1.300 urteko eski parea

  • Norvegian K.o 750. urte inguruko eski parea topatu dute, klima aldaketaren ondorioz izotzak urtzerakoan agerian geratu den altxor arkeologikoa.

Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

2014an izotzetan ondo kontserbatutako eski bat aurkitu zuten Digervarden-en (Norvegia). 187 cm luze eta 17 cm zabal den piezak oinarentzako larruzko lotura ere oso osorik zeukan aurkitu zutenean, lehen aldia zen Norvegian hain ondo gordetako eskia aurkitzen zutela –lehenago beste bat aurkitu zuten Finlandian–. Karbono 14aren arabera, 750 urte inguruan egin zuten eskia.

Bada, joan den irailaren amaieran, Secrets of the Ice proiektuko kideek beste eski bat aurkitu zuten toki berean. Eskia izotzetatik atera eta duela 7 urtekoaren ia berdina dela ikusi dute. Hau da, parea osatu dute. Albiste pozgarriak, ordea, badu alde txarra: arkeologoen ahaleginaz gain, horrelako aurkikuntzak izotzak urtzen ari direlako egiten dituztela.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...