Presoekin ‘Kafe expreso’ bat, maitasunetik eta umoretik

  • Presoei zuzendutako irratsaio bat jaioko da abenduaren 30ean, Hala Bedin sortua baina irrati gehiagotan eta interneten ere emango dena, uhinak Euskal Herriko espetxe eta euskal preso guztietara hedatzea helburu. Espetxearen eta kalearen arteko zubiak indartu nahi ditu Kafe expreso-k, maitasuna erregai eta umorea lanabes.


2021eko abenduaren 20an - 12:42
Azken eguneraketa: 13:53
Ainhoa, Ruben, Miren eta Ekaitz, Kafe expreso irratsioako kideak. Arazkia: Kafe expreso

Espetxearekin harremana dute irratsaioko kide Miren, Ekaitz, Ruben eta Ainhoa gasteiztarrek. Izan murruen barnean bizi izan direlako garai batean, izan murrura hurbildu direlako hainbatetan lagunak edo burkideak bisitatzen, izan presoen aldeko ekimenetan parte hartu dutelako. Irratsaioaren ideia, hain zuzen ere, Zaballatik eman zien euskal preso politiko batek.

Zergatik umoretik? “Nahikoa drama dago jada espetxean”, dio Mirenek. Ordubetez ihes egiteko aukera eman nahi diete presoei, eta barrea arma eraginkorra da horretarako. Beste arrazoi bat gaineratu du Ekaitzek: “Presoen esparruan tentsioak izan dira azken hamar urteetan, hori gainditu eta guztiontzako irratsaioa egin nahi dugu”. Espetxeen aurka eta presoen alde dauden guztiontzako, alegia. “Gure ingurune naturala preso politikoena da, baina irratsaioa preso guztiei zuzenduta dago”, azaldu du Mirenek. Gutun edo senideen bitartez euskal preso politikoei irratsaioaren berri ematen hasiak dira. Salhaketa elkartearekin hitz egin dute bere sarean informazioa zabaldu dezan. Salhaketak berak urteak daramatza Hala Bedin presoentzako La Pila irratsaioa egiten, berriki estreinatu da Naiz irratian Etxerako kunda, Patxi Urangaren eskutik. “Zenbat eta gehiago, hobeto”, diote Kafe expresoko kideek.

Barrutik kanpora; kanpotik barrura

Hainbat atal izango ditu irratsaioak: Elhuir hiztegia –“espetxeko hitzak kalekooi helarazteko, eta kaleko hitz berriak presoei ezagutzera emateko”–; Pasabide sekretuak –“Anekdotekin eta ihesaldien efemerideekin”; Ihes egiteko soinuak –“Grabatuko ditugu kaleko obrak, azokak, taberna giroa...”–; eta beste. Edonola dela, ardatza kaletik zein barrutik heltzen diren mezuak izatea dute helburu: “Garrantzitsuena jendea animatzea da, bai barrutik, bai kanpotik, ekarpenak egiten”, dio Mirenek. Abestiak kantatu, eskatu edo eskaini, anekdotak kontatu, mezuak helarazi... dena da balekoa. “Polita litzateke gauza praktikoetarako ere erabiltzea: ‘Urlia, betaurrekoak heldu dira jada, asteburuko paketean sartuko dizkizugu’”, dio Ekaitzek barre artean.

Hainbat bide jarri dituzte ekarpenak jasotzeko: erantzungailua (945.12.27.38), gutun postalentzako helbidea (Hala Bedi Irratia, Bueno Monreal kalea 16 behea – Gasteiz, Twitter kontua (@kafeexpreso) eta maila (kafeexpreso@halabedi.eus).

Nola entzun Kafe expreso

Oraindik ere irratsaioaren emisio sarea zabaltzeko lanean murgilduta daude, baina honezkero lotuak dituzte zenbait bide. Hala Bedi irrati libretik emango dute irratsaioa, ostegunetan 15:00etan (107.4; halabedi.eus). Bizkaiko 97 Irratiak (97.0; 97irratia.info) eta Sakanako Eztandak (107,6; eztanda.com) emisioarekin bat egingo dute zuzenean, eta Naiz irratiak igandean emango du, 22:00etan (93.8; irratia.naiz.eus). Zaballa, Iruñea, Martutene eta Basauriko presoek zuzenean entzun ahal izango dute irratsaioa, hortaz. Internet bidez entzuteko aukera ere izango da.

Estreinako irratsaioa estudioetan ez, Hala Bedi tabernan egingo dute, abenduaren 30ean. Presoen senideak eta lagunak gonbidatu dituzte propio, “baina bertaratzen den edonor izango da ongi etorria”. Askatasun zaporeko kafe bat hartu nahi?

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Presoak
2024-02-07 | Hala Bedi
Preso bat hil da Zaballako espetxean, bi urtean hirugarrena

Eusko Jaurlaritzak espetxeen transferentzia bere gain hartu zuenetik, duela bi urte eskas, laugarren heriotza izan da euskal kartzeletan, hirugarrena Zaballako espetxean.


2024-02-02 | Gedar
Milaka preso lanera bidali dituzte El Salvadorren, "kartzelako egonaldiaren kostuaren truke"

"Gizarteari eragindako kaltea konpontzeko", egunean 3.000 preso ingururi ezartzen dizkiete era guztietako lan behartuak, ordaindu gabe. Gero eta lanordu gehiago bete, orduan eta lehenago aterako dituzte espetxetik.


2024-01-11 | Euskal Irratiak
"Frantziako presondegiek %148ko okupazio tasa dute"

OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak 2023 urteko bilana aurkeztu du. Abenduaren lehenetik atxilotu dituzten 75.000 pertsonetatik, 50.000 inguru %148,5eko okupazio tasa duten presondegietan dira, eta 2.748 lurrean ezarritako matalazetan lo egiten dute.


Gutxienez 34 ekintzaile indigena atxilotu dituzte Etxe Zuriaren aurrean, Leonard Peltier presoa askatzeko eskatzeagatik

Peltierrek 47 urte daramatza kartzelan, FBIko bi agente hiltzea egotzita. Presoak beti defendatu du bere errugabetasuna, eta nazioarteko hainbat erakundek eskatu izan dute bera aske uzteko.


Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako presoek EHUn ikasteko duten eskubidea normalizatzeko aukera

2003az geroztik ezin zuten EHUn matrikulatu. Iaz ireki zitzaien aukera, eta hitzarmena sinatzear dago orain.


Eguneraketa berriak daude