Multibertso digitala

Ez, ez naiz erratu, multibertsoa nahita idatzi dut. Aurreko astean, lagun batek komentatu zizkidan ezgaituak direnentzat metabertsoaren aukera paregabeak. Nik, ordea, Mark Zuckerbergen metabertsoan pentsatzen dudanean giza harreman digitalak berriro menderatzeko estrategia bat baino ez dut ikusten, merkatu berri bat sortuz. Aldaketa bultzatzeko, boterea bere eskutan izateko, behar den dirua jartzeko prest dago Zuckerberg jauna.

Lagun honek diostana interesgarria da, noski, onurak ez dira gutxi mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat, batez ere besteekin berdintasunean harremanak izateko orduan.

Digitala oso gauza gaztea da. Digitala den “lokatz” honekin sortu dezakeguna oso anitza da. Mutazioak jasotzen ditu denbora osoan, gizaki ezberdinen kosmobisio ezberdinak xurgatzen dabil digitala: kosmobisio politikoak, harremanetarikoak, kulturalak, ekonomikoak... baina bitartean, kaleko pertsonok zaila dugu aukera horien guztien artean erabakitzea, zein da gure papera eraldaketa digitalean? Digitala zer den ere azalduko digunik ez baitago, bakarrik dinamika bat erabiltzera bultzatzen gaituena, mundua aldatzen ari delako, lanak aldatzen ari direlako, genekiena jada baliagarria ez delako... Kanpoan geratzea aukera bat ez delako.

Baina, kanpoan geratze hori ere, sortzen den gauza bat da. Zein da nagusiek sortuko luketen mundu digitala? Zein da idazten eta irakurtzen ez dakiten pertsonek sortuko luketen mundu digitala? Zein da ekologistek sortuko luketen mundu digitala? Zein da itsuek sortuko luketena? Eta elbarri batek sortuko lukeen mundu digitala? Irakasleek sortuko luketena?

Metabertsoa txiki geratzen zait, multibertsoa interesgarriagoa egiten zait, aintzagoa, egokituagoa, gizatasun handiagokoa.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Keinuak

Asmatuz gero, ziur asko, eraginkorragoa da keinu bat, hitz bat baino. Zenbat bider esan eta ezeztatu dugu mila hitzek irudi batek baino gehiago balio dutela. Barkatu, alderantziz da. Ez da bakoitzak zenbat balio duen, da zertarako. Zerbait ulertzen burua bihurritu nahi... [+]


2024-05-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Intimitatea

Etxe batean badira zenbait gune, gutxitan erakusten zaizkionak etxetarra ez den norbaiti. Esan trastelekua, ganbara, galdara gela, armairu bat. Askotan lurrazpiko etxeko oinean edo irisgarritasun gutxiko etxearen goialdean kokaturik dira. Etxearen txoko hauek lotsa,... [+]


Eguneraketa berriak daude