Aspaldiko adiskidea

Anxo Lugilde da kazetari bat tarteka jarraitu izan dudana, batez ere Galiziaz gehiago jakiteko, noski, galiziarra izanik: baina baita Kataluniaz ere, gibel asmo galiziarra galdu gabe, bertan bizi izan baita urte luzez, eta lan egin baitu La Vanguardia egunkarian edo RAC1 irratian –eta Praza Pública agerkarian–. Esango nuke bera izan dela garai batean Feijoó presidentea, Neurritsua ezizenez ezagunagoa, estu hartu duen bakarretakoa. Noski, horren ondorioz izan da Galiziako hedabide ofizialetatik ezabatua. Ez bakarrik, bestela ere, desagertu bezala egiten zen batzuetan, sei hilabete, hamabost, zazpi aste azken aldian. Agertu zen arte esanez bazuela aspaldiko adiskide bat, azken hogeita hamar urte luzeetan bere ondotik joan ez dena, azken lau urteetan hiru aldiz eraitsi duena: depresioa, anglosaxoiek zakur beltza deitzen dutena.

Liburu batean bildu du orain esperientzia hori, hiru eletan, gaztelania, katalan, galego, Bartzelonako osasun zentro batean eman zituen hilabeteetan ondu zuen egunkaria. Liburu argigarria, gaixotasun ezezaguna baita depresioa, milaka eta milaka lagunek pairatzen duten arren. Gorputzaren beste edozein partetako patologia bat bezalakoa, miopia, diabetea edo tuberkulosia, baina ez hanka, ez bihotza, burua erasaten duena. Arimaren gaixotasuna, mekanismo kimikoen bitartez gorputzean adierazten dena, bizitzeko gogoa bera kenduz: ez alferrik, suizidio kausa nagusia da, heriotza ez naturalen artean lehenengoa. Burmuinak lan egiten du zure kontra. Eta gero dakartza lotsa, estigma, errua, ez ulertu, ez onartu, aintzakotzat ez hartzea. Segur aski, artista, idazle, intelektualen kasuan, pertsonaiarekin batera doala dirudien osagaia; kazetari baten kasuan diferentea da. Eta, badakit, pasatzen gara umoreaz hitz egitetik depresioaz hitz egitera. Baina, zer nahi duzue, ez naiz ni, da bizitza. Gainera, depresioaz ere barre egin daiteke, Lugildek bere jardunean, tarteka, zorigaitzaren erdian, erakusten digun bezala.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude