Zein da hiriko eraikinik ederrena? Hiri bat bisitatzeko gidaliburuetan edertasunaren ranking-a egitea etengabe burutzen den ariketa da, eta norbaitek erabakitzen du, edertasunaren kontzeptu homogeneizatu eta adostu bat existitzen denaren egiaren gainean. Badira noizbehinka egunkaritako berriak, non kaleko inkesta batean oinarriturik, hiriko txokorik ederrena zein den seinalatzen den, askoren edertasun ideiarekin bat etortzeagatik, kanon estetiko bat sortuz. Arkitekturaren edertasunaren erabilera honetan eraikuntza kultural bat gertatzen da, pertsonekin egiten den bezalaxe, edertzat zer jo behar den adosteko bidea.

Baina pertsonen edertasunarekin gertatzen ez den bezala, arkitekturaren edertasuna edadearekin erlazionatzen da; gaurko eraikin estilotik urruntzen den eraikitzeko eta konposatzeko modua hobesten dugu. Eraikinen gain egiten dugun epaiketa estetikoan, ondarearen irudi estetikoa erreferente bihurtzen dugu.

Interesgarria suertatzen da gure ondare estetikatik asko aldentzen den testuinguru eraiki batean edertasunaz galdetzea. Gure erreferente estetikoarekin alderaketak egiteko aukerak desagertzen direnean, demagun Osaka bezalako hiri kitsch batean, zailtasun handiak ditugu itsusi edo ederraren neurgailuan egoteko. Arraro edo berezi iritziak nagusitzen dira. Bestelako kanon estetikoetan murgiltzeak kultura estetikoa zabaltzen eta aberasten duela esango nuke.

Arkitekto gisa askotan galdetu didate eraikinen edertasunagatik, arkitektura garaikidearen itsusitasunaren jakin-minez seguruena. Edertasunean hainbat adar-korapilo daudela erantzun ohi dut; eraikinaren soluzioan egin diren keinuak eta hautuen abileziek distira piztu dezakete, eraikina burutzerakoan mimoa azaleratzen duten xehetasunak, edo inguruneko elementuak kontuan hartu izanak sentsibilitate bat transmititzen du. Makro eta mikroko seinale hauen emaitzak erakartze sentsazioa esna dezake, eta horren inguruan dantzan dabilenari, edertasuna esango nioke.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2022ko uztailaren 31
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude