Tanaru

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

'Zuloko indioa' izengoitia zeukan gizona zendu da uda honetan. 1990eko hamarkadaz geroztik Amazonian eratorrian ibiltzen zen, bata bestearen ondotik, bere sendiko kideak oro desagertzen ziren arau. 2018an, Funai erakunde brasildarreko teknikari batek gizon horrekiko topaketa furtiboaren argazkia hartu zuen. Ez zen sekula izan Tanaruren tribuarekiko harremanik, aterpeak eta bizitokiak lur pean zulatzen zituztelako. Horregatik izengoitia.

Iragan agorrilaren 23an hilik atzeman zuten Boliviako mugetan. Hogeita hamar urteotan 8.000 hektareako eremuan zehar galtzen zen, oinez, inguruan bere lurraldea jaten, ausikitzen, suntsitzen zebilzkiola urre bilatzaile eta basoak erauzteko enpresa ilegalak. Ba omen dira, Brasilen, giza zuriarekiko kontakturik ez duten jendalde autoktonoekiko 114 leku. 800.000 indigena baizik ez dira gelditzen herrialde erraldoi horren bihotzean.

Bakartasunik handienean joan da beraz Tanaru, bere jendaldeko azken iraulea. Ezin uka genozidio bat izan zela, nahitara egin zena, gure mahaietako haragia eta gure autoetako bioenergiak ekoizteko lur gosez zetozen abere hazleen eskutik.
Gogoan atxiki dezagula...

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude