Irailak ez du errurik

Iraila iritsi da eta errua bota diot berriro. Ez da urte erraza izan, uda samurra ere ez. Ekainean honezkero aurreikusten genuen zaplaztekoa latza izango zela, baina jaso ditugun guztien ostean hirugarren masailik ez zaigu gelditu. Aingura astun bat daramagu denok oinetatik zintzilik, eta zama hori garraiatzen genuela berrikasi behar izan dugu oinez bi urte hauetan. Baina, errua irailak dauka aurten ere, ez aingura hanketara lotu digunak.

Aspalditik gaude triste, nekatuta eta haserre, baina errazagoa da kulpa uda osteko honi botatzea. Errazagoa da hori, gure ustezko gorputz egonkorretan ireki diren pitzadurak aitortzea baino. Errazagoa, urte honetan galdu ditugun lagunen hutsuneak eragiten diguna aitortzea baino, zaintza lanen krisiak gure etxea nola lurrikaratu duen onartzea baino, lanean duzun ziurgabetasuna berbalizatzea baino, motibaziorik ez duzula aitortzea baino; oinetan lotuta daramazun ainguraz hausnartzea baino.

"Ez da zilegi zure herriko parkean lagunekin lata batzuk edatea, baina zilegi da karrera amaitu eta lanerako aukerarik ez dagoenez hirugarren master batean izena eman behar izatea"

Nekatuta nago. Frustratuta. Denborak ihes egiten didala sumatzen dut, eta hura harrapatzeko korrika egin ezin dudala. Nire gurasoak gaztaroaz mintzatzen diren bezala oroitu nahi dut nik nirea, baina etorkizuneko nostalgiarako ateak ixten ari zaizkit apurka-apurka muturren parean. Gazteok obeditzetik haratago bizi proiektu bat dugula dio kantu batek, baina desobedientzia minimoa ere ez da zilegi oraingo belaunaldi berriontzat. Ez da zilegi zure herriko parkean lagunekin lata batzuk edatea, baina zilegi da karrera amaitu eta lanerako aukerarik ez dagoenez hirugarren master batean izena eman behar izatea. Ez da zilegi militantziarako bilerak aurrez-aurre izatea, baina bai ehun pertsonako ikasgeletan azterketa presentzialak egitea. Ez da zilegi gure ikuspuntua plazaratzea-komunikabideetan “negarti“, “berekoi“ edo “hiltzaile“ deitu gaituztenean, baina zilegi da bi urte hauetan guri buruzko titularrak irakurri behar izatea. Gure tristura, haserrea eta frustrazioa ez da zilegi inoiz, eta akaso hori dakigulako islatzen dugu plastikozko zoriontasuna sare sozialetan, gerora beste aldaera batzuekin lehertzen bagara ere. Gure suizidio tasaren gorakadan gorpuzten bada ere.

Nekatuta nago. Frustratuta. Baina errua irailarena da. Errazagoa delako eztanda eragilea jomugan jartzea, leherketa berriak saihesteko zergatien analisi bat egitea baino. Akaso, horregatik egiten dizkiote hainbeste kanta hilabete zikin honi. Eta irailaz ari naizen bezala ari naiz gazteez; baina guri, gazteoi, irailari ez bezala, ez digu inork kanturik eskaintzen.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude