Gaur aurkeztuko dizuedan liburua bell hooks-ek idatzi zituen hamarnaka liburuetatik bat da, Feminismoa denon kontua da. Politika pasio. Pentsatuko duzue akats ortografiko bat egin berri dudala goiko lerrootan eta, gainera, ez dela bereziki feminista autorearen izena letra txikiz idaztea. Hautu bi egin zituen berak: bere amonaren izena hartzea, batetik, eta berarengandik bereizteko eta esaten zuenari –eta ez bere buruari– garrantzia emateko minuskulak erabiltzea, bestetik. Apaltasun lezio bat.
Aurkibidea irakurrita nahikoa da ukitzen dituen gaiak ugari direla jakiteko. Askotarikoak eta interesgarriak dira: “Ba, betikoak!”, esango duzue batzuek, “aspertu gara teoria feministaz.”. Bada, bai, betiko gaiak badaude –kontzientzia, ahizpatasuna, heziketa, gorputza eta ugalketa eskubideak, edertasuna...–. Baina badaude hain ohikoak ez diren gaiak ere –indarkeria deuseztatzea, maskulinitate feminista, lesbianismoa eta feminismoa, espiritualtasun feminista eta abar–. Klaseak eta arrazak gurutzatutako autoreak ez dio horri ere muzin egiten. Gurean erreferente ezagunena Angela Davis bada ere, hooksek egindako ekarpena kontuan hartzekoa da, bizia, interpelatzailea eta kritikoa delako.
Feminismoa denon kontua den heinean denondako liburua egin nahi izan zuen hooksek. Hasi nahi duenarentzat baditu bertuteak: feminismoaren historia baliatzen du gaiak kokatu eta gertatu zena testuinguruan jarriz. Bere bizi-esperientzian oinarritzen du ibilbidea, kontatzen duen une historikoa bizi izan zuelako. Estiloari dagokionez, zuzena eta argia da, endredorik gabekoa. Baina feminismoaz asko dakienak ere topatuko du planteamendu berririk eta ikasteko lerrorik. Deserosoa suerta daiteke ez baitu merchandisingaren feminismorik erakusten, hautu politiko sakon baten moduan planteatzen baitu, eta sendo ditugun zutabe batzuk arrakalatu baititzake.
Gustura irakurrita ere, geldotasuna eskatzen du. Zer hausnartu eta zer pentsatua ematen duelako. Bere erritmoa eta tempoa ematea komeni da irakurraldia gozatu ahal izateko.
Katakrakek argitaratu zuen 2018an: une aproposa izan zen, mugimendu feministaren eztanda garaia zen eta euskal literaturan hainbat lan feminista sortzen eta beste hainbat klasiko itzultzen hasiak ginen. 2021an zendu zen hooks, baina 30 liburu baino gehiago idatzi zituen. Badugu non murgildu.
Kontra
Ane Zubeldia Mangriñá
Susa, 2025
----------------------------------------------------------------------------------
Hatz-mamiekin jarraituta irakurtzeko azalerak bildu ditu Ane Zubeldia Magriñák bere lehen poema bilduman: ur gainak, zuhaitz... [+]
Beste zerbait
Danele Sarriugarte
Consonni, 2025
------------------------------------------------------------------------------------------
Zazpi urte pasatu dira bigarren eleberria argitaratu zuenetik eta hamaika lehenengo liburutik. Bitarte honetan, baina, letrei... [+]
Eresia. Hil-kanta aitari
Goiatz Labandibar
Elkar, 2025
------------------------------------------------------------------
Goiatz Labandibarrek azken urteotan Amez (2022), Bekatua (2023) eta Zoo (2024) idatzi ondoren, Eresia. Hil-kanta aitari (2025) argitaratu berri du... [+]
Anatomia bertikalak
Lierni Azkargorta
Balea Zuria, 2025
------------------------------------------------------------------
Lierni Azkargortak Anatomia Bertikalak liburuaren aurkezpen saioan esan eta Berria egunkariak jaso moduan irakurri ditut poema gehienak: ozen, ahoz... [+]
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]
Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022
-----------------------------------------------------
Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]
Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025
------------------------------------------------------------------------
Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]
Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025
SIMULAKRO BAT
Leire Ugadi
Elkar, 2025
---------------------------------------------------------------------
Hitzak hautsi egin dezake, kolpatu, arrakalatu eta apurtu. Simulakro bat (Elkar, 2025) izendatu du Leire Ugadik (Urduña, 1996) simulakro hutsetik harago... [+]
Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena
Elkar, 2024
------------------------------------------------------------------
Helduentzat bigarren liburua du Karmele Mitxelenak. Lehenengoa ipuin liburua izan zen, eta honetan ere nabari zaio ipuingile eskua; izan ere,... [+]
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Igela, 2025
George Orwell Abereen etxaldea (Animal farm, 1945) eta 1984 (1949) eleberriengatik ezagutzen dugu, euskarara itzuliak biak. Baina horien aurretik Down... [+]
Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022
-----------------------------------------------------------------
This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.
Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]
Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala- Sa
Testu zaharrak, 2022
Zitkala-Sa hegoaldeko Dakoten erreserban (AEB) jaio zen 1876an. Eskolan asimilazioan oinarritutako hezkuntza jaso zuen, eta horren... [+]
TARTARO
Testuak: Xantal Barnetxe
Ilustrazioak: Leire Perret
Ikas, 2025
--------------------------------------------------------------------
Tartaro infernuaren antzeko tokia dugu antzinako Grezian, baita pertsonaia mitologikoa ere, Virgiliok aipatua aspaldian eta... [+]