Indultuen suak

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Iritsi zen udako solstizioa, eta berriz ere suak piztu ziren Herrialde Katalanetako lurralde osoan zehar. Aurten, COVID-19ak behartutako iazko etenaren ondoren, inoiz baino gauza gehiago zeuden erretzeko. Alarma-egoerak, etxeratze aginduak, maskarak, isunak, eta epaileek garai nahasi hauek aprobetxatuta eman dizkiguten epaiak.

2017ko urriaren 1eko autodeterminazio-erreferendumetik eratorritako 3.300 errepresaliatu baino gehiagoren zerrendak zabaltzen jarraitzen du, eta auzietako batzuk espetxeratze zigorrekin ebazten hasi dira. Adrián Sas, Fernando Garrobo eta Marcel Vivet bide triste bat irekitzeko arriskuan daude: ustezko bidelagun batzuen ekintzei esker askatasuna galtzen duten ekintzaile independentistena.

"Rubenek, Angelak eta 'Aturem el Parlament' ekintzagatik zigortutako beste sei pertsonek bost urte baino gehiago daramatzate beren indultu eskaeraren ebazpenaren zain"

Lehenik eta behin, Generalitateko zerbitzu juridikoak akusazio partikular gisa aurkeztu direlako beren aurkako prozesu judizialetan, ekintzaileak salatu zituzten Esquadra Mossoen ordezkari gisa. Bigarrenik, ziega batean amaitu badezakete, jada desagertutako Convergència i Uniók (CiU) 2015ean PPren Zigor Kodearen erreformari emandako bultzadari eta babesari esker delako. Erreforma hark gogortu egin zituen desordena publikoekin lotutako delituentzako zigorrak.
Irudi horrek talka egiten du Procés-eko bederatzi lider sozial eta politikoen espetxeko irteeraren argazkiarekin, Pedro Sánchezen gobernuaren indultuak –partzialak eta itzulgarriak– jaso berri. Albiste ona da Kataluniako politikarentzat eta jendartearentzat zalantzarik gabe, baita beraientzat zein maite dituztenentzat ere. Baina Jordi Turull ikustean –adibidez– graziazko neurria jasota Lledoners atzean uzten, ezin dut ekidin Angelarekin edo Rubenekin oroitzea.

Ekainaren 15ean hamar urte bete ziren 2011n milaka lagunek Kataluniako Parlamentuaren inguruan protesta egin zutenetik, Artur Masen gobernuak zerbitzu publikoetan egindako murrizketen aurka. M-15 mugimenduaren une gorena zen, eta botereak efektu-kolpe bat behar zuen mobilizazioa geldiarazteko. Hemeretzi pertsona epaitu zituzten, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin zituen, epaiketan Turull bezalako diputatuek auzipetuen aurka deklaratu bazuten ere.

Baina Fiskaltzak eta akusazioek, tartean Kataluniako Gobernuak berak, helegitea aurkeztu zuten. Azkenerako auzipetuetako zortziri hiru urteko kartzela zigorra ezarri zien Espainiako Auzitegi Gorenak, estatuko goi erakundeen aurkako delitu bat egotzita. Erabakia Manuel Marchenak sinatu zuen, urte batzuk geroago Procés-eko preso politikoak zigortuko zituen magistratu berak. Eta bere argudio nagusietako bat akusatuek sustatu zuten ustezko "indarkeria giroa" (“violencia ambiental” ) izan zen, gerora Procés-aren aurkako epaia idazteko erabili zuena. Nork pentsatuko zuen orduan betiko konbergenteek, lege eta ordenaren defendatzaile amorratuek, beren botika probatuko zutenik?

Bada, Rubenek, Angelak eta Aturem el Parlament ekintzagatik zigortutako beste sei pertsonek bost urte baino gehiago daramatzate beren indultu eskaeraren ebazpenaren zain –zorionez, espetxeratzea geldiarazten du eskaerak bien bitartean–. Auzitegi Konstituzionalak auzipetuen helegiteak atzera bota zituen joan den hilabetean, gertaeretatik hamar urtera, eta orain Estrasburgoko Auzitegiko bidea libre dute. Baina beren bizitzek hari batetik zintzilik jarraitzen dute, demokrazia eragozten duten legeak errauts bihurtuta ikustea amesten dugun bitartean.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


2025-09-17 | Itxaro Borda
Larrazkena

Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]


2025-09-17 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Beste western bat

The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]


Irun ez da Iran

Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]


Analisia
Trenez, posible bada

Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]


2025-09-17 | Iñaki Murua
'Azalapain'

Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]


2025-09-17 | Mikel Zurbano
Berdintasuna

Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]


2025-09-17 | Cira Crespo
Modernoak gara?

Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]


Teknologia
Tescreal

Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


2025-09-15 | Behe Banda
BARRA WARROAK
Norbere leihotik

Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


Eguneraketa berriak daude