Ionan Marigomez Allende (Erandio, 1961) biologoa da lanbidez eta bokazioz. Bera izan zen EHUren Plentziako Itsas Estazioaren sustatzaile nagusia, eta bera da bertako zuzendaria 2013an sortu zenetik. Bulegoan hartu gaitu, atzealdean Gorlizko badia ageri dela, eta hantxe jardun dugu, luze, planeta hau estaltzen duten itsasoen gaitzez eta konponbideez. Marigomez baikorra baita: konponbideak egon badaude.
Itsasoa betiko hondatzen ari gara?
Pandemia dela-eta egon den blokeo orokorraren ondorioz, ikusi dugu segur aski egiten ditugun gauzek sekulako eragina dutela, baina, aldi berean, gure eragina desagertuz gero oso azkar erantzuten duela sistemak, bere onera itzuli nahian. Nabigazioa apur bat murriztu, zarata kendu... eta hobekuntza igartzen da. Bestalde, dimentsioa izan behar dugu kontuan: gu Lurraren oso leku txiki batean bizi gara. Badirudi nagusiak garela, baina lurralde txiki bateko nagusiak gara. Beste guztia oso zabala da, eta izugarrizko ahalmena du moldatzeko. Gelditzen garenean, lehenengo kolpean gutxienez, aldaketak ikusten dira, eta halako batean basurdeak ikusten ditugu kalean, eta orkak badian. “Hara! Non zeuden?”. Bada, gurengandik urrun. Beraz, galderari erantzuteko: nolako eragina dugu itsasoan? Handia. Atzeraezinezkoa da? Ez dut uste, optimista izan nahi dut. Eta kasurik txarrenean, itsasoa baino lehenago gu desagertuko gara.
Itsasoak iraun egingo du, beraz, baina haren barruko bizitzak?
Baita ere. Zatirik ahulena gizakia da; kontrakoa pentsatzen badugu ere, natura zaindu nahi dugula diogunean, benetan gure biziraupena babestu nahi dugu.
Zehazki, zer gaitz du gaur egun itsasoak? Gehiegizko arrantza, kutsadura...?
Faktore askok egiten dute bat. Eta denak daude elkarrekin lotuta. Mila arazo daude, baina denen oinarria bera da: gu asko garela (ez diot gehiegi, asko baizik), luze bizi garela, oro har oso bizitza aktiboa dugula eta beraz asko kontsumitzen dugula, ez dugu eguna eserita pasatzen. Horrek ordaina du.
Karbono dioxidoaren kontzentrazioa handitzearen ondorioz, beste hitz bat ikasi dugu: azidotzea.
Atmosferako CO2 kontzentrazioa handitzen bada, haren kantitate handiagoa disolbatzen da itsasoan, eta horrek azidotzea eragiten du. Animalientzat, pHaren aldaketa txiki bat izugarria da. Haien metabolismo basala, oinarrizkoa, handitu egiten da, eta horrek esan nahi du energia gehiago behar dutela izateko, existitzeko. Beraz, ez dira hazten. Azken urteetan behatu da munduko animaliak, oro har (lehorrekoak ere bai), txikiagotzen ari direla. Ezin esan, ordea, arrazoi bakarra itsasoa azidotzea denik. Lehen esan bezala, faktore askok egiten dute bat.
Itsas estazioak sortzearen arrazoia, edo helburua, itsasoaren osasuna zaintzea da, hain zuzen?
Bitxia da, baina zergatia oporrak dira. Itsas estazioak XIX. mendean sortu ziren, naturalismoa garatzearekin batera. Ordura arte ez zegoen kezka handirik naturarekiko. Eta itsas estazioek abantaila bat zuten: modan zegoen hondartzara joatea, eta ikerlariak hara joaten ziren, familia hondartzan zegoen bitartean ikertzen jarraitzeko. Ikerketaren helburua ez zen itsasoa ulertzea, baizik eta zientzia garatzea, oro har, eta horretarako itsasoaz baliatzea. Gaur egun, estazioen helburua itsasoa ulertzea da, eta ikasitakoa erabiltzea arazoak konpontzeko, ez itsasoarenak bakarrik, esparru guztietakoak baizik.
Itsasoa ulertzea, diozu.
Mundua ulertzea, izan ere. Kontuan hartu behar dugu mundu gehiena itsasoa dela, planeta urdina da hau, eta ez luke Lur izena eduki behar, baizik eta Itsaso, Ur, edo halako zerbait. Eta bizidun gehienak uretan daude. Itsasotik kanpo, goranzko ehun metrotan eta lurpeko bost metrotan dago bizitza gehiena, eta itsasoan, aldiz, bost kilometro dituzu beherantz. Itsasoak bolumen izugarria du. Hori ezagutzea dena ezagutzea da.
Eta lortu dugu hain gauza handi hori ulertzea?
Horretan gabiltza. Oraindik gutxi dakigu itsasoaz. Baina gaur egun interesa dago, teorian behintzat. UNESCOk esan du 2021-30 hamarkada dela ozeanoko zientzien hamarkada. Ustez, horrek ozeanoa ezagutzeko mugimendu asko ekarriko ditu. Duela urte batzuk, itsasoa ezagutu nahia ez zen planteatzen.
Zer ikertzen duzue hemen, Plentzian?
Ildo asko ditugu. Batetik, bizidunak, noski, baina ez hori bakarrik, eta askotan, bizidunak ikertzen ditugu ingurumena nola dagoen jakin nahi dugulako. Orain daukagun ildo aipagarrienetako bat korrokoi edo lazunei buruzkoa da. Horiek hazi eta, gainera, haien kontsumoa sustatzen gabiltza.
Zergatik?
Arrazoi argi batengatik: euskaldunok, itsasotik, arrain haragijaleak jaten ditugu. Legatza, itsasoilarra, antxoa, hegaluzea… Basora joan eta hartza, otsoa, azeria eta azkonarra jango bagenitu bezala. Aldiz, basurdeak, behiak eta ardiak jaten ditugu, baina itsasoan dauden horien baliokideak ez ditugu ukitzen. Kate trofikoaren goiko aldekoak kontsumitzen ditugu, eta horrek desoreka sortzen du. Jasangarritasunaren aldetik, beste maila trofiko bateko organismoak ustiatu beharko genituzke. Eta korrokoia da horietako bat. Orojalea da, eta, beraz, alde horretatik egokiagoa. Hori da filosofia: jaten ditugun espezieen dibertsifikazioa.
220 milioi tona plastiko sortzen ditugu munduan eta %10a soilik birziklatu. Zifra hori, gainera, hamar urtez jarraian ez da aldatu. Iaz zabor plastiko horren herenak gaizki kudeatzeagatik gure inguruko bazter, erreka, itsaso eta atmosferan bukatu zuen. Greenpeacek salatu... [+]
Aszidiak tunikadun modura ere ezagutzen diren itsas ornogabeak dira. Munduko ozeano guztietan dauden animalia iragazle sesilak dira: bizitzaren zatirik handiena azalera solidoetara –arroka, maskor edo egitura artifizialetara– finkatuta emango dute, ura etengabe... [+]
Belazea gorri azaltzen zen, egun batetik bestera. Gorri-gorri, gorri bizi urrutitik ikusgarri. Gorbela zen, itsas-belarra edo alga. Nekazariak itsas bazterretik bildu eta lehortzeko belazean zabaltzen zuena. Gorbel arrea eta gorbel gorria izaten ziren eta gu bezalako... [+]
Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.
60 bat estatu eta gobernu buru elkartu dira Nizan (Frantziako Estatua) Ozeanoei buruzko Nazio Batuen Konferentziaren kari. Donald Trumpek itsas hondoen esplorazio eta erauzketa komertziala baimendu eta TMC enpresa kanadarrarekin tratua bideratu berri duen honetan –baita... [+]
Lurreko bi heren baino gehiago ura da; ur horretatik %96, ozeanoetako ur gazia. Eguzki izpiak ozeanoetako lehen 200 metroko sakonerara heltzen dira, eta bertan bizi dira munduko arrantza industriak ustiatzen dituen espezie ia guztiak. Aitzitik, zientziak gehiago erreparatu izan... [+]
Haurtzaroan, lursailen batean, parkeren batean edo baserri giroko lurretan sarritan izaten genituen “txitxareak” eskuartean… Jolas guneak gero eta artifizialagoak diren garai hauetan ordea, zaila da hiri nahiz herri-guneetan halakoak topatzea. Baina itsasoko... [+]
Faroe uharteetan, Ipar Atlantikoko artxipelago bat, Danimarkaren kontrolpean, urtero ehunka zetazeo hiltzen dituzte –normalean milatik gora–. Batzuek "tradizioa" deitzen diote, hainbat mendetako antzinatasuna duelako. Baina odolez gorritutako hondartzan... [+]
Denborale batek hondamendia eragin du Mediterraneo mendebaldean, eta gutxienez 92 dira hildakoak eta dozenaka desagertu daude. Halako ekaitz bortitzen arrazoiak kostaldearen txikizioan bilatu behar direla ohartarazi zuen Millán Millán meteorologoak. Eta soluzioa... [+]
A ze fauna! atalaren lehen denboraldian, olatuz-olatu hainbat itsas izaki aurkeztu dizkizuet txoko honen traineruko kareletik. Ordea, bigarren denboraldiko nire lehen artikulua lagun bati gorazarre egin eta bere lanaren garrantzia azpimarratzeko erabili nahi dut:... [+]
Sentsibilizazio saioen, hitzaldien eta sare sozialen bidez aktibismo antikapazitista egiten du Juncal Cepedak (Irun, Gipuzkoa, 1986). Txikitan ez du erreferente desgaiturik izan, eta besteei laguntzeko eta erreferenteak sortzeko egiten du dibulgazioa. Sare sozialen bidez,... [+]
Itsasoaren heina 9,4 zentimetroz igo da azken 30 urteetan, baina guneka anitzez handiagoa da igoera –besteak beste, Pazifikoko eremu batzuetan 15 eta 30 zentimetro artekoa da–. Beroketa efektuko gasen isurketak ttipitzeko eta klima larrialdiari aurre egiten... [+]