Askotan teknologia produktu bezala ulertzen dugu, baina teknologia errezeta ideiatik gertuago dago. Gure eskuetan azken belaunaldiko mugikor bat izanda, azken teknologia gure eskuetan dugula uste dugu. Ez da horrela. Teknologia ez da objektu bat, ezagutza da, gizakion munduan eragitera bideraturiko ezagutza.
Teknologia geureganatzeko, ezagutza geureganatzeko –edo gutxienez gauzak hobeto ulertzeko–, esperientzia da nire ustez biderik onena. Esperientzia horrek, gainera, zentzua izan behar du, ulermena eta ezagutza loratu daitezen. Noizbait jostailu elektroniko bat desmuntatu duzue? Barruan zituen bozgorailua, kableak, teklak, motorrak ikusi dituzue? Esperientzia hori izan baduzue, berriro jostailu elektroniko bat ikusi duzuenean, ziurrenik, desmuntatu barik zelan funtzionatzen duen errazago susmatu izan duzue. Programazio kodeekin antzeko zerbait gertatzen da, hizkuntzekin ere, gizakion arteko harremanekin berdin... Esperientziak laguntzen digu etorriko dena hobeto aurreikusten.
Software libreari lotuta lan asko egin da zentzu horretan. Beharbada, software librea produktu edo objektutik baino gertuago dagoelako errezetatik, esperientziatik. Tresna ideiatik gertuago. Topaketak, jaialdiak, trukeak... Software librea zabaltzen da pertsonen arteko ezagutza truketik. Eta praktika oso hezigarria da. Baina zelan sortu horrelako esperientzia bat zure komunitate gertuan (herri, ikastetxe, auzoan)? Egun erabiltzen ditugun gailuak horrelako esperientzia baterako prestatuta daude? Noraino eragin dezakegu? Non eta norekin egin dezakegu horrelako esperientzia bat?
Informazio ugari dago, eta beldur barik hasi gaitezke horrelako esperientzia bat sustatzen. Espektatibak zaintzea eta denon artean ikasteko eta hezteko aukerak zabaltzea da kontuan hartu beharrekoa, esperientziaz gozatzeko. Topaketa txikiak interesgarriak dira (eskolan, liburutegian, kultur zentroan...). Prozesua ezberdina izango da kasuan kasu, baina teknologiaz eta pertsonez asko ikasiko dugu bidean.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]
Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]
Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]
Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]