Inteligentzia artifizialaren aroan bizi garela-eta, lagun batek txiste erraza egiten du beti: ez ote garen igaro moztasun naturaletik inteligentzia artifizialera zuzenean, inteligentzia naturaletik pasatu gabe. Beste lagun batek beti erantzuten dio inteligentzia naturala behar dela baita halako txiste txarrak egiteko ere.
Teknologiaren aurrerabideez eta inteligentzia artifizialaz (IA) hain sarri hitz egiten den honetan, nire smartphone-aren pantaila zartatuan inkesta kurioso baten berri irakurri nuen aurrekoan, denda batera sartzeko zain nengoela, kalearen ertz bat soilik okupatu ordez espaloia alderik alde trabatzen zuen ilara ez oso smart batean jarrita: artikuluak zioenez, goi-mailako ikasketak dituztenek askoz ere begi hobez ikusten dituzte teknologiak dakartzan aldaketak, halako ikasketarik ez dutenek baino. Karreradunentzat aukera bat omen da IA; karreragabeentzat, ziurgabetasuna eta arriskua.
"Zenbaitek esaten zuten bizimodua teknologizatzeak eta mekanizatzeak gutxiago lan egiteko modua ekarriko zigula, eta berdintasun sozial handiagoa"
Kutsu elitista eta sinplista agerikoa zerion artikuluari, eta zer pentsatua eman zidan. Jakin-minez, erabaki nuen inkesta bat egitea nik ere gertuko jendearen artean, batere metodo zientifikorik gabe, hori bai. Jaso nituen erantzunen arabera, gehienek uste dute teknologia izugarri lagungarria dela egunerokoan, inolako duda-izpirik gabe. Aldi berean, ordea, batzuek irudipena dute zenbait aurrerabide teknologiko ez ote diren egiten egiteagatik, edo egin daitezkeelako, edo, are, etekin pribatuak eta dirulaguntza publikoak jasotze hutsagatik, gero herritarrei inbutuz sartu eta saltzeko, lehen ez zeuden beharrak sortuz, zaharkitze programatua hedatuz eta halako beste trikimailu batzuk baliatuz.
Ez baitira gutxi garapenerako baliabide publikoak eskuratu eta ondoren emaitzak eta patenteak pribatizatzen eta aberasbide bilakatzen dituztenak. Maiztxo ikusten baititugu interes publiko orokorraren ordezkari omen ditugunak herritar gutxi batzuen egitasmo pribatuak lehenesten. Horrek eta desinformazioak mesfidantza pizten diote azkenean askori.
Beharbada, gaitz erdi litzateke baldin eta, laguntza publikoen truke, halako enpresei baldintza gisa jarriko balitzaie beren trepetak asmatzen eta publizitatzen gastatzen duten adina denbora, indar eta diru gastatzea aurrerabide horien ondorio negatiboak prebenitzen, trantsizioak eta langileen baldintzak zaintzen, eta herritarrei sakon azaltzen nola eta zertarako erabili behar diren halako teknologia berriak kaltegarri suerta ez daitezen.
Izan ere, aditu askori entzun diogu, eta egia da noski, problema ez dela teknologia berez, baizik eta zer egiten dugun gizakiok teknologiarekin. Ezinegonak baretze aldera, esaten digute lasai egoteko, “guk” erabakiko dugula zer egin halako aurrerabideekin. Baina nor da “gu”? Zeren duela dozenaka urte ere zenbaitek esaten baitzuten bizimodua teknologizatzeak eta mekanizatzeak gutxiago lan egiteko modua ekarriko zigula, eta berdintasun sozial handiagoa; aukera berriak sortuko zitzaizkiela ordura arte aukeragabetuta egondakoei, eta eguneroko eginbehar akigarrietarako ez baizik bizitzeko bizi ahalko ginela denok.
Ikusi dugu emaitza: gure orain hau ez da, inondik ere, iragarri zuten etorkizun patxadatsu, bizigarri eta bidezko hura, gutxi batzuentzat salbu. Biharko orainaldiak bestelakotuko badira, hartarako eskumena dutenek hartu eta harrarazi beharko dituzte premiazko neurriak gaur, egiaz segurtatzeko betikoek ez dituztela emango betiko aurrerapausoak, betikoen gainean betiko zapata.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.