Ez erran inori | Maddi Ane Txoperena Iribarren | Elkar, 2022

Liburuko lehen bost orrialdeak irakurri ditut, 0 kapitulua osatzen duten orrialdeak. Lehenengo partea eta Bigarren partea ataletatik kanpo geratu diren lehen bost orrialdeak. Liburua itxi dut. Ez erran inori, irakurri dut berriz azaleko izenburua. Eta sekretu bat kontatu izan balidate bezala sentitu dut pisua gorputzean. Ixo, ez erran inori. Horixe da Mikel lehengusuak Lideri sexu abusuak egin ostean esaten dion esaldia. Horixe da abusatzaileak, biktimak eta irakurleak egiten duten paktua: isiltasuna.

Triangelu hori ahots narratiboen dantzak indartzen du gainera. 0 kapitulua hirugarren pertsona orojakileak kontatzen du eta liburu osoan zehar agertuko da behin eta berriz. Panoramika osoa eskaintzen digu ahots horrek eta pertsonaiek sentitzen, amesten, egiten, erraten (ez) dutena kontatzen digu: “Lideri begiak pizten zaizkio kuku-gordeka jostatzen den bakoitzean”.

Liburuaren hasieran beste ahots batekin tartekatzen da aurrekoa. Lehenengo pertsona singularrarekin. Kasu horretan Lideren kontakizuna da pisuzkoa. Ahots honek gertutasuna ematen dio errelatoari eta protagonistaren antsietatea, ezinegona, itolarria modu bizian transmititzen du. 36. orrialdean honela dio: “Lehendabiziko benetako krakatekoa geroago izan zen. Hamabortz bat urte nituenean menturaz”.

Hirugarren kapitulutik aurrera agertzen da hirugarren ahots narratiboa, ordura arte agertu ez dena. Protagonistak bizi duen krakateko handi baten ostean bigarren pertsona singularra sartzen da jokaldian. Eta zero kapituluan abusatzaileak, biktimak eta irakurleak egin duten paktua indartzen da horrela. Ahots honek distantzia eta hausnarketa ematen dio testuari. Izan ere, Lidek bere buruari hitz egiten diola dirudi: “Zure ttipittako Lide gorroto duzu, hain kurios izateagatik. Zergatik ez zenion ezetz erran?” (52. orrialdea). Hortaz gain, irakurlea interpelatzeko ere balio du. Eta esango nuke ahots honen erabilerak gordetzen duela kontakizunean azpimarratzen den isiltasunaren unibertsaltasuna ere.

Sexu abusuak eta haren inguruan sortzen den isiltasunak –eta, beraz, erasoen babesak– protagonistarengan uzten duen ondorioa salatzen du liburuak. Mina, zauria eta ezinegona dituen 134 orrialdeetan protagonistaren sentipenetan egingo dugu igeri. Asko poztu nau mugimendu feministak eta #MeToo mugimenduak azken urteetan sortutako diskurtsoa euskal literaturatik ere lantzen ari dela ikusteak. Eta bere horretan oso desberdina izanagatik Alaine Agirreren Kamisoi zuri zetazkoa ekarri dit gogora.

Maddi Ane Txoperenaren bigarren eleberria da hau. Originala, irakurterraza, aberatsa eta beharrezkoa.

 


ASTEKARIA
2022ko maiatzaren 29a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Estitxu Eizagirre
#2
Gorka Bereziartua
#3
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#4
Zigor Olabarria Oleaga
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Babesten gaituen itsasoa

Oihane Jakaren poema liburua ireki eta eskaintza bi aurkituko ditugu. Aitari bata, seme-alabei bestea. Aipagarria da, topatuko ditugun poemekin lotura zuzena baitute.

Liburuaren egiturak hiru atal ditu: Hamaika urte, Hamaika hilabete eta Hamaika egun. Hamaika zenbakia asko... [+]


Aitona hil egin da?

Karmele Mitxelenak Marrubizko uda ipuina argitaratu zuen Xaguxar bilduma honetan 2022an. Liburu hartan, neska-mutiko batzuen udako abenturak kontatzen ziren. Orain, aldiz, Aitona Floren liburua istorio askoz barnekoiagoa dugu, Danel mutiko protagonistaren ikuspuntutik... [+]


Mamu bat gure artean da

Eguzkiarekiko gertutasunak moldatu egin ei du Lurrak duen abiadura, eguzkia inguratzeko mugimenduan. Beste abiadura batzuk ere badira, ordea, eta balirudike lurraren abiada gero eta azkarragoa dela edo, bederen, aldaketak etengabean ditugula orpoz orpo jarraika. Egoera honetan,... [+]


Autorrealizazioa irakasgai

Irakaskuntzan "aniztasuna" aski ezaguna den kontzeptua da, eta irakasleok (ez zara harrituko Bestiak liburutegian ere irakasleak badaudela jakitean) aniztasuna bermatzeko, askotan, ikasle talde heterogeneoak egiten saiatzen gara. Baina badugu desberdinen arteko... [+]


Beldurra gogoko

Beldurrak airean
Aitor Arana
Ibaizabal, 2023

--------------------------------------------------

Zazpi ipuinek osatzen dute Aitor Aranak gazteentzako idatzi duen liburu hau. Ugaria eta ezaguna da Aranaren produkzioa; 125 liburutik gora idatzi ditu, horietako zenbait... [+]


Eguneraketa berriak daude