Ekainean bederatzi urte egin ditu Pasazaite argitaletxeak. Hamabost liburu argitaratu dituzte denbora tarte horretan eta horietako bat da Slavenka Drakulic kroaziarraren Han ez banengo bezala liburu gordin eta gogorra.
Liburua Jairo Dorado Cadillaren hitzaurrearekin hasten da. Oso interesgarria da bertan planteatzen duen auzia eta pentsamenduan katramilatuta geratu zait esaten duena: “Fikzioak ahotsa ematen die hitz egitea erabakitzen duten pertsonei, aurpegirik eman behar izanik gabe. Aurpegirik eta izenik gabeko milaka emakumeren kontakizun anonimoetan oinarritua da, beraz, fikzio hori; anonimoak bai, baina betiere errealak, indibidualak eta egiazkoak”. Ezingo nuke hobeto azaldu.
Bosniako gerran haurrei, neskatilei eta, oro har, emakumeei soldaduek egindako bortxaketa sistematikoak salatzen ditu idazleak liburuaren bitartez. Estruktura borobila du kontakizunak; 1993ko martxoaren 27an hasten da lehenengo kapituluarekin eta urte bereko martxoaren 28an bukatzen da azkenengo kapituluan. Bien bitartean, baina, 1992ko maiatzetik gertatutakoa kontatzen zaigu.
Ahots narratiboa hirugarren pertsona orojakilea da, nahiz eta letra etzanez agertzen diren pasarte batzuk ere tartekatzen diren istorioan. Kasu horietan lehenengo pertsona irakurri ahalko dugu eta protagonistaren ahotsa aurkituko dugu hausnarketak egiten.
Protagonistaren izenik ez dakigu, S. iniziala soilik ezagutuko dugu. Leku konkreturik eta beste pertsonaien izenik ere ez dugu jakingo. Jairo Doradok aipatutako anonimotasunaren adierazle; izan ere, edozein emakume eta gerra izan zitezkeen liburuko pertsonaia eta espazioa. S.-k hartzen du gure atentzioaren handiena. Bizitza arrunta izatetik, gerra krudel eta gordinaren ondorioak jasatera igaro den emakumea ikusten dugu. Besteenganako konfiantza galtzen du lehenengo; beldurra onartzeko zailtasuna du gero; gorrotoz pizten zaizkio begiak. Guri erre egiten digu azalak. Finean, nola apurtzen duten kontatzen du. Nola identitatea lapurtzen ahalegintzen diren.
Oso estilo zuzena darabil. Esplizitua detaile eta gertaeretan. Gertatuko denaren beldur den pertsonaiaren buruan sartzen gara, irakurlea ere gertatuko denaren beldur. Angustiaz eta amorruz irakurri dut. Kontu handiz irakurtzeko liburua da. Ekarpena handia da. Luxu hutsa euskaraz irakurri ahal izatea.
Slavenka Drakulic-en hurrengo liburua Txalapartaren eskutik urriaren 1ean argitaratuko dela aurreikusten da eta hori ere Amaia Apalauza Ollok itzuli du euskarara: Sekula ez liokete euli bati hegalik kenduko du izenburua. Irakurtzeko irrikan nago.
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]
Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]
Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022
-----------------------------------------------------
Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin zuten egon Debako liburutegian, eta egoera hori aldatzeko borrokan aritu da herriko ama talde bat. Udal gobernuak jarrera aldatu eta onartu du herritar guztiek, duten adina dutela, nahi dutenean egon ahal izatea liburutegian... [+]
Neska transexual baten ama, haurtzaroan bere genero identitateagatik bullyinga jasan zuen gizona edota LGTBI kolektiboko nikaraguar erbesteratua ezagutu eta horietakoren batekin bizipenak partekatu eta solastatu nahi duenak aukera izango du datozen egunetan Nafarroako sei... [+]
‘Sanfermines de 1978. Los victimarios’ liburua kaleratuko du Txalaparta argitaletxeak. German Rodriguezen heriotzaren erantzule eta arduradunak biltzen ditu.
Hazparnen idekiko da –hau publikatzean ez bada jadanik egina– liburu denda berria. Et’abar deituko da. Denda tipia izanen da, euskarazko publikazioen eskaintza ukanen duena. Ez da Ipar Euskal Herri barnealdean bakarrik arituko. Hain zuzen ere, azken lau... [+]
Azkenaldian liburu batekin gozatzen aritu naiz. Oso denbora laburrean bi aldiz irakurri dut; lehendabizikoan gozamen hutsez eta bigarrengoan arkatza eskuan. Rodrigo Villalobos arkeologo espainolaren Hoces de piedra, martillos de bronce lanak historiaurreko gizartea arakatzea du... [+]
2019an hasi zen Ziburuko azoka eguneko ekitaldi gisa, baina azken urteetan azoka egunaz aparteko ekitaldiak antolatu izan dira inguruko herrietan ere: Azokaroa da. Ladix Arrosagarai Baltsan elkarteko kidearekin mintzatu gara Azokaroaren nondik norakoez.
2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur liburutegian egotea, eta 2-6 urtekoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute egon. Hogei urtez horrela funtzionatu duen ageriko diskriminazioa buka dadila eskatzeko ama talde bat elkartu denean, ezetz erantzun die udal gobernuak... [+]
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]
Liburutegi publikoak kudeatzearen ardura duen EAEko Liburutegi Zerbitzura gutun bidalketa masiboa egin dute Debako hainbat herritarrek, herriko liburutegiko araudi diskriminatzailearen aurrean esku har dezala eskatzeko. 6 urtetik beherakoek egunean ordubetez baino ezin dute... [+]
Fiesta y rebeldía. Historia oral del Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Liburuak, 2025
------------------------------------------------
Javier Corral ‘Jerry’ EHUko Kazetaritzako lehen promozioko ikaslea izan zen, Euskal Herriko rock... [+]