Kontabilitatea, maskulinoa ala femeninoa?

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Galdera bera probokatzailea da. Kontabilitatea modu zurrunean ikasi duen honi (neroni) gehiago jakiteko gogoa sartu zitzaion galdera entzun bezain pronto. Kontabilitate finantzarioaren inguruan hausnarketa kritikoa egiteko bide eman zidan Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultateko ikasle batek egindako Gradu Amaierako Lanaren aurkezpenak. Ikerlana ebaluatzeko epaimahaikide gisa aritu nintzen, eta hasiera batean bateraezinak ziruditen kontzeptuak uztartzeko gai izan zen: kontabilitatea eta ekofeminismoa.

Oro har esan daiteke, kontabilitateak denbora jakin batean enpresa edo erakunde baten emaitzen inguruko informazioa ematea duela helburu. Nolabait, jarduera ekonomikoa islatuz kudeatzaileei erabakiak hartzen lagunduko dien diziplina dela esan dezakegu. Luca Pacioli matematikari eta ekonomialariak zehaztu zituen, esaterako,  balantzearen funtsezko oinarriak XV. mende bukaeran, eta lehenbizikoz, kontabilitatearen izaera duala definitu zen: aktiboa eta pasiboa, enpresak duena (eta zenbakitu daitekeena), eta duen hori finantzatzeko bidea. Oraindik ere kontabilitateko lehen saioetan ikasi ohi den dualtasuna da hau, objektiboa eta hausnarketarako tarte gutxi uzten duena.

"Enpresetako jarduerek tokiko ekosistemetan eta tokiko jendartean duten eraginaren isla egitea du helburu ingurugiro- eta gizarte-kontabilitatea deiturikoak"

Enpresa baten jarduera ekonomikoa ordea, ez da merkatu, kreditu, galera, mozkin edota zorrera mugatzen. Izan ere, herrialde bateko aberastasuna neurtzeko Barne Produktu Gordina erabiltzeak dakartzan mugak hainbatetan adierazi diren moduan, enpresa baten jarduna ingurumen eta gizartetik at egongo balitz lez kontabilizatzeak ere baditu bereak. Nola islatuko lirateke enpresa baten kontabilitatean ingurumenari egindako isurketak edota kutsadura? Nola kontabilizatu enpresako langileen artean egon daitekeen soldata arrakala? Zein izan daiteke lan-praktika eta enplegu duinaren adierazlea? Nola eman enpresa barnean egon daitezkeen berdintasun edo diskriminazioen berri? Hausnarketa hauek ez dira berriak, eta azken sei hamarkadetan lan teorikoez gain, ekimen ugari jarri dira martxan gai honen inguruan. Enpresetako jarduerek tokiko ekosistemetan eta tokiko jendartean duten eraginaren isla egitea du helburu ingurugiro- eta gizarte-kontabilitatea deiturikoak.

Gaiak luze eta zabal aritzeko parada ematen du. Izan ere, ezin ahaztu zenbakitzea zaila den oro susmopean egon ohi dela. Ekonomiako kutxa zurrunetik haratago begiratzeak errealitatearen konplexutasuna onartzera behartzen gaitu, eta zentzu honetan, gainbegiraketa teoriko zorrotza egiteaz gain, lan enpiriko txukuna egin zuen fakultateko ikasleak. Bikaineko kalifikazioa lortzeaz gain, pentsamendu hegemonikoa zalantzan jartzearen ausardia ere azpimarratzekoa izan zen, eta ikerlana aldizkariren batean  argitaratzera animatu genuen epaimahaikideok.

Pozgarria izan zen niretzat irratian gaiaren inguruan solasean entzun nituenean, bai ikaslea eta bai lanaren gidaritza egin zuen irakaslea ere. Egindako lanaren garrantziaren onarpenaz gain, gaiak interesa pizten duenaren seinale izan zen. Halarik ere, elkarrizketan aipatu zutenez, “artikulu zientifikoa ez izatea” argudiatuz baztertu omen zuen aldizkari zientifiko batek eurek bidalitako lana. Artikuluak atzera botatzea oso ohikoa da mundu akademikoan, baina arrazoiketa zinez bitxia da. Hain aldakorra zaigun errealitate honetan, gizarte zientzietatik iraunkortasunari begira zorroztasunez egindako ekarpenak, ez al dira ba zientifikoak? Agian, titulua probokatzaileegia izan zen zientziaz hitz egiteko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-09-20 | Iraitz Amor Pla
Dutxa hotz bat denontzat

Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]


2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


Irun ez da Iran

Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]


2025-09-17 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Beste western bat

The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]


Analisia
Trenez, posible bada

Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]


2025-09-17 | Itxaro Borda
Larrazkena

Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]


2025-09-17 | Cira Crespo
Modernoak gara?

Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]


2025-09-17 | Iñaki Murua
'Azalapain'

Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]


2025-09-17 | Mikel Zurbano
Berdintasuna

Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]


Teknologia
Tescreal

Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


2025-09-15 | Behe Banda
BARRA WARROAK
Norbere leihotik

Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]


Eguneraketa berriak daude