Baina zer arraio da Tarara?

Argazkia: Dani Blanco
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Sanfranen gaude, auzo eszena bat da eta kaleko zarata da nagusi. Aktore nagusia oso azkar ari da hizketan, orain mikrofonotik, orain mikrofonorik gabe. Rosa Teresa mintzo zaigu, batzuetan bere haurtzarotik, bestetan heldutasunetik. Biolina jotzen du, hori nahi zuela txikitatik eta osabak emango dizkio eskolak. Hala hasi da hain zuzen antzerki emanaldia, pianoaren laguntzaz, biolinaren musikarekin. Lehenengo eszena, bigarrena, hirugarrena… Iragarri egin dituzte, titulu eta guzti. Laugarrenerako apuntatzeari utzi diot. Kostatu zait sartzea. Informazio gehiegi dago oholtza gainean: zarata, oharrak, datak, gutunak, ahotsak… Gainditu nau. Jarri arreta, Iñi. Gero jakin dut ez naizela bakarra izan, lagunak ere kostata egon dira hasieran.

'Tarara' antzezlana
Hika kolektiboa
NOIZ: Otsailak 10
NON:  Principal Antzokia (Gasteiz)

Halako batean kantuan hasi da Jazmin. La tarara sí, la tarara no. Aire freskoa da Kepa Errastiren papera, ongi asko egiten dakienaren demostrazioa. Kantuan berriz Sanfraneko trabestia, horteroaren eta dotorearen arteko jantziak daramatza: Todos me dicen el negro, llorona… Azkoitieraz ari da atxabaltakua, eta jatorrizko bertsioan nongo azentuarekin egingo lukeen pentsatzen egon gara saio ostean. Guardia zibilak habanera kantatzeko eskatu dio? Itzultzaileen tarak.

Ikuskizuna aurrera joan ahala hasi dira matazaren hari-muturrak banan-banan askatzen: ama-alaba harremana, sute bat San Juan gauez, osaba Cristobal, gertakizun bat eta Schubert, Bachnet eta Txaikovskiren agerpenak dituen biolin-jotzailea. Nola sinetsiko dute irudimen handiegia duen haurraren egia? Emakume guztiek jasaten dute. Aita ez da inon ageri, baina oso presente dago. Ordenatu egin dira arrosa metalikoen azpian ikusi ditugun hamapiko eszenak. Emakume batek batzuetan egin beharrekoa egin behar du. Klak, argitu da misterioa.

Baina zer arraio da Tarara? Tarara herri-kantua da, abesti mota bat. Bemolez eta sostenituz betetako hiru silaba, ta-ra-ra. Tarara Jazmin da, edo Manuel. Sanfraneko prostituta, trabestia, marikoia. Tarara Rosaren laguna da. Ama bat. Tarara bortxa istorio bat da, jazarpenarena. Konplize eta konplizitate istorio bat.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
2025-09-14 | Atx Teatroa
Arren ganbara eta emeen sotoa
MULTIMEDIA - Antzezlana

Ganbaran arrak bizi dira, arrek arrentzat sortutako munduan. Sotoan berriz emea, zoritxarreko egun batean sortutako “aka­tsa”. Goian jaun eta jabe. Behean kateak eta iraultza. Gela biak inkomunikatuta daude, ez dago nahasterik. Nola etorriko da orduan, aldaketa... [+]


2025-09-07 | Tartean Teatroa
Pankreas
MULTIMEDIA - Antzezlana

Zer egingo zenuke lagun baten bizia salbatzeko? Zer emango eta zer gordeko zenuke? Komedia honetako hiru lagunek auzi honi eman behar diote erantzuna. Gau zoro batean, ezusteko gertaerak bata bestearen atzetik etorriko dira, fisika modernoaren axioma bati men eginez: gerta... [+]


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Antzerkia
(Des)eroso

Marmarra
Dramaturgia: Jon Gerediaga/Atx Teatroa
Zuzendaritza: Atx Teatroa
Noiz: Uztailaren 4an                                                   ... [+]


2025-07-20 | Tartean Teatroa
Zergatik, Jamil?
MULTIMEDIA - Antzezlana

Kolpe bat jaso eta memoria galdu berri duzu. Dakizun bakarra, poliziak esan dizulako, zera da: bere ohean zetzan elbarritu babesgabe bat tiroz akatu duzula; duela gutxirarte maitekiro zaintzen zenuen gizona, hain zuzen. Zeure burua duin eta zintzotzat duzu, eta hala ere,... [+]


Atera daitezela herriko plazara

Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]


2025-07-13 | Atx Teatroa
Fakiu
MULTIMEDIA - Antzezlana

Gosea, txizalarria, maitasuna, gorrotoa, egarria, sexua, beldurra... eta zelan ez... biolentzia. Besteak beste, gure instintoetako batzuk dira hauek. Haiei esker bizi gara historiaurretik gaur egun arte. Oinarrizko tresnak izan dira, badira eta izango dira bizitzan aurrera... [+]


Irrintzi bat ezpataren aurrean

Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean
Nork: Ekida Arte Ekimena.
Noiz: ekainaren 20an.
Non: Azkoitiko Baztartxo antzokian.

------------------------------------------------------------------

50 urte dira Gabriel Aresti euskal idazle marxista hil zela, eta Ekida arte... [+]


2025-07-06 | Tartean Teatroa
Ez dok hiru
MULTIMEDIA - Antzezlana

Euskal musikaren imajinario kolektiboan murgilduko gaituen ikuskizuna da “Ez dok Hiru”. Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala.

Eoa, deskonzertantea eta irrigarria azalez, baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario... [+]


2025-07-03 | Ximun Fuchs
Etorkizuna gibelean da

Maiatzean Korsikan egon nintzen topaketa batean, hezkuntza artistikoa eta hizkuntzen irakaskuntza aipagai, gure antzerki taldean hezkuntza eta antzerkia anai-arreba bikiak baitira ekinean. Ikastaroan, luzaz mintzatu ginen linguista batekin, etorkinei frantsesa eta ingelesa... [+]


Miss Karaoke
MULTIMEDIA - Antzezlana

Miss Karaoke-k abesti bat kantatzeko enkargua jaso du, eta urduritzen hasia da. Zer kantatuko du Ebento Handian, Antolatzaile Handiaren enkarguz, Jende Guztiaren aurrean? Are gehiago, zein hizkuntza aukeratuko du? Gutxiengo gutxitu, gehiengo gutxitu, gutxiengo... [+]


'Artxibo biluzia'
Memoria indibiduala, memoria kolektiboa eraikitzeko

Artxibo biluzia
Nor: Intza Alkain eta Javi Barandiaran (Metrokoadroka).
Non: Lemoako Kotxepin aretoan.
Noiz: ekainaren 2an.

-------------------------------------------------------

Lemoan independentzia eguna ospatzen ari dira. Kotxepin kultur etxearen alboan,... [+]


Besaulkiak
MULTIMEDIA - Antzezlana

Liluragarria da zinez aulkien disdira. Orok merezi du lanaren osteko atsedena. Kasu, ostera, sakona da loaren eztena. Esertzen bazara aginduetara makurturik, heriok ohartu orduko, jango dizu barrena

  • Zuzendaria: Ander Lipus
  • Testua: Gotzon Barandiaran
  • Musika: Mikel... [+]

Takoidun zapata gorria
MULTIMEDIA - Antzezlana

Takoidun Zapata Gorria hogei minutuko iraupena duen antzezlan labur bat da, Piszifaktoria Ideien Laborategiaren bigarren proiektua da. Ezohiko gunetan erakusteko obra bat da, ez baitu eszenatoki baten beharrik. Hartara, antzez-ekintzaren barruan egoteko eta ekintza bertatik... [+]


Trapu gorria, Arestiren omenez

Ekainaren 5ean 50 urte beteko dira Gabriel Aresti zendu zela, jaio zen hirian bertan, Bilbon. Ziutatearen tristeziak bestelako kolore bat duen garaiotan, belaunaldi berri batzuek Arestiren hitzak goratzeaz aparte, haren esanak gaurko egunetik aztertu dituzte hiri horretan... [+]


Eguneraketa berriak daude