Arriskuak eremu digitalean

  • Dugun digitalizazio ereduan arriskuak daude. Hainbat aditu entzun izan dut sarean dauden arriskuez, horrekin bizi beharko bagenu bezala mintzatzen dira, aldatzeko aukerarik ez balego bezala.

Sarean dauden arriskuetan sakontzen hitz berri asko aurkitu dut: ziberdelinkuentzia, ziberbullinga, sextinga, fake newsak, groominga, pribatutasuna... Neologismo hauen atzean ez dago gauza berri asko. Jorratu ditzagun atzean dauden hainbat ideia.

Lehenengo ideia jokabideena da. Pertsonek diseinatzen ditugun teknologiek pertsonen jokatzeko moduak jasotzen dituzte. Beraz, pertsonok mundu analogikoan lapurtzen, erasotzen, iruzur egiten... dugun heinean, eremu digitalean berdin jokatzen dugu. Eremu analogikoan bezala, eremu digitalean zenbait jokabide hezkuntzarekin eta ezagutza partekatuz eragotzi daitezke, adibidez zelan detektatu ziberbullinga eta zer egin horrelako egoera bat pairatzen bazabiltza. Baina beste jokabide batzuk eragozteko, ziberdelituak direlakoak, zibersegurtasuna erabiltzen da, batez ere kanpo erasoetatik babesteko.

Jokabide eta segurtasunaren ikuspegitik pixkanaka ulertzen joan gara zelan jokatu eremu digitalean. Baina digitalean egun dugun arrisku larriena beste bat da: pribatutasuna. Pribatutasunaren komertzioan sustatzen baita gaur egun dugun digitalizazio ereduaren zati handi bat eta eredu honek zelan funtzionatzen duen eta zein arrisku dituen ez digute kontatzen.

Plataformek esaten digute euren sistema seguruak direla eta gure pribatutasuna kanpo erasoetatik salbu dagoela. Baina, nork babesten gaitu euren sistema seguruen baitan eta gure datuetan sustatuta diseinatu dituzten negozio ereduek gure bizitzetan duten eraginetik? Gaia sakon aztertu du, besteak beste, Jaron Lanier-ek, Nork kontrolatzen du etorkizuna liburuan.

Eremu digitaleko babesaz ari garela, segurtasunaz gain autodefentsaz hitz egiten hasi beharko dugu. Harremanak egiteko moduez, pribatutasunaz, eta azken finean, gure bizimodua babesteko neurriez.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Bizitza luzea Entzia Bonelli arrano gazteari

Arabako Mendiak Aske elkarteak zorionak eta eskerrak eman nahi dizkio Arabako Foru Aldundiko Natura Ingurunearen Zerbitzuari, Bonelli arranoa gure lurraldean berriro sartzeko Aquila a-Life proiektuarekin lortutako arrakasta dela eta.
Guztiz kontziente gara proiektu honek... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea handitzeko beste saiakera bat

Valle de Odieta enpresak eta bere filialak (HTN) urteak daramatzate instalazioak handitu nahian, administrazioa ezartzen ari den erregulazio guztien aurka. Epai judizial bati esker, abere kopurua gaur egun baimenduta dituzten hainbat adinetako 7.800 bururaino zabaltzea lortu... [+]


EHU desitxuratzen duen irakaslea

Sanchezi buruz ari gara, joan den ostiralean astindu gintuen kasuaz. Adierazpen askatasuna defendatzen dugu, baita gustuko ez ditugun adierazpenak egiten direnean ere. Askatasun horrek iritzi arrazoituetan eta kontrastatutako datuetan oinarritutako ideiak adierazteko... [+]


2024-10-02 | Inma Errea Cleix
Ez da sexua

Aldarri eta kanpaina, lege, arau, plan eta aurrekontu, babes-mekanismo eta zigor-makinaria oro gorabehera, etenik gabe jarraitzen dute kasu gogorrek eta jokabide zitalek betetzen albistegiak, tantaka zein zaparradan, eta gizon-desmasiak salatzeko protesta-ekintzek,... [+]


2024-10-02 | Itxaro Borda
Tupperware

Ikasi berri dugu Earl Tupper jaunak Floridako Orlandon, 1947an, sortu zuen mila koloretako ontzi enpresa peko errekara doala, desagertzeko zorian dela, preseski. Badirudi plastikoak konkurrente larriak dituela, adibidez, linean egiten diren salerosketena edo erabilpen bakarreko... [+]


2024-10-02 | Hiruki Larroxa
Gizonen anaidia akabatzeko premia

Gisèle Pélicot-en kasuak bortxaketetatik haratago dagoen arazo bat erakusten du: gizonezkoon konplizitatea indarkeria matxistaren aurrean. Kezkagarria ez da soilik erasoa, baizik eta, gertatutakoa jakinda, egoera ez salatzea erabaki zuten gizonen isiltasuna... [+]


2024-10-02 | Cira Crespo
Euskaldunen eraztuna

Gaur egun, gure munduan eraiki diren hierarkia guztiak mundu mailako kolonizazio prozesu baten emaitza dira. Menderatze-hierarkia global horiek elkarren artean txirikordaturiko beste hierarkia zehatzagoek osatzen dituzte, hau da, klasekoek, etnikoek, estetikoek, eta baita... [+]


2024-10-02 | Jesús Rodríguez
Amerika Kopa eta elefantea gela erdian

Directa-ren ikerketa batetik abiatuta ezagutu dugu iruzurra. Bartzelonan egiten ari den belako Amerika Koparen antolatzaileek argitaratutako audientzia eta bisitari kopuruak faltsuak dira. Gaia garrantzi sozial eta politiko nabarmena izaten ari da, faltsututako datu horiek izan... [+]


Materialismo histerikoa
Ez naiz gai

Badira gaiak momentuan begiratu ezin ditudanak. Ez dakit gertatzen zaizuen. Eta ezin ditut begiratu iragan izan gabe, susmoa dudalako ezin altxatzeraino itoko nautela, eta gertaeraz gain, gertaerari buruzko letrek ere lehendik ahula zen norbait zapaltzen dutela. Eta uste dut ez... [+]


Eguneraketa berriak daude