Erabiltzen ditugun tresnek moldatzen gaituzte

Sortzeko aukera bizitzako eremu askorekin lotuta dago. Sortzeko baliabide askorik ez da behar. Makila batzuekin lurrean marraztu dezakezu, zarata egin basoan, etxola bat eraiki… baina sortu dugun munduak onurak eta mugak ditu. Sortzeko ditugun moduek moldatu dituzte muga horiek. Egun dugun munduan, pertsona gehienok gure bizitzen zati handi bat herri eta hirietako pisu txikietan ematen dugu. Etxe txiki hauetan ezer fisikoa sortzeko txoko bat izatea ez da erraza. Zentzu horretan, oso ulergarria da ordenagailuak zer suposatu duen sorkuntza baliabide bezala pertsona askorentzat. Gainera, ordenagailuekin egindako sorkuntzek gure gorputza eta espazioari loturiko mugak gainditzen dituzte internet bidez lanak zabaltzeko eta elkarrekin sortzeko ematen dituen aukerei begira. Beharbada, gertu dugunaren gainean eragiteko aukera gutxi dagoen ideia zabaldu da gure baitan, eta sortzeko dimentsio digitala garatu dugu horren ordez. Jasangarritasuna ez dugu ahaztu behar, eta honetan ere eremu digitalak gauzak egiteko moduak aldatzeko aukerak dakartza berarekin. Oholtza digitala bakarra ez bada ere, merkatu handi baten promesara hurbiltzen dituzten oholtzetara gerturatzen dira sortzaile gehienak. Oholtza masibo hauetan arau berriak daude ordea, eta etekinak lortzeko alagorimoentzat lan egin behar da. Egoera honetan, ez da erraza ulertzea nor den nagusia, ezta norentzat egiten den lan ere. Plataform gisa ezagutzen ditugun oholtza hauetan arrakasta izateko ezagutzak joaten dira josten sortzaileak: zenbat segundo dituzun arreta lortzeko, zenbat denbora iraun behar duen lan batek, zein filtro diren onenak... Azken batean, erabiltzen ditugun tresnek moldatzen gaituzte.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Ez da zapalkuntza? Orduan, asimilazioa

Hezkidetzarekin lotutako proiektuak koordinatzeko lankideekiko bilera batean, mutiko batek ikaskide neska bati irain matxista bota diolako gertakaria kontatu zuen irakasle batek, zalantza sortu zitzaiolako egoki jokatu ote zuen, eta gure artean hausnarketa interesgarria sortu... [+]


Eguneraketa berriak daude