Willendorfeko venusa Italiatik etorri zen

  • Duela 30.000 urteko estatuatxo ezaguna oolita izeneko harriz egina dago. Willendorf herrian aurkitu zuten, Austriako Wachau haranean, eta inguru haietan ez dago halako oolitarik.

(Argazkia:Vienako unibertsitatea)
(Argazkia:Vienako unibertsitatea)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Vienako Unibertsitateko ikerlariek mikrotomografia konputerizatua erabili dute venusaren materiala aztertzeko, eta ondorioztatu dute harriak ziurrenik Italia iparraldean duela jatorria, Garda aintzira inguruan.

Ez dakite Alpeak inguratu ote zituzten edo mendilerroa zeharkatzeko gai izan ote ziren garai hartan, baina, adituen ustez, litekeena da hainbat belaunaldi behar izatea 700 km inguruko bidea egiteko.


Eguneraketa berriak daude