Urradura

Amildegi historikoetan erori: gizatasunaren galera, ukuiluak, enkanteak, bortxaketak, torturak, bahiketak, hildakoak, desagertuak, zaharren begi irekietan isuritako lokatza, osotasun hondatua, etxea izan zena, norberaren kultura ukatzea, miseria, gosea, espirituak suminean, urrea, azukrea, su-armak, inperioen jaiotza, Ilustrazioa, Entziklopedismoa, petrolioa, sistema ekonomiko europarra, zapaldu eta merkantzia gisa ustiatzen dituena, hondamendi demografikoa, krimen historikoa… eta neure buruari galdetu diot: “Nori interesatzen zaio hau guztia?”.

Hil zirenak ez ziren hemengoak, ez zen hemengo odola, ez zen hemengo kultura, bestela, beste bat izango zen kontua, segur aski. Zenbat mutilek eta gizonek utzi zuten Euskal Herria ez bizirauteko edo hobeki bizitzeko, aberasteko baizik? Handinahi horrek itsutu zituen, eta haien ibilbidea ez zen hemen Euskal Herrian kontatzen den modukoa izan. Nork sinets dezake? Gaur egun, norbaitek esango du hau guztia gainditu behar dela, mendeak pasatu direla, eta hori esatea egokia izango litzakete errealitatea bestelakoa balitz.

"Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe batek Pedro Ursua zuen izena. Nor izan zen Pedro Ursua? Kultura-zentro batean, Andres Madariaga Amatianoren hilobi bat dago. Nor izan zen Andres Madariaga Amatiano? Nor izan zen Lope Agirre? Eta abar"

Orain dela gutxi, Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe batek Pedro Ursua zuen izena. Nor izan zen Pedro Ursua? Kultura-zentro batean, Andres Madariaga Amatianoren hilobi bat dago. Nor izan zen Andres Madariaga Amatiano? Nor izan zen Lope Agirre? Eta abar.
Ez al da kolonizazioa esplotazioa eta genozidioa legitimatzeko modu bat? Ez al da krimena eta injustizia legitimatzeko modua? Zer egin da mendekotasun mende horietan guztietan? Nola sortu existentzia berri bat? Nola askatu lurraldetik gure pentsamendua, gure gorputza? Nola mobilizatu kontzientzia kolektiboa hemen egonik? Posible al da zapalkuntza sentitzeari uztea? Zenbat mendetako aurreiritziak gainditu behar ditugu?

Galtzaileen herria gara, birrindutako herria. Esklabotzak gure historia gelditu eta zatitu zuen, erlojua gelditu zuen. Gurean geunden, munduaz dugun ikuskeran, geure kultura garatuz, gure historia idatziz, eta beste mundu-sistema ekonomiko batek apurtu, desartikulatu eta salerosgai bihurtu gintuen.

Badakigu, errepikatuko da. Iritsi da egun hori? Errepikatu egingo da, kaosak eta ordenak gobernatuko dute. Batak bestea izendatzen jakingo ez dugun aroa iritsiko da, haren izena pixkanaka ezabatuko da gure oroimenetik, eta gero guztiz desagertuko da. Giza garapenak menderatzea dakar? Bizitzeko zerbait suntsitu behar dugu?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-05-19 | Behe Banda
barra warroak
Zeri Kantatzen Diogun

Israelgo Estatuaren aldeko funts batek Espainiar Estatuko makrojaialdi gehienak erosi ditu. To. Hondartza ondoan noria eta guzti duen jaialdia zein hardcoreta tatuajedunak joaten direna, 1.400 miloi euroko trukea, Palestinako kolonia israeldarretan etxebizitzak eraikitzeko... [+]


2025-05-14 | Jesús Rodríguez
Kolapsoaren entsegu bat

Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]


Talenturik behar ez duten lanak

Talentu faltaren mamua da azkenaldian ekonomiaren ikuspegi kapitalista hegemonikotik ezarri nahi diguten eta denek ontzat eman behar dugun ideia nagusietako bat. Arazo artifiziala da, eta ikuspegi oso elitistatik, gure egunerokoan ez dagoen denon arazo bihurtu nahi... [+]


2025-05-14 | Edu Zelaieta Anta
Gaingiroki

Urteak ziren elkar ikusten ez zutela. Kalean elkarrekin topo egiten ez zutela. Egoera kanpotik ikusita, bi ezagun besterik ez ziruditen. Atzean daude, oso atzean, gaztaro hasierako urte bizi haiek, non kuadrilla bereko lagunak ziren. Non eguna eta batez ere gaua konplizitatez... [+]


2025-05-14 | Iñaki Barcena
Klima energetikoaren beroketa

Energia politikek haserreak eta desadostasun sakonak sortu dituzte ekologisten artean. Ez da gauza berririk. Hemen eta atzerrian. Hemen eta orain, nabarmen. Duela bi urte, 2023ko udaberrian, gure ikerketa taldeak (ekopol.eus) hiru mahai-inguru antolatu zituen Donostian,... [+]


Objektu anti-kulturalak

Momentu honetan, eta buruileraino, Adimen Artifizialari buruzko erakusketa erraldoi bat ikusgai da Parisko Galerie nationale du Jeu de Paume museoan, izenburu honekin: Mundua, Adimen Artifizialaren arabera. Erakusketa horretan, hainbat arte obra garaikide agertzen dira,... [+]


Iluntasuna argitu beharraz

Zurea ez da ekologia, zurea ideologia da!”. Espainiako oposizio buruaren hitzak dituzue, oraingoan itzalaldia aitzakia hartuta. Zer den ideologia hitza desitxuratzea; trantsizio energetikoa edota energia politika, hitzak dioen moduan, politika hutsa delako. Kapitalismoaren... [+]


Teknologia
Adimenaren biologiaz

Herriko liburutegian, teknologiaren inguruko espazio ireki batean hartzen dut parte. Aurrekoan, haurrentzako robotika proiektu bat sortzeko Arduino plaka erabiltzen ikasi nahi zuten bi emakume gerturatu ziren, bata programatzailea, bestea ni bezalako kuxkuxeroa. Hirurak jarri... [+]


2025-05-14 | June Fernández
Meloi saltzailea
Vox populi

Ertzain talde bat bi gazte jipoitzen ileapaindegi batean. Lokal barrura sartu dituzte, San Frantzisko kaleko segurtasun kamerek polizia gehiegikeriak filmatu ez ditzaten, baina seguruenik ez zuten espero negozio horrek ere segurtasun kamera zuenik. Bilboko Kontseilu... [+]


Gorrotoa, arrazakeria eta xenofobia postontzietan banatuz

Gasteizko Arana auzoan Nazioarteko Babeserako Harrera Zentroa birgaitzeko lanak hasi ondoren, bizilagun okupatuak eta kezkatuak garen aldetik eta Euskal Herria benetako harrera- herria izan dadin, berriz ere publikoki posizionatu beharra ikusi dugu. Beste behin ere lengoaia... [+]


Zure onurarako da

Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.


Soluzioa ez da teknikoa, soziala da; Arnaldo Otegiri erantzuna

Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]


GFAren Lurralde Oreka Berdeko Departamenduaren konpromiso eza

Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]


Gerra inperialistari gerra

Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]


Eguneraketa berriak daude