Beltxarga beltza behin bakarrik entzutearekin nahikoa duzu Ibil Bedikoak zertan jolasten ari diren jakiteko. Pop arrunt eta normala, ornamenturik gabea, efektismorik gabea. Otsailaren 26an kaleratuko dute, baina guk entzuteko aukera izan dugu jada, eta makina bat aldiz entzun ere dagoeneko.
Khruangbin taldeko Mark Speer-ek elkarrizketa batean zioen out of the box pentsatu ordez in the box pentsatzea gustatzen zaiola. Alegia, bide bat hartu eta hortik atera gabe beti beste buelta bat ematea. Ibil Bedi talde nafarraren lan hau aurrekoen antzekoa da. Bide berbera jorratu dute, nabarmendu beharreko berrikuntza edo apurketarik gabe. Hori bai, kantak landuagoak daude edo behintzat sendoagoak dira.
Aukera lukete produkzio askoz ere txukunagoa egiteko: bateria apur bat garbiago entzun dadin denboraz kanpoko kolpeak disimulatu eta kolpe erdi afinatu horien ordez programatutako soinuak erabili. Euskal talde gehienek egiten dute, akatsak disimulatu eta ez direna irudikatzeko, irratien eskariz-edo. Baina Ibai Osinaga taldekideak berak grabatutako lanak bertute bihurtu du gabezia, eta naturaltasun eta apaltasun ederra esleitu dio lanari. Arima, diote batzuek.
Letretan dohaina erakutsi dute Osinagak eta Amets Arangurenek. Gogoeta irekia bultzatzen dute eta euren prozesu pertsonalak kontatzen dituzte. Popean horren ohikoa den bigarren pertsona singularra da izenorde erabiliena, baina ez ni-eta-zu-ren ohiko maitasun harremanean. Helduagoak dira hitzen eta gaien aukeraketak, landuagoak irudiak.
Osinagak, ARGIAn egindako elkarrizketa sonatuan, euskarazko lanetan kritika gehiago eskatzen zuen. Begi gabeko harria izan daiteke ordea, helburu batez esan eta besteaz hartu. Sarriegi mezulariaren kontra. Esan genezake, adibidez, Orain bat gara kantaren leloak Doctor Deseoren Corazón de Tango (edo besteren bat) gogorarazten digula gehiegi. Lorerik gabe-ren amaierako koruetan errazera jo dute eta gozoegi geratu zaie, pop donostiarretik gertuago, berezkoa zaien eguzkialdeko lurretik baino.
Esan genezake, eta esan dugu. Baina iritziok gehiago diote idazleaz taldeaz baino. Diskoa ederra baita poparen kutxaren barruan. Zintzotasunez egindako lana, melodia eder askorekin. Enegarrenez zaindu dizkizut loreak gisako kanta hipnotikoa edo Egurrezko eskuotan lasai bezain indartsua, Anari Alberdiren kolaborazio azpimarragarriarekin. Eta gainontzeko denak. Eskerrak bideari, eta Ibil Bedi!
PD: Kazetariei oharra, autotunea ez da berrikuntza.
Badut lagun bat pop-aren bueltan Euskal Herrian emakume eta gazteek martxan jartzen dituzten proiektu berriei erreparatzen diona. Hark ezagutarazi dit onomatopeiadun talde bizkaitar hau. Hiruzpalau kantu sarean, eta uda ostean lan luzeago bat kaleratzeko asmoa.
KAK! taldea... [+]
Goizegi Hiltzeko
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.
Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]
Zatitxu 7
Zikin
Mendeku diskak, 2025
-------------------------------------------------------------
Aurten ere, udarekin batera dator Zikinen lan berria, esanez bezala: berdin zait oporrek hartzen bazaituzte Elantxoben, Belaguan edo Copacabanan. Eguraldi onak ez du egoera... [+]
ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.
Harritu nau –zentzu onean– proiektu berri honek. Adiera edo zentzu asko ditu hitzak eta Bergaran Aitor Aldanondok harri baten inguruan sortutako honek baditu hainbat. Urteetan hartutakoa –bizitakoa– nolabait atera nahi izan du lan honetan.
Ibilbide... [+]
Eñaut Elorrietaren inguruko dokumental bat egin zutela-eta, Tabakalerara gonbidatu ninduten orain bizpahiru aste. Gustuz hartu nuen lagunarteko estreinaldirako gonbita, baina zinema aretora hurbiltzean jende asko hasi nintzen topatzen; hor Paul eta Itziar, hor Sarri, hor... [+]
Batzuetan elementu asko elkartu behar dira aurreikusi ez duzun emaitza bat ateratzeko. Hori gertatu da nolabait Gernika eta Bermeo artean sortutako Feline taldearekin. Primeros Auxilios punk taldeko Iñaki Baini-k etxean elektronikarekin jolasteari ekin eta maketa batzuk... [+]
"Hemen, errebelazio bat bezala, espazioa eta denbora argiago ikusten dira". Miren Narbaiza bueltan da berriz, eta eskerrak. Eszenak eman duen kantugilerik berezienetako bat da Narbaiza. Kanta berriak nola gobernatzen dituen ikustea besterik ez dago.
Zeren, sortzaile... [+]
Asko poztu nintzen Artza anaiek diskoetxe berria abiaraztearekin bat Barrakos-en maketa –non erosiko nuen, Boga tabernan?– berreskuratu eta biniloan ateratzeko asmoa zutela jakitean. Izan ere, aipatutako maketa –1990koa– gure musika historian oharkabean... [+]
Ez dago beste biderik, gustuko ez duzuna aldatu eta beste zerbait sortzeko apurtu egin behar da: apurtu eta zerotik hasi. Hori izan zen punkaren oinarria; eta horixe bera da Leire Led Infiernok (ahotsa) eta Txerra Bolinagak (bateria) erabaki zutena Piztupunk taldea zena nahita... [+]
Interneten musika entzuten duzunetakoa bazara, ia seguru ezagutzen duzula Kokoroko. Agian uste duzu ezetz, baina hartu segundo bat eta bilatu Abusey Junction. Oscar Jeromeren gitarra riff malenkoniatsua ezaguna egin da Spotify eta YouTube gisako plataformetako algoritmoaren... [+]
Neomak taldeak tradizioaren perkusioa dakar, molde elektroniko zainduarekin. Arrasateko Leire Etxezarreta, Amets Ormaetxea eta Irati Gutierrez, Asteasuko Garazi Otaegi, Zarauzko Eneritz Aulesti, Zizurkilgo Maria Lasa eta Debako Alaitz Eskudero dira zazpi kideak. Denak dira... [+]
1988an, Euskal Herrian gazteria punkean eta RRVan buru-belarri murgilduta zegoen garaian, Bilbo eta Santurtzi artean La Secta taldea sortu zuten ozeanoz bestaldeko –antipodak barne– musikari so egiten zioten lau gazte ausartek; haietako bat zen La Herencia de los... [+]
Searching for sugar man bezalako istoriorik ez du emango Euskal Herriak. Gutxitu eta gutxietsiak, zer egingo diogu. Baina herri txiki –eta infernu handi– honek eman ditu hainbat mito, itzaletatik agertu eta itzaletara itzultzen direnak.
1980ko hamarkadan eduki... [+]
Arrasateko Perlata taldea ez da, bada, ia inorekin ezkontzekoa. Haien bide propioa egiten dihardute 2015etik, inguruan zer egiten den begiratuta bai, baina norabide eta erritmo propioan, eta ez lasaian, hain justu. Disko eta kilometro dezente daramate bizkarrean. Harritu nau,... [+]