45 urte bete dira lagun bat eta biok lehen euskal LGTBI+ elkartea izango zena sortzeari ekin genionetik. Hortaz, espero izatekoa zen nik gehienbat sexu-askapenaren inguruko artikuluxkak idaztea orri hauetan. Ez da horrela izan.
Gay naiz, nolabait esatearren. Anitza, ere bai. Askotarikoak dira nire nortasunaren ezaugarriak eta hamaika kezkatzen nauten gaiak. Hori dela eta, hainbat kontuz azaldu izan dut iritzia. Oraingoan, baina, gertatzen ari denaz zerbait esateko beharra sentitu dut. Ezer luze-sakonik ez, besteak beste, paper honetan leku nahikorik ere ez neukakeelako; garaiotan Euskal Herrian eta inguruan LGBTI+ jendea jasaten ari garen erasoez hausnarketa xumea baino ez.
"Bazirudien ondo samar geundela; bide onean gindoazela, alegia, egunen batean homofobia erabat gainditu ahal izateko. Edo ia"
Frankismoaren amaiera ezagutu nuen. Homofobia zen nagusi, hitza oraindik asmatu gabe egon arren. Erasoak ere egon bazeuden, batez ere begirada edota irain motakoak; eraso fisikorik, apenas. Gizartea aldatuz joan da, gure lanari esker hein batean: ehunka hitzaldi, ikastaro, elkarrizketa, bilera, agerraldi... Gurean, jendea ohitu egin da askotariko afektibotasun erak bizitzera. Edo ikustera bederen. Legeak, oro har, egokituz joan dira... Noizbehinka lagunen batek gelditu ere egiten nau kalean egin duguna eskertzeko. Bazirudien ondo samar geundela; bide onean gindoazela, alegia, egunen batean homofobia erabat gainditu ahal izateko. Edo ia.
Zer gertatzen ari da, orduan? Orain zenbait urte, erasoen gorakada txikia nabarituta, esan genuen gurea baino are matxistagoak eta homofoboagoak diren herrialdeetatik etorria zen jendea izan zitekeela kausetako bat, eta hor erronka genuela. Kontu handiz esan ere, gaizki ulertzeak saiheste aldera, guri kolorea gustatzen baitzaigu eta kultura-aniztasuna aberasgarria dela baitakigu.
Esan genuen, era berean, euren buruak gero eta gutxiengo txikiagoan ikusten zituzten homofobo-matxisten amorruzko erreakzio bortitza izan zitezkeela erasook.
Edozelan ere, kopurua eta larritasuna izugarri emendatu dira azken boladan, oso kezkatzeko modukoak izateraino. Zer egin?
Ez daukat errezeta magikorik, baina bai gauza pare bat argi: egoeraren diagnostiko sakon eta serioa gauzatu behar dela lehenbailehen (horretan, dauden behatokiak oso lagungarri izan daitezke, Gasteizekoa kasu) eta ez dugula kikildu behar. Are kontrakoa, gorroto mezu eta erasoen aurrean, ikusgaitasuna areagotu behar dugu, bai eta gogoan eduki beti gure beldurra dela haien indarra.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.