Ez dut maite gerra

Ez da Franz Kafkaren hoztasun hura –“Alemaniak gerra deklaratu dio Errusiari. Arratsaldean igeri egitera joan naiz”–, baina Stefan Zweigek ere ez zuen espero I. Mundu Gerra etorriko zenik –“Egia da tarteka pentsatzen genuela gerran, baina tarteka heriotzan pentsatzen genuen modu oso bertsuan: gertagarria zen zerbait, baina aski urrunean”–; ez eta hil zutenean Sarajevon Franz Ferdinand ere –“aurpegietan ez zen emozio edo haserre berezirik atzematen, tronuaren oinordekoa ez baitzen sekula izan pertsonaia maitea”–. Ostende ondoko bainuetxe batean ohartu zen gerra bertan zegoela: “Bat-batean soldadu belgikarrak ikusten hasi ginen, ordura arte hondartza zapaldu gabeak”. Izan ere, arrisku momentuetan handiagoa bilakatzen baita esperantza izaten jarraitzeko borondatea. “Oraindik ere, uda hitza ahoskatzen dudanean, gogora etortzen zaizkit automatikoki uztaileko egun distiratsu haiek”, utzi zuen idatzita Atzoko mundua. Europar baten memoriak izeneko liburuan.

Hannah Arendt irakurri duen honek, ordea, pentsatu nahi du III. Mundu Gerrarik ez dela etorriko, “gerra nazioarteko liskarretan antzina-antzinaz geroztik baliatu dugun arbitro gupidagabe behin betikoa ez baita inondik inora lehen bezain eraginkorra eta xarma ia osoa galdu du”. Motiboa: “Indarkeriazko tresnen garapen teknikoa halako une batera iritsi da egun, non ez baitago inolako helburu politikorik gaitasun suntsigarri horren araberakoa izan daitekeenik edo haren erabilera justifika dezakeenik gatazka armatu batean”. Hau da: “Batek irabaziz gero, biak akabo”. Pentsatu nahi dut III. Mundu Gerrarik ez dela etorriko, eta etorriko balitz, harrapatuko bagintu auskalo nongo hondartzetan, gerturik daukagu Boris Vianen Desertorea, IbonRGren ahotsean: “Jaun txit bihotzeko / Ez dut gerrarik gura / Ez naiz jaio mundura / Inoren hiltzeko / Ez zaitez haserra / Baina jakin ezazu / Desertore noazu / Ez dut maite gerra”.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude