Komentariorik gabe

Ez du askorik iraun aurreko zutabeko agurrak, eta hemen gara berriz, biziberriturik. Onartuko didazue, ordea, nire afizio nekrofiloei eskainitako hirugarren zutabe bat, hilerriei buruzko trilogia modu hau akitzeko –eta gauza pizgarriagoetara pasatzeko–. Hilerri atarietan jarri ohi diren esaldiak aipatzen genituen, Iñaki Segurolaren eskutik, baina bada hilerri-literaturaren baitako azpigenero bat, oraindik landu ez duguna, epitafio edo hilartitzena. Hala definitzen du hilartitza Ambrose Biercek Deabruaren Hiztegia liburuan: “Hilobi gaineko inskripzioa, heriotzaren bidez eskuratutako bertuteek atzera-eragina dutela erakusten duena”.

Mariana Enríquezek gure Indalezio Bizkarrondo Bilintxena jasotzen du bere liburuan, gaztelania batuan, hala baitago bardoaren hilobian; baina hain da zozo-klasikoa, are hildakoaren agoniaren aldean, ez baitu merezi hona ekartzea ere (hara, baduzue aitzakia bat Polloeko hilerria bisitatzeko). Beste idazle batzuk irudimentsuago ibili ziren, eta esaldi gogoangarriagoak utzi zituzten eternitaterako. Dorothy Parkerrek, esaterako: “Barkatu hainbeste hauts”. Edo Charles Bukowskik: “Ez saiatu”. Emily Dickinsonek: “Deitu naute”. Eta Miguel Mihurak nahi izan zuena: “Esan nuen mediku hark ez zuela askorik balio”.

Baina joka dezagun kreatibo, jolas gaitezen nekroidazlearena egitera, asma ditzagun hilartitz ederrenetan agertzeko moduko esaldi betiereko batzuk. “Bazen garaia!”, idatz dezake zendu presatuak. “Bost minutu gehiago”, ohe-zuloak. “Nik gintonic bat, mesedez”, lehor, egarri denak. “Barkatu, baina nor zara zu?”, harritzeko gaitasuna galdu ez duenak. “Hau ez dago hain gaizki”, konformaerrazak. “Deskantsatzen behintzat ari naiz”, bereziki aktibo ez zenak. Edo “Zuek zarete hilobi batean zaudetenak, ez ni”, poeta eroak. Eta akaso egokiena ni bezalako hitz-eskas eta halere eszeptiko batentzat: “Komentariorik gabe”. Presente izanik, beti ere, Enrique Jardiel Poncelaren epitafioak dioena: “Gorazarrerik handienak nahi badituzue, hil zaitezte”.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Eguneraketa berriak daude