Esandakoa. Beste erreklamazio bat jaso dugu ospitalean. Orri bat gehiago kortxotik zintzilik. Pandemiaren kontua dela eta bikotekideei haurdunaldiko ekografietara sartzea debekatu diegu eta bidegabekeria hori salatzeko idatzi du aita batek.
Atentzioa eman dit kontaerak eta, kexaren motiboa ahazteraino ia, gizonak bere eskaera azaltzeko aukeratu dituen hitzetan jarri dut arreta. Eskutitzak dio emakumea “bakarrik eta babesgabe uztea” ez dela zilegi. Ez dakit, akaso ni naiz kontua esajeratu duena, baina diskurtsoari nolabaiteko arrasto susmagarria hartu diot. Disney-ko azentua edo. Segitu dut itxaropentsu irakurtzen plot twist txundigarriaren zain, baina idatzia bukatzerako irakiten hasteko puntu-puntuan dagoen esne gordin sentitu naiz. Egia da lehenagotik ere berotuta nengoela ginekologo influencer batek Twitter-en idatzitako txio hau tarteko: “Telefono bidezko nire lehenengo erditzea artatu dut. Aita heroi baten gisan portatu da. Lasai eta bare. Bere semea atera duela kontatuko du. Literalki”. Bota eta lasai geratu, gainera. Eskerrak! Eskerrak salbatzaile ahalguztidun bik libratu duten bataila, ze nekez erdituko zen aipatu ere egiten ez duen emakumea bestela. Nekez irtengo zen haurra bere kabuz hura ateratzeko bere aitaren balentriarengatik izan ez balitz. Hara, titietaraino nago heroiez. Manera onak dituztenez, batez ere. Ezinbestean leherrarazten naute azken horiek.
"Eskerrak salbatzaile ahalguztidun bik libratu duten bataila, ze nekez erdituko zen aipatu ere egiten ez duen emakumea bestela"
Dena den, ez dut xede inor epaitzea, ze kontua ez da nork zer esan duen. Kontua da zerbaitek huts egiten duela pelikulan. Uste dut ahuleziak preziagarri egiten gaituela erakutsi digutela; uste dut ausardiak preziatu egiten zaituztetela erakutsi dizuetela. Babesgabe gustagarriago gara; borrokalari gustagarriago zarete.
Parentesi bat, bide batez: zalantzatik abiatuta ari naiz idazten. Ez naiz soziologian aditua. Ez antropologian. Ez psikologian. Ez filosofian. Ezin, hortaz, gizakion jokabidearen inguruan inolako baliozko argibiderik eman. Asko amorratzen naiz arratsaldetako debate mainstream horietan etxean erditzeko erabaki informatuaz tutik ez dakitenei hitza eman eta argudiatzen dituzten astakeriei nolabaiteko sinesgarritasuna ematen zaienean. Duda izpirik egon ez dadin, beraz: pertza sutatik kendu eta epeletik jarduten ari den tertulia-kide bat naiz, besterik ez.
Agian, gustagarri eta preziatu izateko nahia bada naturazkoa. Finean, erabat hauskor jaiotzen den espeziea gara eta maitasunari zor diogu biziraupena. Maite ditugulako babesten ditugu gure kumeak. Funtsean elkarri lotzen gara etengabe. Dena da atxikimendu. Eta, beharbada, era berean da naturazkoa loturak dakarren elkarrekiko babesa. Aitzitik, normala ez dena da harreman heterosexualetan babes hori bilatu eta eraikitzeko dugun modua. Ze, babesak ez du heroismoarekin zerikusirik. Horregatik diot istorio erromantikoetako forma belikoaz gain babesak baduela beste molde bat. Babesa bada zaintza. Bada burujabetasuna. Bada errespetua. Bada konplizitatea. Bada askatasuna. Bada ardura. Bada konfiantza. Bada estimua.
Neronek ere, erreklamazioa idatzi duen aitak bezalaxe, haurdunaldia zuen kontua ere badela uste dut. Eta, horregatik, ekografietara ez ezik, bestelako hitzorduetara ere nirekin etor zaitezen nahi dut. Baina ez zaitut bizkartzain behar. Ez dut bozeramailerik behar. Ez dut heroirik behar. Ez dut nire hobe beharrez erabakiko duen inor behar. Ez zaitut behar bidea urratzen nire aurretik. Aldamenean nahi zaitut. Epairik gabe. Presente. Adi. Maitekor.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]