Duela 9.000 urteko hirikumeak

  • Anatolia, duela 9.100 urte. Nekazaritzaren asmakuntzak ekarri zituen aldaketak baliatuta, biztanle askoko nukleo bat sortu zen penintsularen hegoaldean; bestela esanda, hiri bat jaio zen: Çatal Hüyük.

Hiria 1.150 urte inguru egon zen bizirik eta 13 hektarea zabal eta 25 metro sakon den aztarnategi aberatsa utzi zigun. Arkeologoek 25 urte baino gehiago eman dituzte aztarnategia ikertzen, eta, 2019an, Clark Spencer Larsen bioantropologo estatubatuarrak mende laurdenean bildutako datuak erabili  zituen populazioaren ezaugarriak aztertzeko; emaitzak Proceedings of the National Academy of Sciences aldizkarian daude argitaratuta.

725 gizakiren nahiz animalia eta landareen arrastoei erreparatuta, lehen hirikume haien dieta jakin ahal izan dute: zerealak kontsumitzen zituzten nagusiki, eta ardietatik lortzen zituzten proteina gutxi batzuk ere bai. Nekazaritzak elikagaiak pilatu eta gordetzeko aukera ekarri zuen, baina baita eskasia garaiak ere. Gainera, etengabe hazten ari zen biztanle kopuruari jaten emateko ahalegin geroz eta handiagoa egin behar zuten; hirian lan gehiago egin behar zen. Eta elikadura aldaketak beste arazo bat ere ekarri zuen: txantxarrak. Ordurarteko gizaki nomadek ez zuten kariesik izaten,  baina zerealetan aberatsa den dietak gaixotasun horren arriskua areagotzen du: Çatal Hüyükeko biztanleen %10-13 inguruk hortz-haginak zulatuta zeuzkan.

Gaur egungo hirietan bezala, orain dela 9.000 urteko hirietan ere estresa, indarkeria, pilaketa eta gaixotasunak jasan behar izaten zituzten

Oro har, jendea pilatzeak eta higiene faltak infekzioak ugaritzea eragin zuen. Populazio hazkundeari tokia egiteko etxeak elkarrengandik geroz eta gertuago eraikitzen zituzten, ukuiluak eta putzu beltzak tartean zirela. Eraikinak buztinez estaltzen zituzten eta estaldura horietan animalia nahiz giza gorotzen arrastoak aurkitu dituzte.

Aztarnategiko 93 garezur aztertuta,  25etan haustura orbainduak topatu zituzten, eta erdiek objektu sendoek eragindako haustura bat baino gehiago zuten. Hiriko bizimoduak indarkeria hauspotzen zuen, nonbait. Gainera, genero indarkeriaz hitz egitea ez dirudi guztiz zentzugabea, eraso egindako garezur gehienak emakumeenak baitira.

Azken finean, gaur egungo hirietan bezala, orain dela 9.000 urteko hirietan ere estresa, indarkeria, pilaketa eta gaixotasunak jasan behar izaten zituzten edo, Larsenek dioen bezala, “jende asko eremu txiki batean eta luzaroan pilatzen duzunean gertatzen dena probatzen hasi ziren”.


ASTEKARIA
2022ko azaroaren 13a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hirigintza
2024-02-29 | Estitxu Eizagirre
Nola elikatu hiriak?
Hiriko parkeetan zergatik ez fruta arbolak eta barazkiak landu zuzenean biztanleentzat?

Hiriak nola elikatu? Horra Egonarria saioan Eli Pagolak Audrey Hoc laborariari luzatu dion galdera. Hoc-ek, bere lagun Aimar Rodriguezekin batera, fruitu arbolak ekoizten ditu, Etxalarren baso jangarria dauka eta Biriatuko udalarekin elikadura burujabetzaren estrategia martxan... [+]


Frankismoak errepresialatutako emakumeen izenez jantziko dira Txantreako karrikak

Hiru urteko lanaren emaitza jaso du Iruñeko Udalak sinatutako dekretuak. Auzotik sortutako ekimenari esker, zazpi kale eta hiru plaza izendatuko dituzte.


Chinatown: zokoratuak eta zukutuak

Txina, 1417 urte inguruan. Zheng He almiranteak, Ming dinastiako enperadoreen soldatapeko esploratzaileak esan zuen posible zela “mundu osoa ibiltzea Txinatik irten gabe”. Ordurako Indiako Ozeanoan, Itsaso Gorrian eta Asiako hego-ekialdean zabaltzen hasia zen kolonia... [+]


2024-01-04 | ARGIA
6.486 donostiarrek ezezko botoa eman diote Basque Culinary Center Gros eta Uliako parkeetan ezartzeari

Uliako auzo elkarteak eta SOS Manteo plataformak herri galdeketa egin dute asteburuan. 6.948 lagunek hartu dute parte, eta 6.486 parkeak babestearen alde agertu dira.


2023-12-13 | Axier Lopez
Gipuzkoa konkistatu zuen Gaztelako erregearen omenezko kaleari izena aldatu dio Arrasateko Udalak herritarren eskariz

Gipuzkoa Nafarroako Erresumatik aterarazi eta Gaztelarentzat konkistatu zuen Alfonso VIII. erregearen omenezko kaleari izena aldatuko diote. Horren partez, “17 emakume" deituko da kale hori, frankismoaren lege matxisten aurka borroka egin zuten herriko emakume batzuen... [+]


Eguneraketa berriak daude