten duguna".
Pasa den udako gertakariak jarri dituzte adibide gisa, ziztaden aferarekin ikusi baitugu nola azaleratu den indarkeria forma berri bat. Mugimendu feministak salatu du indarkeria forma berri hori aplikatzeko mekanismo ezberdinak jarri direla martxan: "kontrol sozial etengabea, beldurrean oinarritutako mezu eta neurriak, poliziaren presentzia neurrigabea... eta dena, berriz ere fokua emakumeongan jartzeko. Esan dezakegu sistema heteropatriarkal kapitalista are modu gordinagoan azaleratu zaigula".
Indarkeria horren guztiaren aurrean hartu beharreko bidea zein den argi dutela adierazi dute, azken urteetan hartutako berbera dela azpimarratuz: antolakuntza eta borroka. Beren arabera, hori zertan oinarritzen den adierazi dute: "Gure arteko sareak eraiki, elkar zaindu, borroka komunak martxan jarri, ardurak hartu, gizonak interpelatu eta sistema errotik aldatzeko bideak eraiki". Eta bide horretan tresna eraginkorrena delakoan, autodefentsa feministaren aldarria egin dute.
Exijentziak helarazteko ere baliatu dute hitzartzea, eta gizonak interpelatu dituzte, indarkeria matxistari dagokionez duten erantzukizunaren ardura har dezaten eskatuz. "Utzi erasotzaile izateari eta konplize izateari. Hartu egoerak eskatzen duen ardura eta erantzukizuna. Azaleko diskurtsoek ez dute balio praktikan ezer ez bada aldatzen".
Horiek esanda, Euskal Herriko hiriburuetako manifestazioak iragarri dituzte, herrietan ere mobilizazioak antolatzera edota horietan parte hartzera dei eginez.
Hegi Euskal Herrian azaroaren 25ean egingo dira manifestazioak. Donostian, 19:00etan abiatuko da Bulebarretik; Gasteizen, 19:00etan San Anton plazatik; Iruñean Gaztelu plaza izango dute abiapuntu, 20:00etan; eta Bilbon Jesusen Bihotzetik aterako dira, 19:00etan.
Biharamunean egingo dute manifestazioa Baionan, azaroaren 26an. 19:00etan abiatuko da mobilizazioa Herriko Etxeko plazatik.
Mugimendu feministaren ildo berean mintzatu da Euskal Herriko Bilgune Feminista ere, azaroaren 25era begira argitaratu duten Nazkatuta gaude. Autodefentsa feminista! idazkian. "Nazkatuta" daudela adieraziz hasitako irakurketak, mugimendu feministarenak bezalaxe, aipatzen ditu indarkeria matxistaren forma askotarikoak eta udan ziztaden aferaren harira jazotakoak. "Zorionez, feministok hamaika forma horien aurrean beste hamabi modu bilatu ditugu horiei aurre egiteko. Horregatik, horri guztiari aurre egiteko autodefentsa feminista da dugun tresna", aldarrikatu dute.
Horrez gainera, gizonak interpelatu ditu Bilgune Feministak ere, "erantzukizuna eta ardura" haiengan jartzeko nahia esplizitatuz. "Olatu feministak iritsi zirenean, gizon batzuek ondo ikasi zituzten diskurtso eta azaleko jarrerak. Lotsarik gabe erabili dituzte ikasitakoak. (...) Ikusi dugu nola sistema kapitalista heteropatriarkalak feminismoaren termino eta iruditegietatik etekina atera duen bezala, gizonek ere berdintsu egin dutela. Itxurak ez baitu errokoa aldatzen", arbuiatu dute.
Emakundek ere gizonengan jarri du begirada azaroaren 25eko kanpaina osatzerakoan. "Zer ez duzu ulertu nahi? Solik bai da baietz" da leloa, eta gizonen zuzentzeko helburuz sortua izan da.
Mugimendu feministak egindako mobilizazio deialdiak alde batera, Itaiak deialdi propioak egin ditu Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan.
Emakumeen antolakunde sozialistak ere indarkeria matxista hartzen ari den forma ezberdinak aipatu ditu, horiek egungo bizi eredura egokitzen doazela adieraziz. Eta autodefentsa aldarria ere egin dute, nahiz eta "autodefentsa sozialista" aldarrikatu duten "autodefentsa feminista" beharrean. Izan ere, ulertzen dute sistema kapitalista dela "indarkeria erreproduzitu eta areagotzen duena" eta hortaz "gizarte kapitalistan indarkeria matxistarekin amaitzea ezinezkoa dela", eta hargatik autodefentsak sozialista izan behar duela. A25 | Indarkeria matxistari aurre egiteko sozialismoa eraiki! bideoan jaso dute beren irakurketa.
Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.
San Roman auzoko jaietan bost neska adingaberi ukituak egiteagatik 18 urteko mutil bat atxilotu zuen Ertzaintzak Muxikan (Bizkaia). Udalak eta herriko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu dute asteartean 20:30erako.
Akusazioa onartu, eta eragindako kalteengatik, kalte ordainak ordaindu dizkio: zigorra jaitsi diote, eta, beraz, ez du kartzelara sartu beharko. Beste gizon batek aitortu du bost urtez bikotekideari sexu abusuak egin zizkiola: zigorra jaitsi diote hamahiru urtetik laura, eta... [+]
Erasoa Loinatz jaietako azken egunean gertatu zen. Goierriko Itaiak elkarretaratze bat antolatu zuen gertakaria salatzeko.
Hiru gizonetatik bi adin txikikoak dira eta epaitegian deklaratu dute. Hirugarrenaren bila ari dira.
Bizkaiko Lurralde Auzitegiak hamahiru urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri ostean, zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak. Lópezek helegitea aurkeztu zuen sententziaren aurka, haren errugabetasun presuntzioa eta defentsarako eskubidea urratu zirela... [+]
Sexu-erasoak, bikotekideen edo bikotekide ohien erasoak eta bestelako senideek egindakoak hartu dituzte kontuan zenbaketan. Bizkaian, %29 egin dute gora salatutako sexu-erasoek.
13 urteko mutil bat da Adolescence telesailaren protagonista, bere eskolako neska bat erailtzeagatik atxilotua. Lau kapitulutan zehar saiatuko gara ulertezina ulertzen, baina gidoilariek ez digute azalpen errazik emango, baizik eta bullying dinamika nahasiak, manosferaren eragin... [+]
Bilbon, Larraskitu auzoan, familiaren etxean gertatu da. Eztabaida bortitz baten ondoren emakumeak etxetik ihes egin du eta Udaltzaingoari deitu dio. Udaltzainek alabaren eta aitaren gorpuak aurkitu dituzte etxean. Emakumea ospitalera eraman dute zaurien ondorioz.
Salatu dute 69 urteko gizonak hogei urtean egin zituela erasoak. Donostian bi gizon atxilotu dituzte, adingabe bat bortxatzea leporatuta; beste bi gizon ere ikertzen ari dira, talde bortxaketako parte izan daitezkeelakoan. Salaketa jarri duen adingabea Gipuzkoako gizarte... [+]
2023ko abenduan notizietara salto egin zuen Gernika-Lumok: bertako saskibaloi entrenatzailearen kontrako salaketa bat zegoen sexu eraso jarraituak egitearren. Sare Feministaren izenean, zurrunbilo mediatikoan murgildu zen Apraiz.
Gipuzkoako auzitegi baten arabera 2016 eta 2018 urteen artean bost aldiz bortxatu eta beste hainbat sexu eraso zein tratu txar egin zizkion, neskak 12-14 urte zituenean. Gizonari hamasei urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra eta kalte ordainetan 50.107 euro ordaindu beharra... [+]
Hemezortzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio epaitegiak, baina ez du zigorra bete beharko. Azken hamarkadan, dozenatik gora emakumek salatu dute aktore frantziarraren sexu erasoen biktima izan direla. 2021ean Les volets verts filmaren grabaketan eraso ziela salatu zuten bi... [+]
Donibane Garazi inguruko herri ttipi batean sortua da Bea, eta 1970eko hamarkadan ondoko eskola publiko batean ikusi zituen bortizkeria, sexu eraso eta bortxaketak salatu dizkigu. Irakasleak eragiten zizkiela tratu horiek ama eskolako eta lehen mailako haurrei, mutikoak bortizki... [+]
Epaiak dio 2001ean Sorzabalek egindako autoinkulpazioa "tratu txarren ondorioa" izan zela, eta beraz, "baliogabea" dela. 1995ean Irunen lehergailu bat jarri izanagatik atxilotu zuten 2001ean, eta bost egunez inkomunikatuta atxiki zuten, gogorki torturatuz.